iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Chandragupta_Maurya
Chandragupta Maurya - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Chandragupta Maurya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chandragupta Maurya

Mauryako enperadore

K.a. 321 - K.a. 297
Dhana Nanda (en) Itzuli - Bindusara (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPataliputra (en) ItzuliK.a. 340
HeriotzaShravanabelagola (en) ItzuliK.a. 297 (42/43 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Ezkontidea(k)Durdhara (en) Itzuli  K.a. 319)
Seme-alabak
LeinuaMaurya dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTaksila
Irakaslea(k)Chanakya
Bhadrabahu (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakConquest of the Nanda Empire (en) Itzuli
Seleucid–Mauryan war (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaJainismoa

Chandragupta Maurya (sanskritoz चन्द्रगुप्त मौर्य, Candragupta Maurya; Pataliputra, K.a. 340 - Shravanabelagola, Karnataka, K.a. 297) Maurya Inperioaren sortzailea izan zen. Indiako azpikontinentearen iparraldeko lurrak batu zituen. Antzinako testu grekoetan Sandrokiptos (Σανδρόκυπτος) izenaz agertzen da.

Errege bihurtzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako historiako enperadore handienetakoa izan arren ezer gutxi ezagutzen da Chandraguptaren arbasoen inguruan, baina badirudi Maghada erreinuko Nanda erregeen sasiko baten ondorengoa zela.

IV. mendeko Mudra-rakshasa idatziak kontatzen du nola lortu zuen Chandragupta Mauryak errege bihurtzea. K.a. 321 urtean Dhana Nanda erregeak, Chanakya ministroa sumindu zuen eta honek Chandraguptarekin bat egin zuen eta Himalaiako Parvata erregearekin batera Maghadaren agintaritza hartzea lortu zuten. Parvata eta Chandraguptaren artean banatu zituzten Nanda erregeen lurrak. Parvata hil zenean bere seme Malaia Ketuk Pataliputra hiriburua erasotu zuten baina porrot handia jasan zuten eta Chandragupta lur denen jabe egiterakoan Maurya inperioari hasiera eman zion.

Maurya Inperioaren zabalkundea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Chandraguptaren inperioa K.a. 300 urtean

Alexandro Handia K.a. 323 urtean hil zen eta Chandragupta Mauryak mendebalderantz jo zuen honek utzitako lurrak konkistatu nahian, eta berehala mazedoniar satrapak garaitu zituen. Satrapak persiar inperioko probintzien gobernadoreak ziren.

Alexandroren satrapa zen Seleuko I.a Nikatorrek ere gauza bera egin zuen ekialderantz zituen lurrak konkistatuz eta K.a. 305ean biek topo egin zuten. Chandraguptak irabazi omen zuen bien arteko lehia, baina bien artean ituna egin eta bakea iritsi zen. Chandragupta Seleukoren alabarekin ezkondu zen, eta Indus ibaitik mendebaldera zeuden lur zabalak eskuratu zituen. Honen trukean 500 gerra-elefante eta gerlariak eman zizkion Seleukori Ipsoko guduan erabiltzeko.

Mendebaldean bakea lortuta hegoaldeko lurrak konkistatzeari ekin zion, eta ia India guztia eskuratu zuen, hegoaldeko tamilen lurrak eta Kalinga eskualdea ezik.

Azken urteetan tronua utzi eta aszeta bihurtu zen Bhadrabahu santu jainistaren gidaritzapean. Hegoaldera joan zen eta Karnataka estatuko Shravanabelagolan hil zen leize batean.

Tronua utzi zuen bere seme Bindusararen mesedetan. Bindusararen semea zen Ashoka Indiako enperadore handienetakoa bihurtuko zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chandragupta Maurya Aldatu lotura Wikidatan