iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Diadumeniano
Diadumeniano - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Diadumeniano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diadumeniano


Erromatar enperadorea

218ko maiatza - 218ko ekaina
Zesar

217ko maiatza - 218
Bizitza
Jaiotza208ko irailaren 14a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAntiokia Oronteskoa218ko ekainaren 8a (9 urte)
Hobiratze lekuaAntiokia Oronteskoa
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
AitaMakrino
AmaNonia Zeltsa
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Diadumeniano (latinez: Marcus Opellius Antoninus Diadumenianus; 208ko irailaren 14a - Zeugma, 218ko ekaina) Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 218an.

Makrino enperadorearen eta, zenbait iturriren arabera, Nonia Zeltsa izeneko emakume baten semea izan zen, hau asmatutako izena dela dirudien arren. Makrinok Karakala hiltzeko konplotean parte hartu zuen eta bere burua enperadore izendatu zuen 217ko apirilaren 11n, hilketa gertatu eta hiru egunera. Handik gutxira, bere seme Diadumeniano zesar izendatu zuen. 218ko maiatzaren 16an, Heliogabalok matxinada bat hasi zuen enperadore berriaren aurka. Makrinok Diadumeniano augusto mailara igo eta enperadorekidea egin zuen. 218ko ekainaren 18an Antiokiako guduan garaitua, Makrinok Bosforora ihes egin zuen eta Diadumenianoren zaintza zerbitzari leialei enkargatu zien, Partiar Inperiora Artaban IV.aren gortera eramateko misioarekin. Diadumeniano bidean harrapatu eta ekainaren amaieran exekutatu zuten. Heliogabalok haren burua jaso zuen garaikur gisa.