iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Flavio_Eugenio
Flavio Eugenio - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Flavio Eugenio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flavio Eugenio


Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotza345 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza394ko irailaren 6a (egutegi gregorianoa) (48/49 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Flavio Eugenio (latinez: Flavius Eugenius; 345?-394ko irailak 6) erromatar usurpatzaile bat izan zen (392-394) Teodosio I.a Handiaren aurka. Estatuko erlijio ofizial bezala nagusi zen kristautasunaren aurka tradizio jentilaren azken berpiztea ordezkatu zuen.

Aurretik gramatika irakaslea eta erretorikaria izan zen arren, baita magister scrinorum ere, Eugeniok Ekialdeko Erromatar Inperioko magister milituma eta de facto gobernaria zen Arbogasto ezagutzen zuen.

Valentiniano II.a hil ondoren, Arbogastok, ziur asko Valentinianoren hilketaren edo bere buruaz beste egitearen arduraduna izan zena, Eugenio enperadore kargura igo zuen 392ko abuztuak 22an. Eugenioren aukeraketak Arbogastori bi abantaila handi eskaintzen zizkion: Eugenio, erromatar bat, egokiagoa zen enperadore bezala Arbogasto baino, frankoa zena. Gainera, erromatar senatua Eugenio izendatzearen aldekoagoa izango zen Arbogasto izendatzearen aldekoa baino.

Politika administratibo, militar eta erlijiosoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeratua izan ondoren, Eugeniok funtzionario inperialak aldatu zituen. Teodosiok Inperioaren Ekialdeko Zatia Valentiniano II.ari utzi zionean, bere gizon propioak jarri zituen goreneko kargu zibiletan, inperio osoaren gaineko kontrol indartsu bat izateko. Eugeniok administratzaile hauek berarekiko leialak ziren beste batzuengatik aldatu zituen, gehienak senatari klasetik zetozenak. Nikomako Flaviano agurea Italiako Prefektu Pretorio bihurtu zen, honen seme Nikomako Flaviano gazteak Erromako prefektu titulua jaso zuen, praefectus annonae berria Numerio Proiektus zen bitartean.

Eugenio nominalki kristaua zen, eta, beraz, mukurra zen paganismoaren aldeko laguntza inperial programa bat onartzeko. Bere gizonek, alabaina, diru publikoa proiektu paganoak finantzatzeko erabil zezan konbentzitu zuten, Venus eta Erromaren tenpluaren berreraikitzea eta Garaipenaren Aldarearen zaharberritzea Senatuaren egoitzan. Politika erlijioso honek tirabirak sortu zizkion Teodosiorekin eta Milango gotzain boteretsu eta eragin handikoa zen Anbrosio Milangoarekin.

Eugeniok asmatu zuen arlo militarrean, alaman eta frankoekin aliantza zaharrak berrituz. Arbogasto, frankoa zena eta bere armadan ere alaman eta frankoak zituena, Rin ibaiko mugara joan zen, non germaniar tribuak txunditu eta baketu zituen euren aurrean bere armada desfilaraziz.

Eugenioren erorketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enperadore aukeratu zutenean, Eugeniok enbaxadoreak bidali zituen Teodosioren gortera, bere aukeraketaren errekonozimendua eskatuz. Teodosiok jaso zituen, baina Eugenio garaitzeko tropak biltzen hasi zen. Une horretan bi urte baino ez zituen bere seme Honorio ere mendebaldeko Augusto bihurtu zuen 393ko urtarrilean.

Teodosio Konstantinoplatik abiatu zen bere armadarekin, eta Eugenio eta Arbogasto garaitu zituen Frigidoko guduan (egungo Italia eta Esloveniaren arteko mugan) 394ko irailak 6an. Gudu odoltsuak bi egun iraun zuen, eta ez ohiko gertakari astronomiko eta meteorologikoak gertatu ziren, baina Teodosiok ozta-ozta irabazi zuen. Arbogastok bere buruaz beste egin zuen porrota gertatu bezain pronto, Eugenio harrapatua eta gaizkile bezala exekutatua izan zen bitartean. Bere burua erakutsia izan zen.

Eugenioren erregealdiak aro baten amaiera eta beste baten hasiera adierazi zuen. Urte bete beranduago, Teodosio hil zen, bere inperioa bere bi semeak ziren Honorio eta Arkadioren artean banatuz. Hau askotan gertatu zen aurreko bi mendeetan zehar, baina oraingo hau behin-betikoa izan zen, erromatar inperioa ez zen sekula gehiago berriz bateratu, eta laurogeita bat urte beranduago mendebaldeko zatia erori egin zen. Eugeniok, gainera, jentilak eta senatari klaseko jendea inperioaren kristautzearen aurka agertzeko azken aukera ordezkatu zuen. Frigidoko gudua tropa barbaroak erabiltzearen joera geroz eta ohikoago baten eredua izan zen, batez ere mendebaldeko zatian, non, emaitza bezala, inperioa ahuldu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flavio Eugenio Aldatu lotura Wikidatan