Dead Poets Society
Dead Poets Society (euskaraz Olerkari Hilen Elkartea) 1989ko Peter Weir australiar zinema zuzendariaren drama film bat da. Robin Williams, Robert Sean Leonard eta Ethan Hawke aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Maurice Jarre frantziar musikagileak konposatu zuen.
Filma honek 1989ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1959. urtea, AEB, Ingalaterra Berria.Vermont estatuko Welton ikastetxe elitista, kontserbadorea eta pribatua bere familia dirudunetako ikasleei heziketa emateko lau baloretan oinarritzen da: Usadioa, Ohorea, Diziplina eta Bikaintasuna.
John Keating (Robin Williams) ordezko literatura irakaslea ikastetxera ailegatu berria eta une berean lau ikasle berri ere hastear den ikasturtearen inauguraketa ekitaldian elkar ezagutzen dira: Todd Anderson (Ethan Hawke), Neil Perry (Robert Sean Leonard), Knox Overstreet (Josh Charles) eta Charlie Dalton (Gale Hansen).
Behin literatura ikastaroan eta gelako ikasle guztiak irakasle berriaren aurkezpenaren zain eta adi-adi daudela, irakasleak ikasleei Walt Whitman olerkariak Abraham Lincoln presidenteari eskeini zion O Captain! My Captain! olerkia aipatzen die, ikasle guztiak ezohiko aurkezpenarekin zur eta lur geldituz. Ondoren, irakasleak ikasleei ikastetxe hartako beste belaunaldietako ikasleen zuri-beltzeko argazki zahar bati begiratzeko esan eta antzinako ikasle haiek carpe diem kontzeptua ez zutela ulertu adieraziko die, ondorioz hildako iraganeko belaunaldietako ikasle horiek gaur egungo ikasle horiei jada inoiz berriz ere berreskuratuko ez duten gauza ongi probesteko eskatzen dietela adierazten dien: Denbora.
« | Carpe diem: Bizi unea. Har itzazue larrosak kolorea duten artean laister zimelduko baitira. Medikuntza, ingeniaritza, arkitektura, bizitzari duintasuna emateko lanbideak dira, baina olerkigintzak, sentimenduek, bizirik mantentzen gaituzte. | » |
Honela, piskanaka-piskanaka irakaslea eta bere ikasleen artean adiskidetasun sendoa sortu eta haiengan literatura eta poesiarekiko griña eta haien etorkizuna eta bizitzeekiko gogoeta sakona piztea lortuko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robin Williams: John Keating irakaslea
- Robert Sean Leonard: Neil Perry
- Ethan Hawke: Todd Anderson
- Josh Charles: Knox Overstreet
- Gale Hansen: Charlie Dalton
- Norman Lloyd: Gale Nolan, ikastetxeko zuzendaria
- Kurtwood Smith: Perry jauna
- Dylan Kussman: Richard Cameron
- James Waterston: Gerard Pitts
- Allelon Ruggiero: Steven Meeks
- Leon Pownall: McAllister
- Alexandra Powers: Chris Noel
- Kevin Cooney: Joe Danburry
- Welker White: Tina
- Debra Mooney: Anderson anderea
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oscar Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Pertsona | Emaitza |
---|---|---|---|
1990 | Film onena | Steven Haft Paul Junger Witt Tony Thomas. |
Izendapena |
Zuzendari onena | Peter Weir | Izendapena | |
Gizonezko aktore onena | Robin Williams | Izendapena | |
Jatorrizko gidoi onena | Tom Schulman | Irabazlea |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dead Poets Society filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Dead Poets Society filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1989ko filmak
- Peter Weirrek zuzendutako filmak
- Tom Schulmanek idatzitako filmak
- Robin Williamsek antzeztutako filmak
- Robert Sean Leonardek antzeztutako filmak
- Ethan Hawkek antzeztutako filmak
- Josh Charlesek antzeztutako filmak
- Norman Lloydek antzeztutako filmak
- Kurtwood Smithek antzeztutako filmak
- George Martinek antzeztutako filmak
- Melora Waltersek antzeztutako filmak
- Alexandra Powersek antzeztutako filmak
- Allelon Ruggierok antzeztutako filmak
- James Waterstonek antzeztutako filmak
- Jane Moorek antzeztutako filmak
- Kevin Cooneyk antzeztutako filmak
- Lara Flynn Boylek antzeztutako filmak
- Leon Pownallek antzeztutako filmak
- Welker Whitek antzeztutako filmak
- Jamie Kennedyk antzeztutako filmak
- John Cunninghamek antzeztutako filmak
- Touchstone Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Drama filmak
- Nerabe filmak
- Irakasleei buruzko filmak
- Institutuetan girotutako filmak
- Suizidioari buruzko filmak
- Maurice Jarren soinu bandadun filmak
- Vermonten girotutako filmak
- 1950eko hamarkadan girotutako filmak