Braveheart
Braveheart (euskaraz ‘’Bihotz Adoretsu’’) drama-akziozko film bat da, 1995ean estreinatutakoa. Bost Oscar sari irabazi zituen, horien artean film onenarena. William Wallacen bizitzan oinarrituriko film epikoa da, Eskoziako heroi nazioala bera. Mel Gibsonek zuzendu eta ekoitzi zuen.
Robert the Bruce (2019) jarraipena izan zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]William Wallace (Mel Gibson), "Braveheart" ezizenez, errebelde eskoziarra da. Eduardo I.a Ingalaterrakoa (Patrick McGoohan), ezizenez Longshanks edo Hankaluze, ingeles errege ankerraren aurkako herriaren matxinada bat zuzentzen du; honek Eskoziako Erresumaren Koroa lortu eta herrialdea bereganatu nahi du, azken eskoziar erregeak seme-alabarik izan ez zuela aprobetxatuz.
Umea zela (1280 inguruan) Wallacek bere aita eta anaia galdu zituen ingelesen eskuetan, eta beste asko erail dituzte ordutik. William gaztea bere osaba Argyleren zaintzara igaro zen, eta honek atzerrira eraman zuen formazio on bat izan zezan. Handik urte batzuetara Eskoziara itzuli da bakean bizitzeko asmoz. Baina ezinezkoa da. Izan ere, Longshanksen zapalkuntza are handiagoa da ius primae noctis (Lehen gaueko eskubide) delako lege ankerra ezarri duenetik.
Murron McGlannough bere bikotea, zeinarekin ezkutuan ezkondu zen, Lanarkeko sheriffak erail du (Wallacek ez zuelako ingelesek bortxa zezaten utzi). Une horretatik aurrera, Eskozia ingelesen zapalkuntzatik askatzeko bere erabakiak ez du atzera bueltarik izango. Bere ausardia, karisma eta adimenari esker boluntario asko elkartuko zaizkio. Esate baterako, bere klaneko kideak, Hamish Campbell bere haurtzaroko adiskidea, edo Esteban Zoroa irlandar xelebrea. Eskoziarren aurka, ingelesek porrot iraingarria jasango dute Stirlingeko zubiko guduan.
Garaipenaren ondoren, nobleek "Eskoziako Zaindari" izendatu dute Wallace, baina honek badaki oportunismoagatik egin dutela eta ez daudela elkarturik. Longshanksek erosi egin ditu nobleak. Robert Bruce zalantzatiak (Angus Macfadyen), Eskoziako Koroarako oinordekoak, ez daki zer egin: bere aita legendunak (Ian Bannen) Ingalaterrako Erresumarekin konpontzeko esaten dio, baina bera Wallacen alde dago.
Etsaia itzuliko zenaren jakitun, Wallacek Ingalaterra inbaditu eta York hartu du. Baina ezusteko aliatu bat aurkituko du: Galesko printze emagizonaren emaztea, Elisabet Frantziakoa printzesa (Sophie Marceau). Tiranoak negoziatzen denbora galtzeko bidali zuen, baina emakumea Wallacen alde jartzen da eta biek maitasun-harreman sutsua izango dute.
Ingelesen erantzuna berehalakoa izan da. Wallacen armadak galdu egin du Falkirkeko guduan, nobleek eginiko traizioa dela eta. Wallacek ihes egitea lortu du zauritua egon arren. Robert Brucek gogo txarrez onartu zuen Longshanksen alde egitea, baina borrokaren ondoren gorpuz betetako gudu-zelaia zeharkatzen du eta, erabat damututa, berriz okerreko aldean ez dela egongo agintzen dio bere buruari.
Wallace eta bere gizonek erresistentzia antolatzen dute. Falkirken traditu zuten nobleak berak akabatzen ditu. Wallace jada mitoa bihurtu da, eta ingelesentzat sekula baino arriskutsuagoa da orain. Hala ere, berak badaki nobleziaren laguntzarik gabe ez dagoela zer eginik. Horregatik arriskatzen da beraiekin Edinburghen elkartzera, Brucek eskatuta (hau benetan bere alde dago). Baina gainerako nobleek beste asmo batzuk dituzte eta Wallace ingelesek harrapatzen dute. Bruce gazteak, etsipenak jota, hilzorian dagoen bere aitari egozten dio azpijokoa.
Wallace Londonera eramaten dute, traizioagatik kondenatu, eta gogor torturatu eta lepoa mozten diote “Askatasuna!” oihu egin ondoren. Baina bere sakrifizioa ez da alferrikakoa izan. Ingalaterrako Eduardo I.a hil egin da, eta Eduardo II.a ahul eta emagizonak ordezkatu du. Robert Bruce Eskoziako erregea da, baina mendekotasuna agindu behar dio errege ingelesari.
Horren ordez, Brucek borroka egitea erabakitzen du eta bere soldaduak animatzen ditu honela esanez: "Wallacekin eman duzue odola, orain eman ezazue nirekin!". Bannockburngo guduan (1314) irabazi egiten dio gizon gehiago zituen armada ingelesari.
Alba gu bràth! ("Eskozia Betirako!")... azkenean Eskozia aske da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mel Gibson: William Wallace
- Sophie Marceau: Elisabet Frantziakoa printzesa
- Angus Macfadyen: Roberto Bruce I.a Eskoziakoa
- Brendan Gleeson: Hamish Campbell
- Patrick McGoohan: Eduardo I.a Ingalaterrakoa, Hankaluzea
- James Cosmo: Campbell
- Catherine McCormack: Murron
- Brian Cox: Argyle Wallace
- David O'Hara: Stephen, irlandar eroa
- Peter Mullan: Beteranoa
- Ian Bannen: Robert Brucen legenardun aita
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Braveheart filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com
- (Ingelesez) Braveheart Internet Movie Databasen
- 1995eko filmak
- Mel Gibsonek zuzendutako filmak
- Randall Wallacek idatzitako filmak
- Mel Gibsonek antzeztutako filmak
- Sophie Marceauk antzeztutako filmak
- Brendan Gleesonek antzeztutako filmak
- Patrick McGoohanek antzeztutako filmak
- Angus Macfadyenek antzeztutako filmak
- James Cosmok antzeztutako filmak
- David O'Harak antzeztutako filmak
- Ian Bannenek antzeztutako filmak
- Tommy Flanaganek antzeztutako filmak
- Brian Coxek antzeztutako filmak
- Alun Armstrongek antzeztutako filmak
- Michael Byrnek antzeztutako filmak
- Peter Mullanek antzeztutako filmak
- Donal Gibsonek antzeztutako filmak
- Catherine McCormackek antzeztutako filmak
- Gerard McSorleyk antzeztutako filmak
- John Kavanaghek antzeztutako filmak
- Rupert Vansittartek antzeztutako filmak
- Sean Lawlorrek antzeztutako filmak
- Peter Hanlyk antzeztutako filmak
- Seán McGinleyk antzeztutako filmak
- David Gantek antzeztutako filmak
- Richard Leafek antzeztutako filmak
- Ralph Riachek antzeztutako filmak
- Alex Nortonek antzeztutako filmak
- Liam Carneyk antzeztutako filmak
- Mel Gibsonek ekoitzitako filmak
- Alan Laddek ekoitzitako filmak
- Bruce Daveyk ekoitzitako filmak
- Stephen McEveetyk ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu edizio onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Eskozian girotutako filmak
- Edinburghen girotutako filmak
- Biografia filmak
- XIII. mendean girotutako filmak
- Gerra filmak
- Epika filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- Olerkietan oinarritutako filmak
- BAFTA film saridunak