iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Flavio_Viktor
Flavio Viktor - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Flavio Viktor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flavio Viktor


Erromatar enperadorea

384 - 388
Bizitza
JaiotzaIV. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaTreveris, 388 ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaMagno Maximo
AmaElen Luyddog
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Flavio Viktor (? – Treveris, 388ko abuztua). Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadorekidea izan zen 383/384tik edo 387tik hil zen arte.

Magno Maximo usurpatzailearen semea izan zen. Aitak Galia eta Hispania gobernatu zituen Teodosio I.aren adostasunarekin. Viktor Flavio, Mendebaldeko Erromatar Inperioko augusto mailara igo zen 383/384an edo 387ko erdialdean. 388ko abuztuan Magno Maximo Teodosio I.ak eta Valentiniano II.ak guduan garaitua eta burua moztua izan zen. Handik gutxira, Flavio Viktor Treverisen hil zuen Arbogasto jeneral frankoak.