iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Ikerkuntza
Ikerkuntza - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ikerkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aristoteles (K.a. 384 - K.a. 322) izan zen metodo zientifikoaren garapena abiarazi zuten norbanakoetako bat.

Ikerkuntza ezagutza berriak lortzea helburu duen ekintza bat da. Jakintza hau alor zientifikoko erantzunik gabeko galderak asetzeko edo jakintza teorikoei aplikazioa bilatzeko behar izaten da, besteak beste. ikerkuntza zientifikoa da gaur egun ikerkuntza motarik emankorrenetarikoa, zeinak aurrerapen zientifikoak lortzeko metodo zientifikoa deritzon prozesu konplexu bat baliatzen duen, behaketek sortutako galderak azaltzeko jarraitu behar den bidea adierazten duena. Bestalde, ikerkuntza teknologikoak jakintza zientifikoa erabiltzen du teknologia bigun edo gogorrak garatzeko. Beste ikerkuntza mota batzuk ere badaude: ikerkuntza kulturala, kultura aztertzea helburu duena; ikerkuntza tekniko-poliziala, detektibe- eta polizia-ikerkuntza eta hezkuntza ikerkuntza.

Ikerkuntza motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maria Jesus Esteban matematikaria. CAF-Elhuyar saria 2017

Aztergaiaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ikerkuntza arrunta: funtsezko ikerkuntza edo ikerkuntza purua izenak ere jasotzen ditu. Ezagutza teorikoak eskuratzea du xede, haien aplikazio posibleei eta ondorio praktikoei gehiegi erreparatu gabe; ikerkuntza mota oso formala da, orokortasunak bilatzen ditu, hala, printzipio eta legeetan oinarritutako teoriak garatzeko.
  • Ikerkuntza aplikatua: ezagutzen aplikazioak axola zaizkio, hala, ikerkuntza arruntaren bidez eskuraturiko jakintza teorikoak praktikoki erabili nahi ditu, kasu gehienetan, gizarteari onurak emateko. Medikuntzako ikerkuntza adibide bat da.
  • Ikerkuntza analitikoa: deskripzio bidezko ikerkuntzak baina prozedura zailagoak baliatzen ditu eta ikergai diren talde eta kontrol-taldeen arteko alderaketak egitea du helburu, hartarako zenbait aldagai erabiliz.
  • Landa ikerkuntza: testuinguru jakin batean sortzen den arazo, egoera edo behar bati erantzuteko baliatzen den ikerkuntza mota praktikoa da. Ikerlariak ingurune naturalean lan egiten du, zeinetan aztergaiak egoera arruntean dauden eta erantzunak ateratzeko datuen bilketan eta kontsultatutako iturrietan oinarritzen da. Kanpo iturri horien bidez beste ikerkuntza mota batzuk erabiliz lortutako jakintzak bere egoeran aplikatzen saiatu liteke ikerlaria. ikerkuntza mota hau, adibidez, psikologia bezalako alor zientifikoetan baliatzen da, zeinetan pertsonen jarrerak edo jokabideak aztertzeko baliagarria izan daitekeen.

Ikerkuntzaren luzeraren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zentsu-ikerkuntza: ikerlariak aztergai gisa norbanako talde handi bat duen ikerkuntza mota da.
  • Kasu-ikerkuntza: ikerlariak aztergai gisa norbanako soil bat duen ikerkuntza mota da. Sarritan zentsu-ikerkuntzako datuak eta beste hainbat iturritakoak baliatzen ditu ikerlariak, hauek norbanako horretan ere erantzuteko balio duten edo ez jakiteko.

Aldagaien arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ikerkuntza esperimentala: egiaztatuta ez dagoen aldagai bat maneiatzean oinarritzen den ikerkuntza mota da, hartarako, beste aldagaiek espero ez den inolako eraginik egiten ez dutela ziurtatu beharra dago, era horretan, ikertzen ari den egoera egiaztatu gabeko aldagaiak soilik eragiten duela ondorioztatzeko.
  • Ikerkuntza kuasi-esperimentala: aztergaiak ausaz aukeratzen ez dituen ikerkuntza mota da, talde zehatzekin jarduten duena eta metodo zientifikoaren bidez eskuratutako lege eta printzipioetan oinarritzen dena.
  • Ikerkuntza arrunta eta ikerkuntza konplexua.

Neurketa mailaren eta informazioaren analisiaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ikerkuntza kuantitatiboa: magnitudeak neurtu eta haien inguruko hurbilketak egitean datza. Ikerkuntza mota honetan bi ohiko galdera adierazi ohi ditu ikerlariak: Zenbatero edo zein maiztasunekin gertatzen da gertakaria? Zein magnituderekin? Datuen bilketa, hortaz, neurketen bidez egiten da eta neurketa horiek zenbaki bidez azaltzeko gai izan behar du ikerlariak.
  • Ikerkuntza kualitatiboa: berezitasun gisa, ikerketa kualitatibo gehienetan hipotesiak ikerkuntza prozesuan zehar sortzen dira. Ikerkuntza mota honen helburua ekintzen esanahia ulertzea da, izan izaki bizidunenak edo fenomenoenak.
  • Ikerkuntza kuali-kuantitatiboa: aurreko bi metodoen alde onuragarrienak batzen dituen ikerkuntza motatzat har dezakegu, honela, aurreko bi ikerkuntza moten ahulguneak gutxitzen ditu, zehaztasun handiagoa lortuz. Alabaina, metodo hau erabili aurretik, aplikatu nahi den ikerketan, aurreko metodo bat bakarrik erabiltzea baino eraginkorragoa izango dela ziurtatu beharra dago.
  • Deskribapen ikerkuntza: ikerkuntza estatistiko izenaz ere ezaguna, datuak deskribatzean oinarritzen da eta helburutzat inguruko jendearen bizimoduan eragitea du. Adibidez, gaixotasun bat sortu bada hiri jakin batean eta ikerketa hau bertako batek irakurriz gero, irakurleak gaixotasunari ihes egiteko bideak eskuratuko ditu. Era horretan, jendearen bizimoduan eragina izan du ikerketak.
  • Azalpen ikerkuntza: kausa-ondorio erlazioaren bidez gertakariak azaltzea da ikerkuntza mota honen helburua.
  • Esplorazio ikerkuntza: egoeraren ikusmolde orokor bat eskuratzea du xede ikerkuntza mota honek, hala, azpiarazo zehatzago eta argiagoak aurkitu eta hipotesiak garatzeko.
  • Beste hainbat ikerkuntza mota daude, hala nola: inferentzia ikerkuntza, aurreikuspen ikerkuntza, ikerkuntza teknologikoa eta ikerkuntza sistemikoa.

Datuak eskuratzeko moduaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Parte-hartze ikerkuntza: ikertzaileak era aktiboan elkarrekintza du aztergaiekin.
  • Partaidetza ikerkuntza: behatzaileak haren uste edo iritzien berri eman gabe datuak biltzen ditu, hala, ikerkuntzan ahalik eta eragin txikiena izateko.
  • Elkarrekintza altuko ikerkuntza: ikertzaileak ikerketa gauzatzen den gunean egon behar du, jasotzen diren datu guztien egiazkotasuna ziurtatzeko.
  • Elkarrekintza baxuko ikerkuntza: behatzaileek jada eskuratutako datuak aztertzen dituzte, arazoari erantzun argi bat emateko asmoarekin. Hau da, informazio iturriak ez dituzte eurek sortzen.

Denbora-kokapenaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ikerkuntza historikoa: iraganeko esperientziak ditu gaitzat; ez da soilik historian baliatzen, natur zientzietan, zuzenbidean, medikuntzan eta beste hainbat zientzietan ere erabiltzen da. Ikertzaileak lehen mailako eta bigarren mailako iturriak ditu eskura. Lehen mailako iturrietan ikertzaileak ahalik eta proba onenak eskuratzen ditu, izan zuzeneko lekukoen testigantzak edo orain azter daitezkeen iraganean erabilitako objektu errealak. Bigarren mailako iturriek ekintzan zuzenean parte-hartu ez zuten norbanako edo objektuen informazioa eskaintzen dute.
  • Luzetarako ikerkuntza: orainetik iraganerako noranzkoan egiten den ikerkuntza mota da. Luzetarako ikerkuntzak denbora aintzat hartuta hainbat neurketa egiten ditu, adibide gisa ikerketa klinikoak balia ditzakegu, zeinetan kasu eta kontrol izena jasotzen duen ikerkuntza era honek. Orainetik etorkizunerako noranzkoan egiten diren ikerketak ere luzetarako ikerkuntzaren zati dira; hauetan ere denborarekiko neurketak atzeman daitezke, klinikan ikerketa prospektibo izena jasotzen du. Zeharkako ikerkuntza orainean egiten da eta soilik denborarekiko neurketa bakarra egiten da, klinikako ikerketa transbertsalak adibide.
  • Beste bi ikerkuntza mota ere aipa daitezke: ikerkuntza dinamikoa edo ikerkuntza geldikorra.

Ikerkuntza sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ikerkuntza Euskadi Saria» www.euskadi.eus 2017-02-15 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  • Groh, Arnold (2018). Research Methods in Indigenous Contexts. New York: Springer. ISBN 978-3-319-72774-5.
  • Cohen, N.; Arieli, T. (2011). "Field research in conflict environments: Methodological challenges and snowball sampling". Journal of Peace Research. 48 (4): 423–436. doi:10.1177/0022343311405698. S2CID 145328311.
  • Soeters, Joseph; Shields, Patricia and Rietjens, Sebastiaan. 2014. Handbook of Research Methods in Military Studies New York: Routledge.
  • Talja, Sanna and Pamela J. Mckenzie (2007). Editor's Introduction: Special Issue on Discursive Approaches to Information Seeking in Context, The University of Chicago Press.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]