iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Haize_ebakidura
Haize ebakidura - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Haize ebakidura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altitude handietan sortutako zirruak aireko ebakiduraren kausa erakusten du

Haize ebakidura da eguratsaren bi punturen arteko distantzia jakin batean haizeak duen abiaduraren edo norabidearen aldaketa-tasa. Ebakidura bertikala edo horizontala izan daiteke, bi puntu horien altitude desberdinen edo kokapenaren arabera.

Haizearen ebakiduran, hegazkin batek daraman abiadurari kalte eragin diezaioke, aireratzen eta lur hartzen duen bitartean. Halaber, ekaitzen indarra mugatzen duen eragile nagusi bat da. Ebakidurarekin sarritan lotutako mehatxu gehigarri bat turbulentziak dira. Era berean, zikloi tropikalen garapenean eragina du.

Ebakidura behatzeko egoera atmosferikoak, ondoko hauek dira:

  • Fronteak eta fronte-sistemak. Frontean zehar tenperatura-diferentzia 5 °C-koa edo gehiago izaten denean ebakidura dezente hautematen da, eta 15 korapiloko abiaduran edo azkarrago mugitzen da. Frontea hiru dimentsiotako fenomeno bat izanik, tropopausaren eta lurrazalaren arteko edozein altueratan hauteman daiteke zizailadura frontala.
  • Fluxurako oztopoak. Haizeak mendien aldetik jotzen duenean, ebakidura bertikala bereizten da mendi-mazelan.
  • Alderantzikatzeak edo inbertsioak. Gaurdin lasai batean lurrazaletik gertu alderantzikatze-erradiazio bat sortzen denean, marruskadurak berak baino gehiago ez dio haizeari eragiten. Haizearen aldaketa 90 graduko norabidean eta 40 korapiloko abiaduran izan daiteke. Gauean, maila gutxiko haize laster bat ere hauteman daiteke. Dentsitate-diferentziek arazo gehigarriak sor ditzakete hegazkintzan.

Aire-segurantza: 1964 eta 1985 urte bitartean, AEBetan, haizearen ebakidurak garraio zibileko 26 aire-istripu zuzenean eragin edo sorrarazten lagundu zuen, eta 620 hildako eta 200 kaltetu izan ziren. Istripu horietatik, 15 aireratzen ziren bitartean gertatu ziren, 3 hegaldian zehar, eta 8 lur hartzen zuten bitartean. 1995etik aurrera, ebakidurak sortutako aire-istripuak 10 urtean behin inguru jaitsi egin dira, aireontzi berak egindako detekzioarengatik eta lurrazalean Doppler radarrengatik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]