Faustin-Élie Soulouque
Itxura
Faustin-Élie Soulouque | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1849ko abuztuaren 25a - 1859ko urtarrilaren 15a
1847ko martxoaren 1a - 1849ko abuztuaren 25a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Haiti, 1782ko abuztuaren 15a | ||||||
Herrialdea | Haiti | ||||||
Heriotza | Haiti, 1867ko abuztuaren 6a (84 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Adelina Haitikoa (1849 - ezezaguna) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | teniente jeneral | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Haitiko Iraultza | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | vudua |
Faustin I.a Haitikoa, jaiotza-izenaz Faustin-Élie Soulouque (Petit Goave, Haiti, 1782ko abuztuaren 15a - 1867ko abuztua), Haitiko politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esklabo beltz baten semea zen. 1803an frantsesak Haititik kanporatzeko matxinadetan parte hartu zuen. Beltzen buruzagia izan zen, eta 1847an agintari-mulato talde batek Haitiko lehendakari hautatu zuen beren aginduak beteko zituelakoan; Soulouquek, ordea, ez zituen mulatoak aintzat hartu, eta 1849an bere burua enperadore izendatu zuen (Faustin I.a). Haren agintaldian ustelkeria eta beldurra nagusitu ziren Haitin. Santo Domingo menderatzeko ahaleginak egin zituen, baina ez zuen lortu. 1859an bere kargua kendu zion Geffard jeneralak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faustin-Élie Soulouque |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.