iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Ezker_Batua-Berdeak
Ezker Batua-Berdeak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ezker Batua-Berdeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
BozeramaileaJose Navas
Sorrera19861
20112
Desegitea2014[1]
Egoitza nagusiaBilbo
Ideologia politikoaezkerrekoa, federalista, errepublikarra eta ekosozialista
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Ezkertiarra
www.ezkerbatua-berdeak.org/
1 Sortzaileak: EPK, Partido de Acción Socialista, Ezker Errepublikarra, Euskal Alderdi Komunista (PCV).
2 EBren berfundazio kongresua (edo 8. kongresua). Mikel Arana idazkari orokorraren inguruko sektorea EBtik kanpo geratu, eta Ezker Anitza hautagaitza sortu zuen.

Ezker Batua-Berdeak Euskal Autonomia Erkidegoko antolakunde politiko ezkertiar bat zen. Bere burua "mugimendu politiko eta sozial " gisa definitzen zen, "euskal ezker eraldatzailea" biltzea helburu zuena. Bertan, alderdiek, taldeek eta gizabanakoek parte hartzen zuten. Ezker Batua-Berdeak Espainiako Ezker Batuaren erreferentea izan zen EAEn sorreratik 2011 arte, eta koalizio horri federaturik egon zen. Halaber, Nafarroako Ezker Batuarekin harreman berezia mantentzen zuen, 2011 arte ere gune komunak izanez.[2] 2009ko martxoaren 13tik, bere buruzagia Mikel Arana izan zen, eta urte horretatik aurrera, EB bi sektoretan banandu zen.

Hori dela eta, Mikel Aranaren sektoreak alderdia utzi eta Ezker Anitza hautagaitza sortu zuen Espainiako IUren ordezkari gisa. Javier Madrazoren sektoreak Ezker Batuaren izena mantendu zuen, IUrekin harremanak hautsiz.

2014ko irailaren 19an Bilbon ospatutako prentsaurreko batean alderdiaren desagerpena iragarri zuten, Ezkerra Berdeak izeneko plataforma berri baten mesedetan.[1]

Ezker Batua-Berdeak-ek indarrean dagoen sistema kapitalista ekonomiko, sozial eta politikoa sistema sozialista demokratiko bihurtzea du helburu, eta Estatu espainol federal eta errepublikarra ezartzea du xede, atxikimendu askeko federalismoaren bidez.[3]

2005eko hauteskundeetan, Eusko Legebiltzarrean 3 eserleku lortu zituen (Oskar Matute, Kontxi Bilbao eta Antton Karrera), eta Eusko Jaurlaritzan egon zen EAJ eta EArekin koalizio-gobernua osatuz. 2009ko hauteskunde autonomikoetan ordezkari bakarra lortu zuen, Mikel Arana.

2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkari bakarra (Mikel Arana) lortu ostean, Javier Madrazo EBko idazkari orokorrak dimisioa aurkeztu zuen, Arana kargu horretarako hautatua izanez. Hala ere, handik gutxira Madrazo EBko presidente izendatu zuten, horretarako kargu hori sortuz.

Handik gutxira, Alternatiba Eraikitzen ildoak EB utzi zuen; ondoren, ezkerreko beste sektore batzuekin batera, Alternatiba alderdia sortzeko.

Eztabaidak, baina, ez ziren hor amaitu, Ezker Batua bi sektoretan banatu baitzen, batzuk (EPK eta EB federala, horien artean) Mikel Arana idazkari orokor berriaren inguruan bilduz, eta beste sektorea Madrazoren jarraitzailetzat hartuz.

2011ko udal eta foru hauteskundeen osteko Arabako Batzar Nagusietako negoziazioen testuinguruan kalapita gogorrak jazo ostean (EBri leporatu zitzaion EAJri dirua eta karguak eskatu zizkiola bere botoaren truke[4]), eta EBko bi sektoreek elkarren aurka egin zuten: Aranak Arabako negoziazioetan parte hartutakoak (Madrazoren aldeko sektorekoak) EBtik at kokatu zituen, eta madrazistek Aranaren zilegitasuna ukatu zuten.[5]

2011ko irailean Madrazoren aldeko sektoreak Ezker Batua-Berdeak-en 8. biltzarra egin zuen, Aranaren sektoreak (eta Espainia mailako IUk) onartu ez zuena. Bi aldeak guztiz banandurik, urriaren 14an Bilboko epaitegi batek alderdiaren siglak eta ikurra 8. biltzarreko sektoreari (Madrazoren aldekoei) zegokiola erabaki zuen. Horren aurrean, Aranaren sektoreak azaroaren 20ko hauteskundeetan Ezker Anitza-IU Los Verdes izena erabiliko zuela iragarri zuen.[6].

2014ko irailaren 19an, Ezker Batua alderdiak bera desagertu egingo zela adierazi zuen, "Ezkerra elkarguneari bide emateko". Ezkerra ez zen datorren urteko udal hauteskundeetara aurkeztuko; herri hautagaitzen sorrera sustatuko zuen[7].

Ordezkaritza erakundeetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker Batuak alkatetza bakarra izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, Bastidan, 2007tik 2009ra arte. Orduan, EAJk, PPren laguntzaz, EB-Bren aurkako mozioa onartu zuten.

Eusko Legebiltzarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko hauteskundeen ostean, Ezker Batuak legebiltzarkide bakarra izan zuen, Mikel Arana. 2011ko zatiketa eta gero, Arana Ezker Batua izena mantendu zuen sektoretik at geratu zen.

2011-2015 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko hauteskundeen ondoren, Ezker Batuak beheko taulan agertzen diren ordezkariak erdietsi zituen. 2011n gertatutako zatiketaren ostean, ordezkari hauek EBn mantendu edo Ezker Anitza deitutako sektorearekin bat egin zuten.

Ordezkaritza instituzionala EB-B
Arabako Batzar Nagusiak 2 51tik
EAEko udalak 4 2.627tik

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]