iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Esperantoaren_Eguna
Esperantoaren Eguna - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Esperantoaren Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
L. L. Zamenhof, esperantoaren sortzailea. Haren jaiotegunean ospatzen da Esperantoaren Eguna.

Esperantoaren Eguna abenduaren 15ean ospatzen den esperantoaren omenezko nazioarteko eguna da. Egun horretan, esperantoaren sortzaile L. L. Zamenhofen (1859-1917) jaioteguna gogoratzen da; horregatik, batzuetan, Zamenhof Eguna izenaz ere aipatzen da. Egun hau da, zalantzarik gabe, esperantoaren kulturaren barruan gehien ospatzen den festa. Mundu osoko esperantozaleek batzarrak eta hitzaldiak antolatzen dituzte, efemeridea ospatzeko. Era berean, Eguberriaren gertutasuna baliatuz, ohikoa da esperantozaleen arteak opariak trukatzea ohikoa da; bereziki, hizkuntza horretan idatzitako liburuak.

Egunaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zamenhof Eguna Kelmisen (2008).

Egunaren tradizioa XX. mendeko bigarren hamarkadan sortu zen, zenbait intelektual zein esperanto zale, besteak beste, Julio Baghy eta Nikolao Nekrasov, aurkeztutako proposamenaren inguruko ausnarketaren ondorioz. Azkenik, Abenduaren 15 festa ospatzeko egun egokiena bezala onartua izan zen. Festaren helburu nagusia esperantoz idatzitako liburua zen eta, horregatik, Esperanto-librotago bezala ere ezagutzen da ("Esperantoz idatzitako liburuaren eguna"). Gaur egun hizkuntza horretan idatzitako liburuak 30.000 baino gehiago dira.[1] Mundu osoan bi milioi pertsonek erabiltzen dute esperanto, horietatik 10.000 baino gutxiago dira ama hizkuntza bezala esperanto dutenak. [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]