iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Estoma
Estoma - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Estoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estoma baten irudia mikroskopio elektronikoan.

Botanikan, estoma gasen trukea erregulatzen duen landare-egitura bat da. Estomak zurtoin berdeetan eta hostoetan daude, eta haien bitartez landareak gasak (oxigenoa, CO2, ur lurruna) trukatzen ditu bere inguruko atmosferarekin. Landarearen epidermisean dauden benetako poroak dira.

Estoma bi zelula handiz osaturik dago, haien artean ostiolo izeneko irekigune edo poro handia egonik. Bi zelula horiek loturik daude muturretan, baina bananduta erdialdean, ostioloa sortuz.

Estomak garrantzi handikoak dira landarearen prozesu fisiologikoetan: fotosintesian, esaterako, karbono dioxidoa eta oxigenoa estometatik sartu eta ateratzen dira. Estometatik ere ateratzen da transpirazio prozesuan landareak kanporatzen duen ur lurruna.

Estomako zelulak txikitu edo handitu egiten dira, haien arteko poro edo ostioloa ireki edo itxi egiten delarik. Estomen irekieran edo itxieran faktore askok eragiten dute: argia, tenperatura, ura, karbono dioxidoa... Lehorte handia dagoenean, esaterako, uraren galerak ekiditeko estomak ixten dira, baina horrek gasen trukea ere oztopatzen du (fotosintesiaren kalterako).

Estomen itxura, kopurua eta kokapena oso aldakorrak dira, landare-espeziearen arabera. Landare gehienetan estoma gehiago daude hostoaren behealdean goialdean baino, horrela hautsak ezin baititu estomak estali.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]