GOI ikastegia
GOI ikastegia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | GOI |
Mota | institutua |
Jarduera | |
Honen parte | Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea |
Agintea | |
Zuzendaria | Aitzol Astigarraga Pagoaga |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2019 |
webgune ofiziala |
GOI ikastegia edo Goi-mailako Online Institutua (GOI) Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2019an sortutako ikastegia da, online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko helburuarekin.[1]
Bide horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zen GOI ikastegia UPV/EHUko ikastegi atxiki izateko. Lankidetza horretatik, 2020-21 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra elkarrekin eskaintzen dute EHUk eta GOI ikastetxeak. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[2][3]
GOI ikastegiaren asmoa da, Europako testuinguruaren esparruan, goi-mailako ikasketen etengabeko berrikuntza bultzatzea eta titulu berriak ere eskaini ahal izatea.
Baliabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markeskua jauregian du egoitza fisikoa, Eibarren, eta https://www.goi-institutua.eus/ webunea da bere online egoitza.[4]
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakaskuntza Masterra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzeko master ofiziala, euskaraz eta online hiru espezialitate hauetan:[6]
- Giza eta Gizarte Zientziak,
- Hizkuntza eta Literatura,
- Natur Zientziak eta Matematika
Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakaskuntza Masterraren barruan online modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskaintzen du. Berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea da, ikasleak modu praktikoan aukeratutako hezkuntza-zentroan burutzen duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «AGINDUA, 2019ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea onartzen duena.» www.legegunea.euskadi.eus 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La UPV delegará en la UEU impartir el máster 'on line' para ejercer de maestro» El Diario Vasco 2018-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
- ↑ «Udalak hitzarmena sinatu du UEUrekin (Udako Euskal Unibertsitatea), Markeskoan Irakaskuntzako Masterra emateko egokitzapen-lanak egiteko» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ «https://twitter.com/kepasarasola/status/1307222023286992899/photo/3» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ IANTZI GOIENETXE, Maider. (2020-04-19). «Irakaskuntza masterra emanen du UEUk, euskaraz eta «online»» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).