Donostiako apaiztegia
Donostiako apaiztegia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 2°00′W / 43.31°N 2°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1953ko urriaren 26a |
Arkitektura | |
Donostiako apaiztegia edota Donostiako seminarioa Donostia hiriko Antigua auzoan dagoen den eraikin bat da. Hain zuzen ere, Heriz pasealekuan eta Lugaritz mendiaren magalean kokatzen da, Serafin Baroja parkearen alboan. Bere kokapen paregabea dela eta, Kontxako badiako edozein lekutik ikus daiteke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945ean erabaki zuen Carmelo Ballester, Gasteizko Gotzain Jaunak –garai hartan elizbarruti bakarrean zeuden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa– Txikientzako Seminarioa eraiki beharra zegoela apaizgai gipuzkoarrentzat. 1947ko irailaren 6an jarri zuten lehenengo harria, orain kaperako aldare nagusia dagoen tokian. 1950ean Gasteizko elizbarrutia zatiturik, Donostiakoa eta Bilbokoa eratu zituzten. Ondorioz, Donostian eraikitzen hasia zenak Txikientzako eta Handientzako Apaizgaitegia izan beharko zuen. 1953ko urriaren 26an bedeinkatu ondoren, 27an hasi zituzten ikasaioak. Jaime Font i Andreu zen Gotzain Jauna eta Jaime Sáez Goyenechea Errektore Jauna. 1954ko abuztuaren 21ean inauguratu zuten ofizialki. Bertan ikasten zituzten apaizgaiek Giza Jakintzak, Filosofia eta Teologia, apaiztu aurretik.[1]