Faruk Egiptokoa
Itxura
Faruk erregea (arabieraz: فاروق الأول Fārūq al-Awwal, turkieraz: I. Faruk; Kairo, Egiptoko sultanerria, 1920ko otsailaren 11 – Erroma, Italia, 1965eko martxoaren 18a) Egiptoko erregea izan zen 1936-1952 bitarteko urteetan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fu’ad I.aren seme eta ondorengoa izan zen. Ingalaterran ikasi zuen. Wafd Egiptoko partidu nagusiari indarra kentzen saiatu zen, baina 1942an Ingalaterrak Mustafa el-Nahhas Wafd alderdiko buruzagia ezarri zion lehen ministrotzat, Faruk nazien aldeko kontseilariez inguraturik zegoela eta. 1952an, kolpe militar batek erregetza kendu eta Egiptotik kanpo bizi izan zen hil arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/05/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.