iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Drone
Drone - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Drone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Drone
Aireontzia eta unmanned vehicle (en) Itzuli
Fabrikazioa
SortzaileaReginald Denny (en) Itzuli

Dronea[1][2] piloturik gabeko aireontzi bat da (ingelesez: unmanned aircraft vehicle UAV). Nahiz eta droneek erabilpen zibila eduki, beste behar batzuetarako ere erabiltzen dira, ala nola, lan militarrerako, kazetaritzarako, ikerketa zientifikoentzako eta nekazaritzarako. Ibilgailu hauek hegaldi kontrolatu bat egiteko gai dira, erreakzio edo eztanda-motorrekin propultsatuta.

Droneek, forma, tamaina, konfigurazio eta diseinu ezberdinak eduki ditzakete. Historian zehar, aireontzi hauek lurretik kontrolatuak izan dira, baina gero eta gehiago erabiltzen dira kontrol autonomoan. Horrela, bi azpi multzo sortu dira: alde batetik, kokaleku jakin batetik gidatu eta kontrolatuak direnak, eta aurrez programatutako hegaldiak dituzten kontrol autonomokoak. Azken hauek, automatizazio sistema dinamiko konplexuagoak erabiltzen dituzte.

Drone-ak erlamandoa esan nahi du ingelesez.

Esan daiteke eskifaia gabeko ibilgailu hauek, eskifatutako sistemak bezain zaharrak direla. Abiazio sektorean berrikuntza bat zegoen bakoitzean, oso denbora gutxian probak egiten ziren eskufaiarik gabeko sistemetan. Sistema hauen lehenengo erabilera ezaguna 1849. urtekoa da. Austriarrek globo ez eskifatuak erabili zituzten Venezia erasotzeko, baina ez zuten arrakastarik izan.

Oro har, gidaririk gabeko sistema hauek mundu militarrarekin egon dira lotuta. Gaur egun ezagutzen ditugun droneak ezagunak egin dira 1930ko hamarkadan britainiarrek eginiko garapen batzuen ondorioz. Britainiar armadak Queen Bee (ingelesez, erlama esan nahi duena) sistema garatu zuen. Teknologia hau Estatu Batuetara zabaltzean, Drone izena ezarri zioten (ingelesez erlamando esan nahi duena). Baina sektore honen benetako gorakada Afganistango gerraren ondorioz etorri zen.

Hortik aurrera, sektore militarraz gain, mundu zibilera zabaltzen hasi ziren. Japonia izan zen droneen garapen komertzialak egiten hasi zen lehenengo herrialdea. Hain zuzen, 1980ko hamarkadan, Yamaha enpresak laboreen ernalkuntzarako sistema bat garatzeko eskaera bat jaso zuen gobernuko nekazaritza departamentutik.

Sistema hauek garatzen hasi zen hurrengoa Europa izan zen. 2009tik aurrera Europan garapen komertzial hauek gorakada handia izan zuten. Gaur egun, sektore honetan 5.000 enpresa baino gehiago daude. Europa beste lurraldeekin alderatuz oso aurrean dago arlo honetan.

Droneen erabilpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Phantom argazkigintzan erabiltzen den dronea

Droneek kazetaritza munduan erabilpen anitzak dituzte.[3] Garrantzitsuenetarikoak argazkiak eta heltze zaileko lekuetako informazioa eskuratzea dira, adibidez, hiri baten argazki panoramikoa zerutik ateratzea. Gudak eta konflikto belikoak dauden lekuetan kazetaritza tradizionala oso arriskutsua denez, droneak erabiltzen dira informazioa, grabaketak eta argazkiak segurtasun gehiagorekin eskuratzeko.

Ikerketa zientifikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Droneek erabilpen asko dute zientzia arloan. Geologia eta biologiaren ikerketetan dokumentazioa lortzeko erabiltzen dira; esaterako, animaliak askatasunean jarraitzeko, eta baita zientzialarientzako helezinak diren lekuetara heltzeko ere.

Erabilera militarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drone militarrak bi taldeetan sailkatu ditzakegu: ez-armatuak eta armatuak. Ez-armatuak maparen azterketak egiteko eta taktika militarrak koordinatzeko erabiltzen dira. Armatuak bestalde, objektibo militarrak erasotzeko erabil dituzte.

Legea betearazteko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urte hauetan, droneen erabilpenak segurtasun-instituzioen modernizazioa ekarri du. Hauek erabilera anitzetarako onuragarriak izan daitezke. Polizia esparruari dagokionez, Europar Batasunak 2,6 milioi euro inbestitu ditu segurtasun dronetan. Hauen zeregina Europako mugaldetan legez kanpoko immigrazioa eragoztea da.

Espainian, DGT (euskaraz, Trafikoko Zuzendaritza Nagusia) instituzioak droneen erabilpena ikertzen hari da, helikopteroaren ordez bide-segurtasuneko zereginetan erabiltzeko, droneak eraginkorragoak eta merkeagoak baitira.[4]

Sailak ondo zainduta mantentzea oso lan zaila da, eta azken urte hauetan dronek lan hori apur bat erraztu diete nekazariei. Droneei esker, klima aztertzea edo eta landaketak zehaztasun handiagoarekin zaintzea errazagoa bihurtu da. Horrez gain, lur-sailak azkarrago eta zehaztasun handiagoarekin fumigatzeko ere erabiltzen dituzte, emaitza hobeak lortuz.

Adibidez, batzuetan mahastiak tratatzeko eta ekoizteko dronetaz baliatzen dira, eraginkortasunagatik eta prezio merkegatik.

  • Leku arriskutsuetara pertsonak eramatea ez da beharrezkoa.
  • Ibilgailu hauek merkeagoak dira tradizionalekin aldaratuz.
  • Abiadura handiagatik distantzia luzeak egin dezakete.
  • Automatizatu edo lurretik kontrolatu daitezke.

Desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Airean dauden bitartean hackeatuak izan daitezke.[5]
  • Erabiltzaileak agindu bat ematen duenetik droneak jasotzen duen arte atzerapen bat egoten da, hau da, agindua ez da momentuan betetzen.
  • Eguraldi-baldintzak oso garrantzitsuak dira. Kasu batzuetan, eguraldi txarra egonez gero, dronea ezin izango da erabili.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Drone Euskaltzaindiaren hiztegian
  2. Berria. Estilo Liburua: Drone. .
  3. «Arautzeak ekar ditzake hegoak» Berria 2015-01-30.
  4. «La DGT prepara para 2016 un dron para controlar el tráfico» 20 Minutos 2015-10-21.
  5. Siobhan Gorman, Yochi J. Dreazen and August Cole. (2009-11-17). «Insurgents Hack U.S. Drones» The Wall Street Journal.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]