iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Ezkerte_zuri
Ezkerte zuri - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ezkerte zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkerte zuri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaConvolvulaceae
GeneroaCalystegia
Espeziea Calystegia sepium
BasionimoaConvolvulus sepium

Ezkerte zuria (Calystegia sepium), ezker-aihen zuri, birigane zuri, birigain zuri edo lurruntz zuri izenez ere ezagutua, klima epeleko Ipar hemisferioko Europa, Asia, Afrikaren ipar-sartaldea eta Ipar Amerikan eta Hego hemisferioko Australia eta Hego Amerikako Argentinan hedatua dagoen belar gaiztoa da.

Beste landareen inguruan erlojuaren aurkako norabidean kiribiltzen den landare belarkara bizikorra da, 2-4 m-ko garaieraraino igo ahal dena, gutxitan 5 m-taraino. Hostoak bakunak, mutur puntadunekoak, gezi-buru itxurakoak, 5-10 cm luze eta 3-7 cm zabal dira, eta zurtoinetan kiribila osatuz egoten dira jarriak.

Loreak udaberri berantiarretik udaren azkeneraino irteten dira. Lore-begian ireki ondoren sepaloak estaltzen jarraituko duten braktea handiz estalita daude. Behin irekita loreak tronpeta itxurakoak dira, 3-7 cm-ko diametrokoak eta zuriak, edo arrosa argiak marra zurirekin. Loraldiaren ostean fruitua 1 cm-ko diametroko kapsula ia esferikoa bihurtzen da, lau zatitan ebakitako laranja baten itxura duten bitik laura hazi beltz handiz osatua dagoena. Haziak sakabanatu eta sorotan, basotan eta bide bazterretan ernatu eta sendo hazten dira.

Herrialde-azpiespezie batzuk bereizi dira, baina aditu guztiek ez dute onartzen banaketa:

  • Calystegia sepium azpiesp. americana. Ipar Amerika.
  • Calystegia sepium azpiesp. angulata. Ipar Amerika.
  • Calystegia sepium azpiesp. appalachiana. Ipar Amerikako sortaldea.
  • Calystegia sepium azpiesp. binghamiae. Ipar Amerikako sartaldea (Kalifornia).
  • Calystegia sepium azpiesp. erratica. Ipar Amerika.
  • Calystegia sepium azpiesp. limnophila. Ipar Amerikako hegoaldea.
  • Calystegia sepium azpiesp. roseata. Europako sartaldea, itsasbazterrean. Lore arrosak.
  • Calystegia sepium azpiesp. sepium. Europa, Asia.
  • Calystegia sepium azpiesp. spectabilis. Siberia. Loreak sarritan arrosa kolorearen ukituaz.

Erauzteko bidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerte zuria lore ikusgarriko landare erakargarria da. Hala ere, arin hazten diren eta beste landareak inguratzen dituzten bere ahienen bidez zanpatu eta suntsitu ditzake landatutako landareak, baita zuhaixkak eta zuhaitz txikiak ere. Hazi bidez ugaltzeko bere ahalmenagatik (30 urteko haziak ere erne daitezke) eta 3-4 m-ko luzera izan dezaketen ahienak ematen arrakastatsuak diren zuztarregatik iraunkortasun handiko belar txarra da eta belar gaizto kaltegarri legez sailkatuta dago toki batzuetan. Ezkerte zuria erauzteko iradokitako metodoa eskuz eta arretaz egindako jorra da.

Antzeko espezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerte beltza antzeko ahiena da baina bere atal guztiak askoz txikiagoak dira. Bestalde, orrien atzeko muturrak zorrotzagoak dira. Ipomoea pandurataren hostoek bihotz itxura dute ez gezi baten buruarena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]