Erresuma Batuko Legebiltzarra
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Legebiltzarra Parliament of the United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland | |
---|---|
{{{legealdia}}}. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Biganberatasun |
Etxeak | Lorden Ganbera Komunen Ganbera |
Zuzendaritza | |
Lorden Hizlaria | Frances D'Souza ((Baroia)) 2011. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 1.495 |
Alderdi politikoak | Laboristak, Kontserbadoreak, Cross Benchers, Liberal Demokratak, Lord Izpiritualak, Independenteak, Ez-afiliatuak |
Alderdi politikoak | Laboristak, Kontserbadoreak, Liberal Demokratak, Demokrata Unionistak, Eskoziako Alderdi Nazionala, Plaid Cymru, Sinn Féin, Sozialdemokrata eta laboristak, Ulsterko Alderdi Unionista, Respect – The Unity Coalition |
Azken hauteskundeak | 2015 |
Batzarlekua | |
Westminster jauregia, Westminster Hiria, Londres, Erresuma Batua | |
Webgunea | |
Legebiltzarra |
Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Legebiltzarra, Erresuma Batuko eta Itsasoaz Harandiko Britainiar Lurraldeetan (horiek subirautza parlamentarioa baino ez dute) gorengo instituzio legegilea da. Haren buru Subiraua da. Biganberaduna da: Goi Ganbera bat (Lorden Ganbera) eta Behe Ganbera (Komunen Ganbera).
Lorden Ganberak bi partaide mota ditu: Lord Izpiritualak (Ingalaterrako Elizako klero nagusiak) eta Lord Iragankorrak (nobleziakoak). Ganbera horretako partaideak nobleziak aukeratzen ditu. Lehen, oinordekotza eskubidea zuten, baina egun, oinordekotzako bi postu baino ez daude. Beste alde batetik, Komunen Ganberako partaideak demokratikoki aukeratzen dira. Lorden Ganbera eta Komunen Ganbera —Legebiltzarreko Ganberak— gela banatan biltzen dira Westminster jauregian, Londresen, zehazki, Westminster Hiria izeneko udalerri eta hirian. Konstituzio konbentzio bidez, gobernu ministro guztiak Lorden Ganberak edo Komunen Ganberak aukeratzen ditu.
Legebiltzarra Subiraua aholkatzen zuen antzinako kontziliotik abiatuta garatu zen. Teorian, boterea ez da Legebiltzarrarena, Erreginarena (Queen in Parliament) edo Erregearena (King in Parliament) baizik. Sarri, Erreginak autoritate subiraua duela esaten da, baina eztabaidagarria da. Gaur egun, errege boterea Komunen Ganberako hauteskunde demokratikoetan dago. Subirauak irudi apaingarriarena baino ez du egiten, eta Lorden Ganberako botereak oso mugatuta daude.
Britainiar Legebiltzarra sarri "Legebiltzarren Ama" deitua da, nazio askotako botere legegileek, bereziki Commonwealthekoek eredu hori hartu baitute, baina John Brighten esaldi bat da: hark 1865eko urtarrilaren 18an "Ingalaterra Legebiltzarren Ama dela" azpimarratu zuen, legebiltzar gobernua hasi zuen herrialde batean boto eskubiderako eskariak babestearen testuinguruan.