iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/GR_321
GR 321 - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

GR 321

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoiako Baseliza, Izaban

GR 321 edota Erronkariko Errege Bidea Nafarroako Erronkari bailaratan barna doan ibilbidea da.

Erronkariko Errege Bidea antzinako erromatar bide bat da, eta ibarreko herrien arteko lotura-bidea izan zen mendeetan. Burgiko arroilan zehar sartzen zen Aragoiko lurretatik, eta ibarrean gora egiten zuen Ezka ibaiaren ondotik, Frantziako muga igaro arte Arrakogoitiko lepotik. Ibilbide historiko hau GR gisa berreskuratu eta homologatu da, ibiltarientzat. Bide nagusian, bi etapa daude (Burgi-Izaba eta Izaba-Arrakogoiti), eta ibarreko beste herrietara doazen hiru bide-adar: Bidankoze, Garde eta Uztarrozera., Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da. [1]

Ibilbideak honako bi etapa hauek osatzen dute,:

  • 1. etapa: Burgi - Izaba
    • 1. bide-adarra: Burgi-Bidankoze
    • 2. bide-adarra: Erronkari-Garde
    • 3. bide-adarra:: Izaba-Uztarroze

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]