iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Doriar_ordena
Doriar ordena - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Doriar ordena

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Atenasko Partenoiaren doriar ordena

Doriar ordena antzinako Greziako arkitekturan erabili ziren hiru ordena klasikoetako zaharrena da, beste biak Joniar ordena eta Korintiar ordena dira. Apur bat geroxeago, erromatar arkitekturan ere erabilia izan zen, baita pizkundeko eta neoklasizismoko arkitekturan ere.

Orden doriarraren ezaugarri nagusiak sinpletasuna eta sendotasuna dira. Koloma doriarrak ez du basarik, 8 modulutako altuera izan ohi du eta ginbela oso sinplea da, moldura batez hornitua. Erlaizpea metopaz eta triglifoz apainduta izaten du.

Orden dorikoaren jatorriari buruzko teoria asko daude. Batzuen ustez, 'Doriko' terminoa doriar herrian du bere jatorria, Antzinako Grezia osatzen zuen tribuetako bat. Beste batzuen ustez, dorikoa Egiptoko arkitekturan dago inspiratua. Teoria honen defendatzaileen aburuz, egiptora bidaiatzen zueten greziar merkatariek kultur truke honen arrazoia dira. Azkenik, beste teoria batek dio dorikoaren inspirazioa Mizenastar zibilizatziotik datorrela. Zibilizazio honen aztarna arkitektinokoetan aurkitutako ordena dorikoaren oso antzekoa da. Mizenastar zibilizazaioa Grezian kokatzen denez, antzinako greziarrek oso eskura zituzten zibilizazio honen ekarpen arkitektonikoak.

Orden dorikoaren lehen adibideetako batzuk K. a. VII mendetikk datoz. Adibide horien artean, Korintoko Apoloren tenplua eta Nemeako Zeusen tenplua daude[2]. K.a. VI. mendeko beste adibide batzuk hegoaldeko Italian zegoen Magna Greziako eskualdeko Paestumeko tenpluetan aurkitu ditzazkegu. Hurrengoko bertsioekin alderatuta, garai honetako orden dorikoa (edo protodorikoa) sinpleagoa eta sendoagoa da eta kapitel handiagoa du. Orden dorikoa Garai Arkaikoan (K.a. 750–480) erabili zen gehien bat. Garai honetako adibide batzuk Delfoseko Apoloren tenplua edo Paestumeko basilika dugu. Aro Klasikotik hurbilago dauden doriar ordeneko adibideak, askoz lerden eta proportzionatuak dira. Aro honetan, Partenoia dugu adibide nagusi, baita AphaiakoTenplua Heginan ere.

Orden honetako elementu finkoak eta haien antolamendua tenplu doriarraren kanpoaldeari dagozkio. Hiru zati nagusi ditu: estilobatoa edo plataforma mailakatua, zutabeak eta taulamendua (zutabeen gainean dauden elementu guztiak). Doriar zutabea bi elementuz osatuta dago: fustea eta ginbela edo kapitela.

Fustea. Sendoak dira eta oinarririk gabe, zuzenean, bermatzen dira estilobatoaren gainean edo estereobatoaren gainazalaren gainean. Ildaxka edo kanal bertikal ez oso sakonak ditu.

Ginbela edo kapitela. Zutabearen goiko partea. Orden dorikoan apaingarririk gabea da. Bi atalez osatuta dago:

Taulamendua. Hiru elementu nagusietan konplexuena; hauek ditu zati nagusitzat:

  • Arkitrabea. Gehienetan leuna da.
  • Frisoa. Triglifoz eta metopaz osatua. Triglifoak harrizko puska koadratuak dira, ildaxka bertikalez apainduak eta metopak erliebez estaliak egoten dira.
  • Erlaitza. Frisoaren gainetik kanporantz irteten da eta atal hauek ditu:
    • Hegala. Uraren bidea eteteko, euri-urak frisoari kalte egitea sahiesteko.
    • Erregleta eta Mutuloak. Behealdean dauden xafla apaingarriak.
    • Zimazioa. Amaierako moduloa.

Taulamendua gainean bi isuriko teilatu batek estaltzen du eraikin osoa; fatxada aldera hiruki formako tarte bat eratzen du (frontoia), eta eraikinaren alboetara terrakotazko ertz garai batek inguratzen du eta lauki tankeran mugatzen (gailurra).

Gaur egun arte heldu ez bada ere, greziar arkitekturak eta eskulturak polikromia zuen. Doriar ordenean, taulamenduaren elementuak kolore biziekin apaintzen ziren. [5]

Greziar arkitekturan, tenpluetan erabili zen gehien bat. Antzinako Erroman ohitura honekin jarraitu zuten, eta dorikotik garatzen den toskanar ordena sortu zuten. Aro Modernoko Pizkundean, Antzinate klasikoa berreskuratzen saiatu ziren, eta honekin batera greziar arkitekturako elementuak, orden dorikoa barne. Gero, XVIII. eta XIX. mendeko Neoklasizismoan, Antzinako Greziar arkitakturaren berpizte bat eman zen europako zenbait herrialdeetan eta Amerikako Estatu Batuetan, nazio berriaren balore errepublikanoak adierazteko erabilia izan zen.

Vitruviok, antzinako erromako arkitekto eta historialariak, dorikoa proportzio maskulinoekin (eta jonikoa femeninoekin) erlazionatu zuen[6]. Hiru orden grekoak eraikin batean gainjartzen direnean, ohikoa da doriarra beheko atalean egotea, jonikoa erdikoan eta gero korintoarra goian. Dorikoa, "indartsuena" izateagatik, beheko solairuan erabiltzen da. [7]

Pizkundetik aurrera, doriar ordena ikonografikoki heroiekin erlazionatuko da. Hortaz, kristau martirien tenpluetan, justizia eraikinetan edo nazioaren handitasuna irudikatzen duten eraikinetan aurki daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Neils, Jenifer. (2009-05-26). «Jenifer Neils. Review of "Greek Architecture and Its Sculpture" by Ian Jenkins.» caa.reviews  doi:10.3202/caa.reviews.2009.51. ISSN 1543-950X. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  2. Rhodes, Robin F.. (1987-07). «Early Corinthian Architecture and the Origins of the Doric Order» American Journal of Archaeology 91 (3): 477.  doi:10.2307/505370. ISSN 0002-9114. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  3. Saila, Kultur. (2011-07-13). «d1102013» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  4. Lajo, Rosina.. (D.L. 2010). Artearen lexikoa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9860-359-0. PMC 796323541. (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  5. Colombini, Maria Perla; Carmignani, Alessia; Modugno, Francesca; Frezzato, Fabio; Olchini, Angela; Brecoulaki, Hariclia; Vassilopoulou, Vivi; Karkanas, Panagiotis. (2004-07). «Integrated analytical techniques for the study of ancient Greek polychromy» Talanta 63 (4): 839–848.  doi:10.1016/j.talanta.2003.12.043. ISSN 0039-9140. (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  6. «Vitruvius, Book IV, Chapter 1» www.vitruvius.be (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  7. (Ingelesez) Palladio, Andrea. (2002). The Four Books on Architecture. MIT Press ISBN 978-0-262-66133-1. (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]