iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Gaztetxe
Gaztetxe - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Gaztetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazteen bilera bat Getxoko Itzubaltzeta gaztetxean .

Gaztetxea asanblada autogestionatuek (Gazte Asanbladak, gehienbat) herri kultura garatzeko gunea da, oro har okupatua izaten dena.

Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970eko hamarkada amaieran (nahiz eta aurretik esperientziarik izan, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea bezala), Franco hil eta gero gazteria OJEren lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz izan gaztetxerik. Gaztetxerik gabeko Gazte Asanbladak ere beste ehun inguru badira, denera, hortaz, 200 Gazte Asanblada inguru daude Euskal Herrian. Gaztetxeak ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran.

Gizarte Zentro Okupatuak deritzate Europako hainbat lekutan, Euskal Herria eta Katalunia salbuespen. Izen osoa, Gizarte Zentro Okupatua Autogestionatuak eta jarraian izen propioa izango litzateke. Antza denez, izen hori Italiatik inportatua izan zen. Katalunian, Casal izena dute.

Horrela, mota askotako tailerrak burutzen dira (musika, pintura, jostura, bizikleten konponketak, Linux eta software librea, dantzak, etab.), kontzertuak (dohain edo oso merkeak beti), bazkari herrikoiak, txapelketak (xake, bertxo, etab.), hitzaldiak, protestak...

Eraikin hauek askotan pertsona fisiko edo juridikoen izenean daude legalki, eta ondorioz, desalojo mehatxuak normalak dira. Desalojoak, aunitzetan, indarra erabiliz egiten dira, hala nola Iruñeko Euskal Jai eta Maravillas Gaztetxeak, edota Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo eta Errekalde auzoko Kukutza Gaztetxearen desalojoak kasu.

Gaztetxeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gasteizko gaztetxea.

Bizkaiko gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elorrioko gaztetxea.

Gipuzkoako gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alegiako gaztetxea.
Putzuzulo gaztetxea, Zarautzen.

Lapurdiko gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Altsasuko gaztetxearen 20. urteurrena ospatzen

Nafarroa Behereko gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xiberuko gaztetxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]