Eskisto bituminoso
Itxura
Eskisto bituminosoa[1] edo arbel bituminosoa[2] kerogenoa duen eskisto mota bat da. Ingelesez shale deritzo arroka mota honi, eta schist izenekotik (eskistoetatik) bereizten dute: shale arrokak sedimentariotzat hartuak dira, eta schist arrokak metamorfikotzat.
Gaur egun eskisto-petrolioa ekoizteko erabiltzen da gehien bat (ez nahastu arbelean modu naturalean dagoen petrolio gordinarekin). Hala ere, kerogenoa erauztea eta arbel-petrolioa sortzea petrolio konbentzionala erauztea baino garestiagoa da, bai ikuspuntu ekonomikotik zein ingurumenaren kalteen ikuspuntutik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «eskisto bituminoso – ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
- ↑ «Pentagonoa prestatzen ari da petroliorik ezarako» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).