Flavio Josefo
Flavio Josefo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | יוסף בן מתתיהו |
Jaiotza | Jerusalem, 37 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Talde etnikoa | Hebrearra |
Lehen hizkuntza | aramera |
Heriotza | Erroma, 100 (62/63 urte) |
Familia | |
Aita | Matthias |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina antzinako greziera aramera hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Farisearra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Judu-Erromatar Gerra |
Tito Flavio Josefo (latinez: Titus Flavius Josephus; grezieraz: Φλάβιος Ἰώσηπος; 37 – c. 100), Yosef ben Matityahu (hebreeraz: יוסף בן מתתיהו, Yosef ben Matityahu; grezieraz: Ἰώσηπος Ματθίου παῖς),[1] jaioa, historialari judu farisear bat izan zen, apaiz familiakoen ondorengoa. Ekintza gizona, estatista eta diplomatikoa, juduen erromatarren aurkako matxinadaren buruzagietako bat izan zen. Preso egina eta Erromara eramana, Flaviar leinu inperialaren gogokoena izatera iritsi zen. Erroman, grezieraz, bere lanik ezagunenak idatzi zituen: Juduen gerra, Antigoaltasun juduak eta Apionen aurka. Juduen kausari traidoretzat hartua eta juduek gorrotatua izan zen. Bere lana, erromatarrei eta kristauei esker mantendu da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Flavio Josefo 37. urte inguruan jaio zen asmondarren monarkiarekin lotutako Judeako apaiz familia batean. Bere jatorrizko izena Yosef bar Mattityahu edo Yossef ben Matityahou zen, hau da, Jose Matiasen semea, baina Vespasianok erromatar hiritar bihurtu zuenean latindu egin zuen preso egin ondoren askatu zuen ongilearen familiarekin lotuz, Titus Flavius Josephus bezala. XVI. eta XVIII. mendeetan Josefo modu ortografikoa nagusitu zen, Jose izeneko santuetatik bereizteko, ingelesek bere latindar izena zen Josephus bezala aipatzen duten arren.
Jada txikitatik bere oroimen ona eta ikaserraztasunagatik berezitu zen, bere dohai intelektualak garatzea ahalbidetu ziona. 64an erromatarren aurkako juduen matxinadetan preso hartuak izan ziren bere lagunak ziren apaiz batzuk askatzeko Neroni eskatzeko Erromara joan zen, honegatik auzipetua eta kartzelatua izan zelarik. Hala ere, laster askatua izan zen enperadorearen emaztea zen Sabina Popearen laguntzari esker.
Jerusalenera itzuli ondoren, 66an Judu Matxinada Handia gertatu zen. Jerusalengo Sanedrinak Galileako komandante buruzagi izendatu zuen, bere administrazioa eta defentsa antolatuz. 67ko udan kapitulatu zuen, ia garaiezina zen Jotapata gotorlekua ia sei astez defendatzen aritu ondoren. Bere herrikide gehienak hilak izan ziren eta Josefo harrapatua eta une horretan jenerala zen Vespasianoren aurrera eramana izan zen. Honen aurrean bere prestakuntza handia erakutsi zuen eta laster enperadorea izango zela iragarri zion, iragarpena bete zenean barkamena lortu zuelarik. Honela, Josefo Flavio Josefo deitzera pasa zen, 69an askatua izan zelarik.
Josefo Vespasianoren seme zen Titoren segiziora batu zen 70ean Judearako bere martxan, Jerusalenen eta Bigarren Tenpluaren suntsiketaren lekuko zuzena izanez eta bi alderdien arteko bitartekari bezala arituz.
71n Erromara bidaiatu zuen eta, enperadorearen aginduz, pentsio bat eman zitzaion, erromatar hiritartasuna Tito Flavio izenarekin eta Vespasiano beraren bizileku izan zen etxe bat. Hemen garatuko du bere lan literario eta historikoa. Trajano enperadorearen agintaldian hil zen, 101. urtean.
Pentsamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Flavio Josefok ez du hebrear mundua greko-erromatarekin asimilatzea bilatzen, baizik eta bere duintasunaren errekonozimendua. Bere metodoari buruz honako hau diosku: "nik uste dut ekintzen benetako interpretazioa ekintzetatik euretatik ateratzea nahi baldin bada, eta ez iritzi soilak jarraitu, egokiena erabat kontrakoa da (herri ez greziarren lekukotzak ez mespretxatzea)" (Antigoaltasun juduak, 6). Gure egile honek ausardia gertaera historikoetan funtsezko indar bat dela uste du, adibidez: "ez zuten nire aurka pentsatu zutena lortu, nik amarru hobe batekin aurre egin bait nien" (Autobiografia, LV). Fortunaren indarrean sinesten zuen arren, ez zen sineskeriazalea "eta sorgin izatearen leporatzearen zentzugabekeria barregarri uzten nuen, erromatarrek euren etsaiak azti eta sorginen bidez garaitu ahal izango balituzte horrenbeste milaka soldadu ez zituztela mantenduko adieraziz" (Autobiografia, XXI).
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako liburu hauek idatzi zituen grezieraz:
93 inguruan Antigoaltasun juduak lana idatzi zuen. XVIII. atalean Flaviar lekukotza izena jaso duen Jesus Nazaretekoari buruzko aipamen bat agertzen da. XX. atalean Jesusen anaia bati buruz ere idazten du.
« | Ananias arimarik gabeko saduzear bat zen. Maltzurki Sanedrina momentu egokian deitu zuen. Festo prokuradorea hil zen. Ondorengoa zen Albinok oraindik ez zuen kargua hartu. Sanedrinak Santiago, Kristo deitua zen Jesusen anaia epaiaraztea eragin zuen, eta beste zenbait. Legea apurtu izana leporatu zieten eta harrikatuak izateko entregatu zituen. Ant XX. ix 1 | » |
Antigoaltasun juduak izeneko liburu berean Joan Bataiatzailearen heriotza Herodes Antipasen aginduz ere aipatzen du. (Ant, XVIII, v, 2)
Juduen gerra izeneko lanaren seigarren liburuan Salomonen Tenplu ospetsuaren deskribapen oso bat topa daiteke, Mishna eta Bibliarenarekin batera, historian zehar eztabaidaga izan dena eraikinaren forma eta tamainari buruz eztabaidatzeko. Bereziki Pizkundean adituak bi alderditan banatu zituen:
- Filologoek lideratutakoa, flandriar prestakuntza zuen Benito Arias Montano liburuzaina kasu, oinarri filologiko indartsu batekin Herodes I.a Handiak Moria mendian Salomonen Tenpluaren toki berean eraiki zuen laukiluze formako eraikinaren jarraikortasuna defendatzen zutena.
- Erlijiosoek lideratutakoa, Juan Bautista Villalpando arkitekto kordobarrak bezala, Bibliak ematen zuen Salomonen Tenpluaren hondakinen gainean Ezekiel profetak eraikiko zela amestu zuen tenplu karratuaren deskribapena defendatzen zutena.
Oso litekeena da El Escorial monasterioa, Filipe II.a Espainiakoa erregearen agintaldiko lan gailena, Joseforen deskribapenetan oinarrituta egotea, Benito Arias Montano hebraistaren alde historizistaren barnean.
Erdi Aroan, Europan, Joseforen lanak oso irakurriak izan ziren. Bere lanak berebiziko garrantzia du hebrear herriaren historiarentzat, eta gertaeta historiko garrantzitsu batzuk argitzen ditu, 74. urtean gertatu zen Masadaren setio eta suntsiketa kasu. Judaismoaren sekta historikoak ere deskribatzen ditu: farisearrak, saduzearrak eta zeloteak eta apur bat bitxia zen eseniarren elkartea (hauen asentamenduetako bat Qumran izan zelarik); era berean kristautasunari buruzko lehen berri historikoetako batzuk ere badaude, Jesusen anaia zen Santiagoren nekaldia edo Jesusen sakrifizioa gurutze batean Pontzio Pilatosen agintaldian, kopia kristauaren tradizioak oso deformatutako testutzat hartzen dena, baina siriar kopien laguntzarekin bere jatorrizko eran berreraikia izan dena.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koinéaren aurkako erreakzio zigortzailea
- Ordo verborumari arreta
- Hiatoa eragozten du
- Esaera klasikoak nahiago ditu
- Luzera ezberdineko hitzaldiak daude: oso luzeak eta oso laburrak
- Karaktereen deskribapena egiten du
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Douer, Alisa. (2015). Egypt - The Lost Homeland: Exodus from Egypt, 1947-1967 - The History of the Jews in Egypt, 1540 BCE to 1967 CE (Arabische Welt - Arab World). Logos Verlag, 277 or. ISBN 3832540520..
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flavio Josefo |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: [[:s:{{{1}}}|Flavio Josefo]] |
- (Gaztelaniaz)Flavio Josefo eta El Escorial monasterioa
- (Ingelesez)Juduen gerrari buruz, Jerusalemgo Bigarren Tenpluari buruz