Chester Bennington
Chester Charles Bennington (Phoenix, 1976ko martxoaren 20a - Palos Verdes Estates, Kalifornia, 2017ko uztailaren 20a) Linkin Park eta Dead By Sunrise taldeetako abeslari eta musikagilea izan zen. 2000an Hybrid Theory diskoaren argitalpenarekin ezaguna egin zen, Linkin Parken lehen diskoa. Diskoak arrakasta komertzial handia izan zuen eta RIAA elkarteak diamantezko diskoa eman zion. Meteora, Minutes to Midnight, A Thousand Suns, Living Things, The Hunting Party eta One More Light diskoak egin zituen, ondoren. 2005ean Dead By Sunrise taldea sortu zuen. Hit Parader aldizkariaren arabera heavy metaleko 100 abeslari onenen artean 46. postuan kokatuta zegoen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ama erizaina zen eta bere aita detektibea izan zen. Bere gurasoak 11 urte zituenean dibortziatu egin ziren. Txikitatik Chesterrek alkohola eta drogak kontsumitzen ibili zen, baita marrazten eta poesiak eta abestiak idazten.
Eskolan ez zituen ia lagunik, eta iraintzen eta jotzen zioten. Gainera, familiaren lagun batengandik sexu-abusuak jasan zituen 13 urteetaraino, baina bere ingurukoek gay zela ez pentsatzeko, ez zuen ezer esan.
Bestalde, drogetara zeukan adikzioa gainditu zuen, eta hizketaldi askotan drogen erabilera okerra salatu zuen.
2017ko uztailaren 20 bere buruaz beste egin zuen, bere lagun mina Chris Cornell urtebetetzearekin kointziditzen. Bere omenez, Linkin Park taldeko beste kideak kontzertu ikaragarri bat eman zuten Los Angelesen, mundu osoko abeslariak gonbidatzen, Linkin Park and friends celebrate life in honor of Chester Bennington deiturikoa.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musikari bezala egindako bere lana Phoenixen hasi zen,Grey Daze deituriko musika-taldean hasi zen, baina ez zuten ezer lortu. Urte batzuk geroago, Xero (geroago Linkin Park bihurtuko zena) izeneko Kaliforniako musika-taldearen kide izateko proba batean parte hartu zuen. Xeroko kideak Chester aukeratu zuten bere kide berri bezala, eta izena aldatu zioten taldeari; Linkin Park deitzen hasi zen.
Horrela, taldea osatuta zegoen. Denbora berean, Warner Brothers Music musika-ekoizle taldearekin kontratu bat sinatu zuten, Hybrid Theory izeneko musika-diskoa sortzeko. Disko hau 2000. urtean sortu zuten eta XXI. mendeko diskorik erosiena da, 22 milioi saldu dira mundu osoan. Azken urte hauetan beste sei disko sortu dituzte: Meteora 2006an, Minutes to midnight 2007an, A thousand suns 2009an, Living things 2012an, The hunting party 2014an eta One more light 2017an.
Bestalde, beste artistekin komunean egindako diskoak ere egin dituzte, hala nola, Reanimation J-Zayrekin eta Recharged Steve Aokirekin. Gainera, beste hiru ere sortu dituzte, bere biretan emandako kontzertuak biltzen: Life in Texas, Roads to revolution eta One more light live.
Chester Benningtonek beste musika taldeekin eta abeslariekin ere lankidetza-harremanak izan ditu: King of chaos, Stone Temple Pilots, Dead by Sunrise, Buck of Weenies taldeekin eta Chris Cornellekin. Azken honen lagun mina zen eta haren bi semeen aitabitxia zen.
Horretaz gain, lau filmetan parte hartu egin du: Clank, Clank, High voltage, Saw 3D eta Artifact.