iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Erregeen_II._Liburua
Erregeen II. Liburua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Erregeen II. Liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erregeen II. Liburua
Jatorria
IzenburuaΒΑΣΙΛΕΙΩΝ Δ, 2. Buch der Könige eta Четвёртая книга Царств
Ezaugarriak
Hizkuntzahebreera
Deskribapena
Honen parte daBooks of Kings (en) Itzuli
Historical books (en) Itzuli
Q86664217 Itzuli
kronologia
Erregeen I. Liburua Erregeen II. Liburua I Kronikak

Erregeen II. liburua (edo II Erregeak edo 2 Erregeak; hebreeraz: מְלָכִים ב‎, Melajim Bet) Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Liburu historikoen sailekoa. Biblian, Erregeen I. liburua du aurrean, eta I Kronikak ondotik.

Jatorrizko liburua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun I Erregeak, II Erregeak, eta Samuelen I. eta II. liburuak direnak liburu bakar bat izan ziren jatorriz, eta geroago, modu artifizialean, lau liburutan banatuak izan ziren. Ziur asko, banaketa horren arrazoia izango zen jatorrizko liburu handia tamaina txikiagokotan banatzea, eskuetan erabiltzeko errazagoa izan zedin. Horregatik, liburu horietako bakoitza liburu bakar baten partetzat jo behar da.

Liburuaren gaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak Judea eta Israelgo erresumen historia azaltzeari ekiten zion, Salomonen heriotzatik Samaria eta Jerusalemgo erorialdiraino. Eliseo profetaren mirariak ere azaltzen ditu. Liburuaren amaieran Babiloniako gatibualdia aipatzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.