iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Epstein-Barr_birus
Epstein-Barr birus - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Epstein-Barr birus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Epstein-Barr birus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaHeunggongvirae
FilumaPeploviricota (en) Itzuli
KlaseaHerviviricetes (en) Itzuli
OrdenaHerpesvirales
FamiliaHerpesviridae
GeneroaLymphocryptovirus
Espeziea Human herpesvirus 4
[[|]]
Datu orokorrak
GaixotasunaEpstein–Barr virus infection (en) Itzuli

Epstein-Barr birusa herpesbirus bat da (Herpesviridae familiakoa), hainbat gaitz infekzioso sortzen dituena eta onkobirusa ere badena.

1964an aurkitu zuten Michael A. Epsteinek eta Yvonne Barrek, biopsia baten laginean [1]

Epstein-Barr birusa handia da, eta harizpi bikoitzeko DNA da bere azido nukleikoa. Kapside proteikoak eta geruza lipidiko batek DNA hori inguratzen dute. 85 genek osatzen dute bere material genetikoa [2]

Birusak goputzeko bi zelula mota infektatzen ditu batik bat: B linfozitoak eta ahoko zelula epitelialak.

Birus honen gaixotasun espektroa zabala da: mononukleosi infekziosoa sortzeaz gain (honegatik da ezaguna batez ere), beste gaiz larriagoen atzean ere badago: Burkitten linfoma, kartzinoma nasofaringeoa, Hodgkinen linfoma, leukoplasia iletsua.... Bere infekzioak gaixotasun autoimmune batzuk ere piztu litzakeela proposatu da [3] 2022an Science aldizkarian argitaratu zuten ikerketa baten arabera esklerosi anizkoitzarekin lotura duela, eta horren kausa izan daitekeela, frogatu zuten.[4]

Epstein-Barr birusaren infekzioa oso ohikoa da mundu osoan, batez ere haurtzaroan. Infekzio horrek ez du patologia larririk sortzen, gehienetan asintomatikoa baita. AEBetan, esaterako, ume gehienek (%60ak) birusaren aurkako antigorputzak dituzte, infektatuta izan direlaren zantzurik argiena [5]. Gazteengan eta helduengan, aldiz, infekzioen erdiak mononukleosi infekziosoa eragiten dute. Birusak B linfozitoak kaltetzen ditu, haien material genetikoan aldaketa sakonak eragiten dituelako eta linfozito horien ez-ohiko ugalketa bultzatzen duelako.

Epstein-Barrena gizakiengan aurkitutako lehenengo birus onkogenikoa izan zen, hots, minbizia sor dezakeen birusa. Linfoma batzuk birus honen ondorio zuzena dira. Kontrolik gabeko B linfozitoen ugalketak -zelula ostalariaren DNA aldatu ondoren- sarritan linfoma mota batzuen agerpena dakar, immunitate-sistemaren T linfozito ezabatzaileek B linfozitoen aparteko hazkunde hori inhibitzeko gai ez direnean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. McGrath, Paula (6 April 2014) Cancer virus discovery helped by delayed flight
  2. Amon, Wolfgang; Farrell (November 2004). "Reactivation of Epstein–Barr virus from latency". Reviews in Medical Virology 15 (3): 149–56.
  3. Toussirot E, Roudier J (October 2008). "Epstein–Barr virus in autoimmune diseases". Best Practice & Research. Clinical Rheumatology. 22 (5): 883–96 PMID 19028369
  4. Iraola, Arantxa. (2022-01-14). «Epstein-Barr birusa esklerosi anizkoitzarekin lotu du ikerketa batek» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  5. Ingraham, J.L., Ingraham, C. Introducción a la Microbiologia Vol. 2, Ed. Reverté, (1998), 682-683 orr. IBSN: 84-291-1871-3

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]