Indotxinako Gerra
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Indotxinako Gerra | ||||
---|---|---|---|---|
Gerra Hotza | ||||
Frantziako Atzerritar Legioko unitate bat, komunisten eremuan patruilatzen. | ||||
Data | 1946ko abenduaren 19 – 1954ko abuztuaren 1 | |||
Lekua | Frantziar Indotxina, batez ere Ipar Vietnam | |||
Emaitza |
| |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Indarra | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Indotxinako Gerra, Indotxinako Lehenengo Gerra, Indotxinaren Independentziako Gerra edo Frantziaren aurkako Erresistentzia Gerra ere deitua, gerra koloniala izan zen, 1946ko abenduaren 19tik 1954ko abuztuaren 1era bitartean Frantziar Indotxinan gertatu zena. Bertan, aurrez aurre borrokatu ziren, alde batetik Frantziako Armada eta, bestetik, Viet Minh, nazionalistez eta komunistez osatutako Vietnamen Independentziaren Aldeko Liga.[13]
Vietnamdarrek independentzia nahi zuten, baina Frantziak ukatzen zien. Vietnamdarren buruzagi Ho Chi Minhek independentzia aldarrikatu zuen 1945ean: Frantziak onartu ez zuenez, gerra piztu zen. Ekintza gehienak Tonkinen gertatu ziren, egungo Vietnamgo iparraldean, eta Frantziaren alde Laosko eta Kanbodiako soldaduak ere borrokatu ziren. Haien kontra, Ho Chi Minh eta Võ Nguyên Giáp buruzagiek gidatutako soldaduak zeuden.
Gerra 1954an amaitu zen, Genevako Bake Konferentzian. Frantziarren porrotaren eta Suitzako hirian onartutako akordioen ondoren, Frantziar Indotxina zatiturik geratu zen: Kanbodia eta Laos estatu independente bilakatu ziren, eta Vietnam bitan banatu zuen 17. paraleloak: Ipar Vietnam eta Hego Vietnam. Bake akordioaren klausula batek zioen 1958an erreferenduma eginen zela bi Vietnamak batzeko aukerarekin.[13] Gatazka, ordea, ez zen erabat baretu, eta 1955ean Vietnamgo Gerra hasi zen.
Gerraren arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziak XIX. mendean Indotxinako kolonia bat konkistatu zuen, hainbat lurraldez osatua: Vietnam, Laos eta Kanbodia. Japoniarrek toki horiek okupatuta, Viet-Minh gerrilla komunistak, Ho Chi Minh buruzagi zela, Vietnamgo Errepublika Demokratikoaren sorrera aldarrikatu zuen 1945eko irailaren 2an, Japoniako kapitulazioarekin batera. De Gaullek, erantzun gisa, Leclerc jeneralaren agindupean tropak bidali zituen, lurraldean Frantziaren subiranotasuna ezartzeko helburuarekin. Euren artean akordioak egiten saiatu ziren arren, 1946ko udazkenean gerra piztu zen. Hasiera batean, gerra kolonial itxura zuen. Frantziak Indotxinaren gaineko kontrola berrezarri zuen. Hartarako, Bao Dai enperadore ohiari Frantses Batasunean integratuta geratzekoa zen Vietnamen independentzia eman zioten. Gatazka, ordea, Gerra Hotzaren esparruan sartu zen, 1949an Txinan garaipen komunista eta Koreako gerra irabazi ondoren. Txinatarren laguntzarekin, Viet-Minh, Giap jeneralak gidatutako armadak indar handia hartu zuen. Frantses tropak Dien Bien Phun garaitu zituzten, 1954ko maiatzaren 7an. Frantzia, negoziatzera behartuta, Genovako Akordioetara iritsi zen 1954an: Kanbodiak eta Laosek independentzia lortu zuten eta Vietnam, aldiz, 17. paraleloko armistizio lerro batean banatu. Iparraldea Viet-minhen kontrolpean geratu zen eta hegoaldea, nazionalista antikomunisten mende. Akordioak zioenez, handik bi urtera hauteskunde askeak egin behar ziren herrialdea elkartzeko. Egin ez zirenez, gerrak Indotxinako penintsula menderatzen hainbat urtetan segitu zuen.
Gerraren nondik norakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran japoniar okupazioaren ondoren, Frantziak bere presentzia kolonialari berriz ekin nahi izan zion, baina haren ahaleginek 1945eko irailaren 2an Ho Chi Minhen Vietnamgo independentzia aldarrikapenarekin talka egin zuten. Hurrengo urteetan, Frantziako Gobernua saiatu zen Frantses Batasuna baliatzen Laos eta Kanbodia menderatzeko eta Vietnamgo batasuna mantentzeko: hor, hegoaldea (Cochin) eta erdialdea (Annam) kontrolatzen zituzten, baina iparraldeko eremu zabal bat (Tonkin) Vietminhen menpe zegoen, Vietnamgo Independentziarako Ligak, Ho Chi Minhek sortua frantziar okupazioaren aurka borrokatzeko.
1946tik 1954ra, Frantzia akordio politiko bat negoziatzeko prestatu zen. Hartarako, gerraren eremuan emaitza onak behar zituen, eta, batez ere, Ho Chi Minhen indarrek gerra irabaz zezaketen ezintasuna erakustea. Testuinguru horretan, Henri Navarrek (Indotxinako frantses indarren komandantea) Dien Bien Phun garnizio bat ezartzeko erabakia hartu zuen, Laosen independentzia bermatzeko asmoz (Frantses Batasunarekiko leiala), Vietminhi herrialde hartan bere jarduera handitzeko asmoa baztertuz. Analista askok azpimarratu dute Diem Bien Phun garnizio handi bat ezartzea etsaiari oihanetik irteteko probokazio ekintza bat izan zela, eraso konbentzional bat planteatzeko eta deuseztatzeko artilleriaren eta hegazkingintzaren nagusitasunari esker.
1953ko azaroaren 20an, bi frantziar batailoi paraxutean jaurti ziren Dien Bien Phuren gainera, Lai Chau probintzian, Txinatik gertu. Hiru egun geroago, 9.000 soldadu zeuden Christian de Castries koronelaren agindupean. Bederatzi gotorleku eraiki zituzten herriaren inguruan, eta emakumezko izenak jarri: Béatrice, Gabrielle, Élianne, Huguette, Dominique, Dominique 2, Claudine, Anne-Marie eta Isabelle. Bi hilabetez, vietnamdarrek zer egin ez zekitela zirudien, baina Vo Nguyen Giap jeneralak jada frantziarrei aurre egitea erabaki zuen, guduak gerraren itxura aldatuko zuela sinetsita, nahiz eta, gerora aitortu zuenez, ez zuen uste erabakigarria izango zenik. Zuhurtziaz, urtarrilaren 26rako planifikatutako erasoaldia bertan behera utzi zuen, etsaiek hegazkinen bidez nekez detektatzeko moduko babeslekuak eraikitzea agindu eta Bien inguruko posizioak indartu. Bitartean, 1954ko otsailaren 18an, Frantziako Gobernuak, potentzia aliatuekin bat etorrita, Indotxinako egoera konpontzeko bake elkarrizketak egitea erabaki zuen, apirilaren amaieran Koreako armistizioa eztabaidatzeko egingo zen Genevako nazioarteko konferentziaren esparruan. Negoziazioek argi utzi zuten Dien Bien Phu erabakigarria izango zela. Ho Chi Minhek Giapi indar guztia tropa frantziarren aurka jaurtitzeko agindu zion, AEBek gero eta konpromiso handiagoa hartu zutela jakinda. Txinatarren babesa behin betikoa izan zen; otsailean eta martxoan elikagaien eta material belikoaren hornidura handitu egin zen. Vietminhek erabili zituen hainbat kalibretako artilleria pieza gehienak Koreako gerran amerikar eta hegokorearrei harrapatuak izan ziren.
Azkenik, martxoaren 13an, vietnamdarrek Dien Bien Phuri eraso egin zioten. Bonbardaketen intentsitateak frantziarrak harritu zituen, eta 9.000 obus baino gehiagoko uholdea izan zuten lehen egunean. Bi egun geroago, bi gotorleku galdu zituzten, eta egoera kezkagarria zen. Erabateko porrotaren aurrean, Frantziako artilleriako komandanteak bere buruaz beste egin zuen. Artilleriako su jarraituaren konbinazioak eta Koreako infanteria txinatarraren kargak gogorarazten zituzten giza olatuen erasoek ezaugarritu zituzten Vietnamgo Frantziaren posizioen aurkako erasoak lehen egunetan. Giza kostua oso handia izan zen vietnamdarrentzat (9.000 hildako) eta Giapek taktika aldatu zuen. Erasoaldiak gelditu egin ziren, eta setio geldo eta arduratsu bat hasi zen, lubakien eta tunelen bidez, etsaiarengana hurbiltzeko, galerak minimizatuz.
Frantziako lurraldean, elikagaiak eta munizioak urritzen hasi ziren, eta garnizioak, lehen egunetatik, aireko hornidura arazotsua zela ikusten zuen. Vietnamdarrek bi lurreratze pistak kaltetu zituzten, eta hornigaiak jausgailuetan jaurti behar izan zituzten: horietako asko etsaien eskuetan erori ziren, ordea. Frantziako agintearen erabaki okerra izan zen Dien Bien Phi aukeratzea. Herria haran baten hondoan zegoen, eta inguruko mendiak kontrolatu gabe, tranpa hilgarri bihurtu zen. Gotorlekuaren egoera etsiaren aurrean, Parisko Gobernuak Paul Ély Estatu Nagusiko burua Washingtonera bidali zuen AEBetako esku-hartze bat eztabaidatzeko. Operazioaren helburua Dien Bien Phuren gaineko presioak arintzea zen, Vietminhen posizioetara eta hornikuntza lerroetara gaueko bonbardaketa masiboak eginez, baina proiektuak ez zuen Eisenhower presidentearen onespenik jaso. Apirilaren 8an, berriz, Washingtonek Parisi eragozpena egin ziola jakinarazi zuen egunean, John Foster Dulles Estatu idazkariak Georges Bidault kantziler frantziarrari bi bonba atomiko jaurtitzeko aukera eskaini zion. Frantziako Gobernuak uko egin zion eskaintzari. Vietminheko bost dibisioz inguratuta (50.000 gizon), frantziarrek kontraeraso ausartak egin zituzten martxoaren amaieran, baina ez ziren nahikoak izan guduaren bilakaera aldatzeko. Isolatuta, milaka kilometrora, airez irten ezinik, espedizio frantziarra suntsitua izan zen, nazioarteko prentsak egunero-egunero kontatzen zuen higadura borroka batean. Apirilaren 22an, vietnamdarrek haran gehiena kontrolatzen zuten eta jausgailu jaurtiketak ia ezinezkoak ziren. Gainera, montzoiaren etorrerak hegaldiak ezinezko bihurtu zituen eta kanpamendua gorpuak flotatzen ari ziren lokatz zelai bihurtu zen. De Castriesek –paraxuteez helarazi zioten jeneral izarra— etsi-etsain munizioak, elikagaiak eta uretako botak ere eskatzen zituen.
Frantsesek eraso masiboak jasan zituzten maiatzaren 1ean eta 6an, baina ia gotorleku guztiak banan-banan galdu. Maiatzaren 7an, Giapek azken erasoa agindu zuen. Arratsaldeko lehen orduetan, De Castriesek Hanoiri jakinarazi zion vietnamdarrak leku guztietan zeudela eta, amaiera hurbiltzen ari bazen ere, azkenera arte borrokatuko zirela. Indotxinako espedizio frantseseko 16.000 gizonek vietnamdarren erasoari aurre egin zioten Dien Bien Phu herri gotortuan. Herria Ibai Gorriaren eta Mekongen artean zegoen, Tonkingo gain estrategikoan, Hanoitik 3.000 kilometro ingurura, Laoserako hornikuntza bidean. Vietnamgo oihaneko haran galdu batean frantziar tropen porrotak Indotxinan laurogeita hamar urteko presentzia kolonialaren amaiera ekarri zuen. Genevan Indotxinari buruzko negoziazioak hasi baino hogeita lau ordu lehenago, Dien Bien Phu Vietminhen eskuetan erori zen. Frantziarentzat porrotak ikaragarrizko eragina izan zuen gizartean eta politikan.
Setioak berrogeita hamasei egun iraun zuen. Frantziarrek 7.200 baja izan zituzten, horien artean ia 1.200 hildako eta 1.600 desagertu. Harrapatutako 11.700 gizonak, horien artean De Castries jenerala eta Geneviève de Galard erizaina, epopeiako heroia, gerra osoko preso guztien herena izan ziren. Presoen artean iparrafrikarrak, vietnamdarrak eta Frantziako Legioan izena emandako espainiar talde txiki bat zeuden. Denentzat kalbario luzea hasi zen. 3.200 ez zituzten inoiz aberriratu. Vietnamgoek 7.900 hildako eta 15.000 zauritu baino gehiago izan zituzten. Gudua erabakitzeko faktore erabakigarria Vietminhek oihanean zehar artilleria astuna garraiatzeko eta hornituta mantentzeko zuen ahalmena izan zen. Horretarako, 100.000 langile abertzale, 18.000 zaldi, 3.000 bizikleta egokitu eta beste horrenbeste ihi putzu mobilizatu zituzten. Din Bien Phuko garaipenak Frantziarekiko mendekotasuna bat-batean desegitea ahalbidetu zien. Vietnam zatituak, hala ere, bere lurraldean Mendebaldeko beste potentzia baten —Ameriketako Estatu Batuen— presentziaren aurkako bi hamarkadako borrokari aurre egin behar zion.
Gerraren amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dien Bien Phun izandako galerak 2.293 hildako, 5.195 zauritu eta 10.998 harrapatu ziren. Viet Minhen hildakoak 23.000 inguru direla kalkulatzen da. Dien Bien Phuko porrotak Lehen Indotxinako Gerraren amaiera ekarri zuen, eta Genevan egiten ari ziren bake negoziazioak bultzatu. Horren ondorioz, 1954ko Genevako Akordioak herrialdea banatu zuen 17. paraleloan eta estatu komunista sortu zuen iparraldean eta estatu demokratikoa hegoaldean. Bi erregimen horien arteko gatazkak Vietnamgo gerra sortu zuen.
Gerraren ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerrak hainbat ondorio ekarri zituen: Askotariko ondorioez hitz egin daiteke, gerraren garapen zuzenaz ez ezikk, gizarte aldaketaez ere, gatazka garatu zen lurraldeari eragiten baitiete:
- Milaka soldaduk ondorio larriak izan zituzten, eta paraplegiko geratu, desgaitasunekin edo buruko arazo larriekin.
- Ameriketako Estatu Batuek agente laranja izeneko herbizida erabili zuten, oihan eremu handiak suntsitzeko. Inpaktua handia izan zen ingurumenean. Bertako herritarren eta bi aldeetako soldaduen osasunean eragin zuen, eta albo-ondorio larriak izan zituzten.
- Eremu minatu asko daude, eta horrek kalte egiten dio herrialdeko nekazaritzari eta, beraz, bertako ekonomiari.
- Telebistaz emandako Historiako lehen gatazkatzat hartzen da, komunikabide guztietan garrantzi handia eman baitzaio.
Horrez gain, Indotxinako gerra aurrekaririk gabeko gatazka izan zen eta, haren garapenaren inplikazio politikoengatik, mundu guztia inplikatu zuen. Haren ondorioak gerra hutsetik harago doaz: hainbat milioi hildako eta eragin nabarmena izan zuen herrialde partaideetako ekonomietan, ingurumenean eta baita gizarte-gaietan ere, eta hainbat lurraldetan protestak eta mugimendu bakezaleak eragin zituen. XX. mendeko garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta inguruko gizartearen zati handi bati eragin zion, batez ere bizia galdu zuten zibilei edo beren herrialdeko mugetatik kanpo joan behar izan zuten zibilei, aukera hobeen bila.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ France honors CIA pilots
- ↑ Dalloz, Jacques. (1987). La Guerre d'Indochine 1945–1954. Paris: Seuil, 129–130, 206 or..
- ↑ Dalloz, Jacques. (1987). La Guerre d'Indochine 1945–1954. Paris: Seuil, 129–130 or..
- ↑ US Secretary of State John Foster Dulles on the fall of Dien Bien Phu
- ↑ a b [1]
- ↑ Windrow, Martin. (1998). The French Indochina War 1946–1954 (Men-At-Arms, 322). Londres: Osprey Publishing, 11 or. ISBN 1-85532-789-9..
- ↑ Windrow 1998, p. 23
- ↑ Spencer Tucker, Encyclopedia of the Vietnam War (1998)
- ↑ a b c Clodfelter, Michael, Vietnam in Military Statistics (1995)
- ↑ T. Lomperis, From People's War to People's Rule (1996)
- ↑ Smedberg, M. (2008). Vietnamkrigen: 1880–1980. Historiska Media, 88 or..
- ↑ Eckhardt, William. (1987). World Military and Social Expenditures 1987–88. (12. argitaraldia).
- ↑ a b Irazustabarrena Uranga, Nagore. Vietnam 1965: Gatazka amerikanizatuaren oinarriak. Argia, 2014ko urriak 19, CC BY-SA 4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-7-24).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://eu.kyaaml.org/battle-of-dien-bien-phu-2361343-1625
- http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Indotxina
- https://www.euskadi.eus/web01-a2lurhiz/eu/contenidos/termino/_c03022/eu_i_0988/i0988.html
- (Gaztelaniaz) http://www.historiasiglo20.org/GLOS/guerraindochina.htm
- (Gaztelaniaz) https://www.lavanguardia.com/hemeroteca/20140507/54406626833/francia-vietnam-batallas-primera-guerra-de-indochina-colonialismo.html
- (Gaztelaniaz) Kinder,H & Hilgeman, W & Herkt, M(2007). Atlas Histórico Mundial. De los orígenes a nuestros días. (22 ed, Vol 1 & Vol.2). Ediciones Akal.