Carlos Fuentes
Carlos Fuentes Macías (Panama Hiria, 1928ko azaroaren 11 – Mexiko Hiria, 2012ko maiatzaren 15a [1]) mexikar idazlea izan zen. XX. mendeko mexikar idazle nagusietako bat izan zen eta, Julio Cortázar, Gabriel García Márquez eta Vargas Llosarekin batera, Latinoamerikako literatura idazlerik handienetakoa eta emankorrenetakoa. 1977an Rómulo Gallegos saria jaso zuen, 1987an Miguel de Cervantes saria, 1994an Letretako Asturiasko Printzea saria eta 2003an Frantziako Ohorezko Legioaren Ofizial Handiaren domina.
Bizitza eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan aldizkari politikoetan idatzi zuen, eta ondoren eleberrigintzan hasi zen. La región más transparente (1958, Eskualde gardenena) eleberrian gaurko Mexikoko gizartea zorrotz kritikatu zuen. La muerte de Artemio Cruz (1962, Artemio Cruzen heriotza, euskaratzailea: Zuriñe Goti Artabe[2]) idazlanean iraultzaile izandako batek hiltzera doanean, egindako aitorkizunak azaltzen ditu teknika berritzaile batez. Hurrengo eleberrietan bezala (Zona sagrada, 1967, Ingurune sakratua), barne bakarrizketa ugari erabiltzen du idazleak. 1967an Cambio de piel (Azal berritzea) ere argitaratu zuen, ziur asko haren eleberririk berritzaileena.
Fuentesenak dira, baita ere, Terra Nostra (1975), La cabeza de la hidra (1978, Hidraren burua), eta Gringo Viejo (1985, Gringo Zaharra). Ipuin bildumak ere idatzi ditu, sarri fantasiazko gaiak hartuta, Los días enmascarados, esaterako (1954, Egun mozorrotuak), edo Aura (1962) eta Cantar de ciegos (1964, Itsuen kantua).
Azken urteetako lanen artean azpimarratzekoak ditu: El naranjo o los círculos del tiempo (1993, Laranjondoa edo denboraren zirkuluak), Diana o la cazadora solitaria (1994, Diana edo ehiztari bakartia) autobiografia, eta harekin batera trilogia osatzen duten Aquiles el guerrillero (Akiles borrokalaria) eta Prometeo, el precio de la libertad (Prometeo, askatasunaren prezioa); Nuevo tiempo mexicano (1995, Mexikoren garai berria), Chiapasko matxinadari buruz; La frontera de cristal (1997, Beirazko muga), Estatu Batuen eta Mexikoren arteko harremanak aztergai dituena. 1998an argitaratu zituen Retratos en el tiempo (Erretratuak denboran zehar) eta Los años con Laura Díaz (Laura Díazekin igarotako urteak). Baditu, orobat, saiakera bikainak, azkenetako bat, Geografía de la novela (1993, Eleberriaren geografia) etab.
Zinemazale amorratua zen, eta genero horretan ere ausartu zen. Las dos Elenas, Un alma pura, El gallo de oro eta Pedro Páramo filmeen gidoiak bereak dira, besteak beste.[3]
Eleberrien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La región más transparente (1958)
- Las buenas conciencias (1959)
- La muerte de Artemio Cruz (1962)
- Aura (1962)
- Zona Sagrada (1967)
- Cambio de piel (1967)
- Cumpleaños (1969)
- Terra Nostra (1975)
- La cabeza de la hidra (1978)
- Agua Quemada. Cuarteto Narrativo (1983)
- Gringo Viejo (1985)
- Cristóbal Nonato (1987)
- La Campaña (1990)
- La Frontera de Cristal. Una novela en nueve cuentos (1995)
- Los años con Laura Díaz (1999)
- Instinto de Inez (2001)
- La Silla del Águila (2003)
- Todas las familias felices (2006)
- La voluntad y la fortuna (2008)
- Adán en Edén (2009)
- Vlad (2010)
- Antología de cuentos Carolina Grau (2010)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Carlos Fuentes idazlea hil da Eitb.com
- ↑ Carlos FUENTES: Artemio Cruzen heriotza Itzultzailea: Zuriñe Goti Artabe. Ibaizabal, 2002. Armiarma.com
- ↑ Erredakzioa. «Carlos Fuentes hil da, Latinoamerikako literatur berriaren bide-urratzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskarari ekarriak: Carlos Fuentes Ekarriak.armiarma.eus
- 1928ko jaiotzak
- 2012ko heriotzak
- Gaztelaniazko idazleak
- Mexikoko idazleak
- Cervantes saridunak
- Mexikoko saiakeragileak
- Mexikoko eleberrigileak
- Mexikoko ipuingileak
- Literaturako Asturiasko Printzesa saridunak
- Ohorezko Legioko ofizial handiak
- Montparnasse hilerrian lurperatutakoak
- Xavier Villaurrutia sariaren irabazleak