Hebentik
Itxura
Hebentik (euskara batuan "Hemendik") 2004an sortutako Zuberoako kultura elkartea da. Tradizioa abiapuntutzat jota sorkuntza eta esperimentazio artistikoak bultzatu nahi ditu herrialdean, kultura eragilen arteko elkarlanaz.
Egoitza "POM" Pau-Oloron-Mauléon tramaren aterbean du, Lextarreko Matalaz karrikan. Egoitza txiki honetan Xiberoko Bertso Alkarteak ere hartzen du ostatu.
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdeko esparru kultural desberdinak jorratzen dituzten elkarte batzuek sortu zuten:
Ekimenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte espresio anitz bultzatzen ditu, agerkariak antolatuz. Adibideak:
- Oiherkoren trajeria, 2006an Ahüzkin taularatua.
- Etxebarre 007, 2007an Etxebarren plazaratutako ikuskizuna.
- Har eman, 2009an prestatutako antzerki-dantza-musika agerkaria.
- Hebentik Harat, 2009an kolektiboko artistek antolatutako bira. Zuberoa eta Nafarroako sei herri bisitatu zituen.
- Ekialde, 2011n Santa Grazin plazaratutakoa. Lau ibarretako (Echo, Aspe, Erronkari, Zuberoa) dantzari, kantari eta musikarien parte hartzearekin.
- Xora filmaren grabaketa, 2011n.
- Ziberoa zinez, udako zinema emanaldiak zenbait herritan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Hebentiken web orria.: http://hebentik.eklablog.com/