Ipar Vietnam
Ipar Vietnam Việt Nam Dân Chủ Cộng Hòa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1945 – 1976 | |||||||||
Errepublika sozialista | |||||||||
| |||||||||
Ereserkia Fitxategi:Tiến Quân Ca | |||||||||
Ipar Vietnamen kokapena | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Hanoi | ||||||||
Azalera | 157,880 km² | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Dirua | Dong | ||||||||
Historia | |||||||||
Independentzia aldarrikatua Japoniatik | 1945 | ||||||||
Onartua | 1954 | ||||||||
Ezeztatua | 1976 | ||||||||
|
Ipar Vietnam, ofizialki Vietnamgo Errepublika Demokratikoa, Asiako hego-ekialdeko Estatu sozialista bat izan zen, 1945. urtean, japoniar okupazioaren pean aldarrikatua. Japoniarrak kanporatuak izan zirelarik, ordea, Frantziak bere botere koloniala aldarrikatu zuen Indotxinan, eta ondorioz, vietnamdarrek nazio askapen borrokarekin jarraitu zuten Viet Minh erakundean antolaturik, kasu honetan frantziarren aurka. Frantziar kolonialismoaren aurkako gerra, Indotxinako Gerra deitua, 1954. urtera arte luzatu zen, eta vietnamdar independentistak garile suertatu ziren, frantziar ejertzitoaren eta bere kolaboratzaile kanbodiar, laostar eta vietnamdarren aurkako gatazka honetan, Dien Bien Phuko batailan atxikitako garaipenak berebiziko garrantzia izan zuelarik. Bataila hau galdu ondoren, Frantziak Vietnamgo Errepublika Demokratikoaren independentzia aitortu zuen, eta herrialdea bitan banatu zen. Errepublika Demokratikoa iparraldean ezartzen zen bitartean, Hego Vietnam mendebaldeko interesen menpeko estatu bilakatu zen.