iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Frida_Kahlo
Frida Kahlo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Frida Kahlo

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Frida Kahlo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMagdalena Frida Carmen Kahlo
JaiotzaCoyoacán (en) Itzuli eta Mexiko Hiria1907ko uztailaren 6a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaCoyoacán (en) Itzuli eta Mexiko Hiria1954ko uztailaren 13a (47 urte)
Hobiratze lekuaCoyoacán
Heriotza moduaberezko heriotza: bronkopneumonia
Biriketako Tronboenbolismoa
Flebitisa
Familia
AitaGuillermo Kahlo
Ezkontidea(k)Diego Rivera  (1929ko abuztuaren 21a -  1939ko azaroaren 6a)
Diego Rivera  (1940 -  1954)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Mexiko Hiria
Detroit
San Frantzisko eta New York
Lan nabarmenak
Mugimenduasurrealismoa
errealismo magikoa
Genero artistikoaerretratua
Autorretratua
erretratua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Mexikar Alderdi Komunista

IMDB: nm1085710 Twitter: FridaKahlo Musicbrainz: 15bd9f83-0073-432c-b1a4-0c3a6fa1e3b9 Discogs: 2466060 Find a Grave: 18873 Edit the value on Wikidata

Frida Kahlo (Coyoacán, Mexiko Hiria, Mexiko, 1907ko uztailaren 6a1954ko uztailaren 13a), margolaria izan zen, autorretratuengatik ospetsua.

Haurtzaroa eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magdalena Carmen Frida Kahlo Calderon uztailaren 6an jaio zen, Coyoacánen (Mexiko Hiria, Mexiko). Lau ahizparen arteko hirugarrena zen; Alemaniatik emigratutako judu hungariarra zuen aita, eta mexikar mestizo katolikoa ama. Urte horretan (1907), Picassok Avignongo andereñoak pintatu zuen, kubismoari sorrera emanez. Handik hiru urtera, 1910.ean Mexikoko Iraultza hasi zen, Frida iraultzaren gertaeren testigu izan zen eta honek pentsatzeko eran eragin zuzena izan zuen. 13 urterekin ikasleen organizazio ezkertiarrean militatzen hasi eta17 urterekin gazte komunisten afiliatu egin zen. Sei urterekin Eskola Alemanean sartu zuten gurasoek eta urte horretan Poliomielitisak jo eta herren txikia utzi zion eskuineko zangoan. Ezin izan zuen gaitza berdindu, eta zango bat bestea baino meheago geratu zitzaion. Gainontzeko umeen trufagai bihurtu zen eskolan eta konplexuek jota bizi zen aurrerantzean. Sobietar iraultza bizi izan zuen gertutik eta arreta osoz eta Lehen Mundu Gerraren amaieraren testigu ere izan zen. 15 urterekin “Prepa” eskolan sartu zen; 2000 ikasleren arteko 35 nesketako bat zen, medikuntza ikasi nahi zuena. Bertan mural bat margotzen zegoela ikusi zuen lehenengo aldiz Diego Rivera muralista mexikar ospetsua. Fridari oso gazterik ezagutzen zaizkio harremanak, nola mutilekin hala neskekin, baina guztien artean ikaskide zuen Alejandro Gomez Arias-ekin izan zuena da gogoangarrienetako bat.

1925eko irailaren 17an, Alejandro eta Frida eskolatik Coyocanera zihoazela, tranbia bat jo zuen biak zeramatzan autobusak. Fridaren diagnostikoa ez zen batere ona: orno-hezurrak, saihetsak, hausturak, aldaka apurtuta ... istripu honek zeharo baldintzatu zuen Fridaren bizitza, 34 ebakuntza egin eta urteak eman zituen ohean etzanda, igeltsuzko gerruntzeak ere eraman behar izan zituen. Ordu luzeak eman zituen gelan. Fridaren asperraldia alaitzeko, ahizpari, logelako sabaian ispilu bat jartzea otu zitzaion. Fridak, bere buruaren isla ikusita, laster hartu zuen autorretratua egiteko erabakia, aitari pintura zaharrak eskatuta. Gurasoek asto bat egin zioten, mihiseei eusteko.

Heldutasuna eta ospea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoi horretan, Mexikon, mugimendu artistiko berri bat sortu zen, Europako modeloak atzean uzteko asmoz eta arte estilo independente berri bat sortuz, kultura mexikarraren sustrai eta folklorean oinarrituz. 1927. Urtearen amaiera, Frida ia guztiz osatuta zegoen eta artista talde berri honetara batu zen 1928an. Bertako jendearen bitartez ezagutuko zuen Diego Rivera muralista. Diegok Fridarengan izandako eragina ezin daiteke ukatu baina Fridak bere artearen independentzia lortzea lortu zuen bere obren ezaugarriak originalak zirela oso. Gutxinaka-gutxinaka bereizten joan zen, ez bakarrik Riveraren emaztea izateagatik, bere izaera pertsonalagatik batik-bat. Mexikoko jantzi mitikoak erabiltzen hasi zen, tehaiantepec deiturikoak. Orrazteko zuen era propioarekin bat. 1930.ean EEBB joan ziren biak, Diegoren enkarguak zirela eta. Bertan hasiko dira Fridaren bizitzan sufrimendu handia eragindako gertaera: abortuak. Handik hiru urtera, euren aberrira bueltatu ziren. Urte honetan beste abortu bat nozitu zuen Fridak, eta Diego eta bere ahizpa Cristina elkarrekin zebiltzala jakitean, alde egin zuen, harremana hautsiz. 1937.urtean, Espainiako Gerra Zibila hasita zegoela, Trotski senar-emazteak iritsi ziren Mexikora, Fridaren familiaren Etxe Urdinean kokatuta. Bertan hasiko da Frida eta Sobietar Batasuneko buruzagiaren arteko maitasun- harreman laburra. Urte bat geroago, André Breton, Surrealismoaren aitzindaria heldu zen Mexikora. Kahloren lana ezagutu eta miretsi zuen. Orduan hasiko dira Fridaren lehen salmenta garrantzitsuak eta bakarkako erakusketa New Yorken. 1939an Parisera joan zen, beste erakusketa bat izan baitzuen. Bertan surrealistak ezagutu zituen baina bere osasun egoera delikatua zenez gero Mexikora bueltatu behar izan zen. Ospea eta arrakasta irabazia zuen Fridak, baina baita depresioa eta osasun arazoak ere. 1940an Trotski hil zuten eta Frida atxilotuta eraman zuten bi egunez, hilketaren susmagarri baitzen. Geroxeago, San Frantziskora joan eta bigarren aldiz ezkondu zen Diego Riverarekin. Bigarren ezkontza eta urte bat geroago Guillermo aita hil zitzaion eta senar emazteak Etxe Urdinean jarriko da bizitzen.

Frida Kahloren museoa: Etxe urdina

Mexikoko Hezkuntza Ministerioaren eskolan klaseak ematen hasi zen baina osasun arazoengatik etxean segitu behar izan zuen. Gobernuak sari bat eman zion Moises koadroagatik. Retrato de Cristina, mi hermana koadroaren inguruan, Picassok honela idatzi zion Diego Riverari:«Begira aurpegi honi. Ez zu, ez ni, ezta Derain ere ez da gara honela pintatzeko gauza»[1]. Baina ebakuntza gehiago egin behar izan zituen

New Yorken eta mina kentzeko morfina eman zioten, honek menpekotasuna sortuko diona. Guerra Hotzaren hasiera gertatu eta Mexikoko Alderdi Komunistan sartu zen berriro Frida. Urtebetean zazpi ebakuntza egin zizkioten eta ia etengabe egon zen ingresatuta. Geroztik, aulki gurpildunean ibili behar izan zuen beti, erizain, botika eta drogen artean; baina bere ofizioari eutsi zion, ez zion margotzeari utzi. 1953. urtean Mexikon inoiz egin zioten bakarkako erakusketa bakarra zabaldu zen; inauguraziora bere ohean etzanda eraman zuten. Birikietako gaitzez ingresatuta, uztailaren 3an, medikuen esanaren kontra, Ameriketako Estatu Batuek Guatemalan antolaturiko estatu-kolpearen aurkako manifestazioan hartu zuen parte.[2]

1954ko uztailaren 13an hilda agertu zen bere Coyoacán-eko etxean. Haren gorpuari beila egin zioten Mexiko Hiriko Arte Ederretako Jauregian, eta hilkutxa estali egin zuten Mexikoko Alderdi Komunistaren banderarekin. Gertaera horrek kritikatu handiak eragin zituen prentsa nazionalean.

Gorpua Doloreseko Erraustoki Zibilean erraustu zuten, eta errautsak Coyoacángo Etxe Urdinean, bere jaioterrian, gordetzen dira. Egin zuen azken koadroa ere bertan dago ikusgai. Sinadurarekin batera «Viva la vida. Coyoacán, 1954, Mexiko» mezua agertzen da. Bere egunkariko azken hitzak honako hauek izan ziren: "Itxaropena dut abiatze alaia izango dela, eta itxaropena dut inoiz ez naizela itzuliko".

Hil eta lau urtera, luzaroan Kahlo familiaren bizileku izandako Etxe Urdina, Frida Kahlo museoa bihurtu zen.

Mitoa eta legenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere pintura-lanaren garrantzia, bere bizitzaren konplexutasuna eta iraultza ondoko kultura mexikarrean izan zuen eragina, non mugimendu muralista sortu baitzen senarra buru zuela, asko aztertu dira hainbat ikuspuntutatik, eta horri buruzko azterketa kritiko asko argitaratu dira.

Bere nortasuna etengabeko mina eragiten zioten gaixotasunez jositako bizi-ibilbidean oinarritu zen, bai eta lehen mailako beste pertsonalitate batzuekiko harreman pertsonaletan ere. Haren lanak bizitza ibilbide hori, bere fantasia eta Mexikoko herri-tradizioa islatzen ditu, exbotoena eta prehispanikoa barne.

Kahlok pintura iraultzailea miresten zuen eta bere garaian beharrezkotzat jotzen zuen, baina jabetzen zen bere pintura ez zela iraultzaile, honela idatzi zuen:

«Nire koadroak ondo pintatuta daude, ez arinki, pazientziaz baizik. Nire pinturak minaren mezua darama. Uste dut, behintzat, jende gutxi batzuei interesatzen zaiela. Ez da iraultzailea, zertarako egiten ditut ilusioak borrokarako dela; ezin dut».

Raúl Mejíaren aburuz, Frida Kahlok bere mito eta kondaira sortu zituen bere obra gehienetan agertzen den pertsonaiaren sorrerarekin. Bere garaiko arau eta konbentzio asko urratzen zituen, eta bere pinturen protagonista izatea erabaki zue, bere garaiko emakume batengandik espero zitekeen bezala, lan gozo bat egin beharrean, berezitasunez betetako obra bat eraiki zuen, eduki dramatiko handiarekin, bai gaietan, bai bere buruaren irudikapenetan.

Kahlo bere pinturetan agertu zen, bizitzarekin eta heriotzarekin bat eginez, batez ere ebakuntza kirurgiko ugari egiten zituenean, eta bere mina etengabea zenean. Bizkarrezur hautsian gorputza iltzez estalia agertzen da. Bizi- eta energia-ekoizle gisaere azaltzen da, edo maitasun- eta sentimendu-iturri moduan. Harremanen eta afektuaren gaia maiz ikus daiteke bere obran, bereziki Diego maitasun handia. Baina, batez ere, pertsonaiak berak sortu zuen bere koadroen arrazoi nagusia eta protagonista. Denborak aurrera egin ahala, haren mezuak indarrean jarraitzen du zapalkuntzaren aurkako salaketa oihu gisa.

35 urtetik aurrera idatzi zuen egunkarian, bere azken hamarkadako eta lehen urteetako bizipenak kontatu zituen. Bere pentsamendu, sexualitate, emankortasun, sufrimendu fisiko eta psikikoei buruz idatzi zuen.

Feminismoaren sinbolo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saed de los Santosek Frida Kahloren omenez egindako erretratua

Bere garaiko gizartean, non maskulinoaren nagusitasuna zentzu komuna baitzen, emakumeak rol bat zuen, argi eta garbi gizonaren mende jartzen zuena. Frida, nahiz eta ezkonduta egon eta senarrarekiko sentitzen zuen maitasun handia erakutsi arren, bere buruaz aski eta indartsu agertu zen beti. Bere lanean modu anbiguoan irudikatu zuen bere burua, ezaugarri sexual androginoekin, maskulinotzat jotzen ziren ezaugarri batzuekin, eta bekainak eta bibote hasiberria puztu zituen.

Frida Kahloren txantiloi bat, euskarazko lelo feminista batekin 2015ean Donostian.

Bere lanean identitate femeninoa bere ikuspegitik adierazi zuen lehen pintoretako bat izan zen, eta baztertu egin zuen gizonezkoen mundu tradizionaletik marrazten zen femeninoaren ikuspegia. Frida Kahlo 1980ko hamarkadako heroi feminista perfektua izan zen: lehen biografia (Frida A biography of Frida Kahlo), Hayden Herreraren eskutik, 1983an argitaratu zen, Madonnak eta Cindy Shermanek emakumezkoen autoirudikapenari buruzko esperimentuak ikuskizun industrial bihurtu eta Latinoamerikako errealismo magikoarekiko interesa areagotu zutenean.[3]

2018ko martxoaren 8an, eta Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Estatu Batuetako Mattel jostailu-markak iragarri zuen Barbie panpinen lerro bat aterako zuela, beste pertsonaia askoren artean, Fridar Kahlorengan inspiratuko zirela. Hala ere, Kahloren familiak enpresa egin salatu zuen, artistaren irudia erreproduzitzeko legezko baimenik ez zutela alegatuz.

Ikuspegi feministra kritikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diego Rivera eta Frida Kahlo.

Ikono feministra bat izan arren, dena dela, autore batzuek kritikatu dute Kahloren alderdi batzuk kritikoki oroitarazi behar direla, hura eredu bilakatu gabe. Bereziki, Diego Rivera senarrarekin izan zuen jarrera sumisoa inolaz eredugarri ezin izan daitekeela azpimarratu izan da. "Abandona a tu Diego Rivera" eslogan feminista zabaldu dute batzuek adieraziz ustezko gizon handi edo ustez aurrerakoi baten ondoan zapalkuntza matxista egon daitekeela, eta horri aurre egin behar diola bikoteak, bere burua boteretuz.

Ikuspegi hau nabarmendu da batez ere Querido Diego, te abraza Quiela, liburuan Elena Poniatowskak Diego Rivera erretratatzen duelako munstro matxista oso bat bezala, batez ere, Angelina Beloff bere lehen emaztearekin izandako harremanean. Rivera progresismoaren edo ezkertiar intelektualtasunaren ikono gisa oso ukitua geratu zen Mexikon liburu horren ondoren.[4]

Ondorengo eragin kulturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiaren etxea izandako Etxe Urdina Frida Kalhoren museoa da egun. Mexiko hiriko Coyoacán auzoan dago kokatuta, Londres eta Allende arteko izkinan. Etxea haren gurasoek eraiki zuten 1904an eta Fridaren koadro batean agertzen da, urdinez, 1936an (Nire aitona-amonak, nire gurasoak eta neu, 30,7 x 34,5 cm).

Frida Kahlo galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an Sinaolako Unibertsitate Autonomoak Frida Kalhoren omenezko galeria bat ireki zuen Culiacán-en. Hogei urtetan zehar galeria izan da Mexikoko ipar-ekialdeko artearen erreferentea, erakusketak, tailerrak, trukeak eta bestelako ekitaldiak antolatzen.

Urtea Izenburua Zuzendaria Aktorea
1984 Frida, natura bizia Paul Leduc Ofelia Medina
2002 Frida Julie Taymor Salma Hayek
2015 Eisenstein Guanajuato-n Peter Greenaway Cristina Velasco Lozano
2017 Coco Lee Unkrich Natalia Cordova-Buckley (ingelesezko ahotsa)

Ofelia Medina (Latinoamerikako ahotsa)

Obra nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizkarrezur hautsia lanean oinarritutako mural bat Mexiko hirian, 2014an.

Hona bere margolan inportante batzuk:

  • Frida y Diego Rivera o Frida Kahlo y Diego Rivera,1931
  • Henry Ford Hospital o La cama volando, 1932
  • Autorretrato en la frontera entre México y los Estados Unidos, 1932
  • Allá cuelga mi vestido o New York, 1933
  • Lo que vi en el agua o Lo que el agua me dio, 1938
  • El Guardián 1939
  • El suicidio de Dorothy Hale, 1938/39
  • Dos desnudos en un bosque o La tierra misma o Mi nana y yo, 1939
  • Bi Fridak, 1939
  • Autorretrato con pelo cortado, 1940
  • Zutabe hautsia, 1944
  • Moisés o Núcleo solar, 1945.
  • Árbol de la esperanza mantente firme, 1946
  • El Venadito o El venado herido o Soy un pobre venadito, 1946
  • El abrazo de amor de El universo, la tierra (México), Yo, Diego y el señor Xólotl, 1949
  • Diego eta biok, 1949
  • Marxismoak gaixoei osasuna emango die c. 1954

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) SensacionesMaravillosas (Noiz kontsultatua: 2017-1-15).
  2. Verfasser, Tibol, Raquel 1923-. Frida Kahlo über ihr Leben und ihr Werk, nebst Aufzeichn. und Briefen. ISBN 978-3-8015-0165-5. PMC 600875635. (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  3. (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2017-11-08). «¿Por qué Frida Kahlo no debería ser un ícono feminista?» Clarín (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  4. (Gaztelaniaz) G. Maldonado, Lorena. (2017-07-06). «"Abandona a tu Diego Rivera": por qué Frida Kahlo no es un icono feminista» El Español (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  • Irigoien, Ana. (1998). Frida Kahlo (biografia). Elkarlanean ISBN 84-8331-385-5.
  • La otra historia del arte: Heterodoxos, raros y olvidados. Instituto de Cultura. Fundación Mapfre.
  • Mujer, ideología y arte. Ideología y política en Frida Kahlo y Diego Rivera. Eli Bartra.
  • FRIDA KAHLO / 1907-2007. Instituto Nacional de Bellas Artes.
  • Frida Kahlo. Una vida abierta. U.N.A.M. México 2002. Raquel Tibol.
  • Frida Kahlo: detrás del espejo (2005) Gerry Souter. Artistaren biografia bat haren margoetan oinarritua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]