Ischia (uhartea)
Itxura
Ischia | |
---|---|
Bertako izena | Ischia |
Geografia | |
Kokapena | Tirreniar itsasoa |
Uhartedia | Flegrear uharteak |
Azalera | 46,3 km² |
Punturik garaiena | Epomeo mendia |
Politika | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Campania |
Hiri populatuena | Ischia |
Hiri populatuenaren biztanleria | 18.253 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 62.027 bizt. |
Dentsitatea | 1339.7 |
Ischia (italieraz ˈiskja ahoskatua) Italiako uhartea da, Tirreniar itsasoan dagoena.
Napoliko probintzian dago. 47 km2 ditu eta 35.000 biztanle. Epomeo mendia da garaiena (788 m).
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olibondo, mahatsondo, arto eta baratze ugari dago. Turismogunea da.
Hiririk aipagarrienak: ipar-ekialdeko kostaldean, Ischia; iparraldean, Casamicciola, eta mendebalean, Forio. Barano d'Ischia, Lacco Ameno eta Serrara Fontana udalerriak uhartean ere badaude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1883an, lurrikara batek Casamicciola hiria erabat suntsitu zuen eta 1.900 pertsona hil zituen. Vico mendiaren magalean, K.a. IV. mendeko harresiak aurkitu dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.