iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Franche-Comté_(eskualde_historikoa)
Franche-Comté - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Franche-Comté

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franche-Comté (eskualde historikoa)» orritik birbideratua)
Franche-Comté

flag of Franche-Comté (en) Itzuli

Geografia
HiriburuaBesançon
47°14′32″N 6°1′17″E
Azalera16.202
MugakideakAlsazia, Rhône-Alpeak, Borgoina, Champagne-Ardenne, Lorraine (en) Itzuli, Neuchâtel kantonamendua, Jura kantonamendua eta Vaud kantonamendua
Administrazioa
PresidenteaMarie-Marguerite Dufay (PS)
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Ekonomia
Bestelako informazioa
Ordu eremua

Franche-Comté[1][2] (frankoproventzeraz: Franche-Comtât; franche-comteraz: Fraintche-Comtè) Frantzia ekialdeko eskualde bat izan zen. 2016 urtetik Borgoina-Franche-Comté eskualdeko zati da.

Doubs (25), Saona Garaia (70), Jura (39) eta Belfort Herrialdea (90) departamenduek osatzen dute.

Prefektura Besançon hirian dago.

Frantziako antzinako probintzia bat ere bada, gaurko Saona Garaia, Doubs eta Jura ia osoa hartzen zituena.

Antzinako probintzia horrek Jura Erdialdea eta Haute-Saône hartzen zituen.

Dole izan zen lehendabiziko hiriburua, eta ondoren Besançon. Erromatarrek sekuandarrak aurkitu zituzten bertan eta Maxima Sequanorum deitu zioten lurraldeari. Burgundiarren eta, geroago, karolingiarren mendean egon ondoren Proventzako erresumak bereganatu zuen, Burgundiakoak ondoren eta Inperioak azkenik, 1169. urtean.

XIV. mendea arte ez zen Franche-Comté deitu. Frantziaren, Burgundiako dukearen eta Flandriako Margaritaren esku egon zen, hurrenez hurren; atzera Burgundiarren eskutara itzuli zen, eta, Burgundiako Margaritaren bitartez Inperioaren eta Espainiako habsburgotarrenetara azkenik.

Burgundiako markeserrian (1548) kokatua zegoenez, aparteko garrantzia izan zuen Espainiaren eta Herbeheren arteko komunikabideetan; hori dela eta nolabaiteko autonomia eta irabazi handiak izan zituen. Frantziako Henrike IV.aren eta Luis XIII.aren erasoak pairatu zituen; Luis XIV.ak, Maria Teresaren izenean, zituen eskubideak aldarrikatu eta lurraldea beretu zuen; Aachengo itunak itzultzera behartu zuen, baina Nimegako itunaren bidez (1678) haren jabe egin zen azkenik.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franche-Comtétar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]