iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Herri-musika
Herri-musika - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Herri-musika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jenny Lind XIX. mendeko abeslaria La sonnambula kantatzen

Herri-musika[1] edo musika herrikoia jendartean zabalkunde handia izan duten zenbait musika-mota izendatzeko erabili ohi den terminoa; batzuetan, musika akademikoaren esparrutik kanpo sortzen den musika izendatzeko erabili ohi da. Adiera horretan, XIX. mendeaz gero tradiziozko musikatik eta musika akademikotik nolabait bereiziak diren edo haietatik abiatuta garatu diren zenbait genero adierazten ditu (esaterako, vaudevillea, tangoa, bluesa, jazza, rock-and-rolla, soula, popa, folka, sona, saltsa...). Nolanahi ere, bereizketa lausoa da, eta eztabaidatua.[1]

Batzuetan, herri-musikak beste izen batzuk ere jasotzen ditu: «musika arina» edo «pop musika», baina ez dira oso egokiak, beste esanahi murriztaileagoak dituztelako.[2] Bestalde, «herri-musika» erabili izan da batzuetan, historikoki, gaur egun musika folkloriko edo tradizional gisa ezagutzen denari erreferentzia egiteko, eta erabilera horrek oraindik ere irauten du zenbait testuingurutan. Azken zentzu horrekin nahastea saihesteko, batzuetan «hiri-musika modernoa» edo «musika modernoa» esamoldeak erabiltzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
  2. (Gaztelaniaz) Cripps, Colin. La música popular en el siglo XX. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.