Epigenetika
Biologian, eta espezifikoki genetikan, epigenetika gene-adierazpenean edo zelulen fenotipoan ADN sekuentzia aldatu gabe egon daitezkeen aldaketa heredagarrien ikerketa da. Hortik datorkio, hain zuzen, izena: epi (grezieraz "gainetik", "kanpotik") gehi genetika. Nukleotidoen sekuentzia aldatu gabe genoman dauden funtzionaltasun aldaketa nabarmenak aztertzen ditu.[1]
Badaude geneak aktibatzen edo desaktibatzen dituzten mekanismo batzuk, geneen adierazpena edo espresioa baldintzatzen dituztenak, eta mekanismo horien funtzionamendua aztertzen duen zientzia da epigenetika.
Lehen aipatutako aldaketa horien adibide dira, esaterako, DNAren metilazioa eta histonen aldaketa, biek erregulatzen baitute geneen adierazpena azpiko ADN sekuentzia aldatu gabe. Aldaketa hauek zelulen mitosiaren ondoren ere iraun dezakete, zelularen bizitza osoan zehar, eta hainbat belaunaldiz manten daitezke.[2] Beraz, faktore ez-genetikoek organismoaren geneak beste modu batean jokatzea eragin dezakete.[3]
Hala ere, histonen aldaketen kasuan ikertzaile batzuek ez dute onartzen prozesu epigenetiko modura sailkatzea, ez baitago frogaturik aldaketa horiek heredagarriak direnik.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Carey, Nessa. (D.L. 2015). Epigenetikaren iraultza : biologia modernoa nola ari den itxuraldatzen genetikaz, gaitzez ondoretasunaz dakiguna. EHUpress ISBN 978-84-9082-211-1. PMC 948783599. (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
- ↑ Bird A. (2007). «Perceptions of epigenetics» Nature 447 (7143): 396–8. doi: . PMID 17522671..
- ↑ Philip Hunter. (2008-05-01). «Special report: 'What genes remember'» Prospect Magazine (146) (Noiz kontsultatua: 2012-11-10).
- ↑ Ledford H.. (2008). «Disputed definitions» Nature 455 (7216): 1023-8. PMID 18948925..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "DNA ez da DENA"[Betiko hautsitako esteka] Zientzia.net (2012)