iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Bouvet_uhartea
Bouvet uhartea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Bouvet uhartea

Koordenatuak: 54°25′S 3°22′E / 54.42°S 3.36°E / -54.42; 3.36
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bouvet

Hego-ekialdeko kostaldea
Geografia
KokapenaOzeano Australa
Azalera49
Punturik garaienaOlavtoppen
Politika
Herrialdea Norvegia
Gizartea
Biztanleria0

Bouvet uhartea (norvegieraz: Bouvetøya) Ozeano Australeko sumendi-uharte bat da, Norvegiaren menpekoa.

Jatorri bolkanikoa du uharteak, baina gaur egun, glaziarrek estaltzen dute, ia osorik. Izan ere, bertako klima hezea eta hotza da; urteko batez besteko tenperatura –1 °C da. 58,5 km²-ko azalera du, badia eta porturik gabeko 29,6 kilometroko itsasertzak inguratuta. Glaziarrak itsasoan edo hondar bolkanikozko hondartza beltzetan bukatzen dira, amildegi malkartsuetan. Uharteko punturik garaiena (Olavtoppen) 780 metro altu da.

Munduko lekurik bakartuena da, ez baitago ez lurrik ez uharterik 1.600 kilometroan. 1.600 kilometrora Maud Erreginaren Lurraldea dago (norvegieraz: Dronning Maud Land), Antartikan, eta 2.000 kilometro iparraldera, kosta afrikarra.

Uhartea Jean-Baptiste Bouvet de Lozier frantsesak aurkitu zuen 1739an. Hala ere, ez zuen inork erreklamatu 1825eko bukaera arte. Orduan, Erresuma Batuak bere egin zuen, Liverpool uhartea izenarekin. 1927an norvegiar itsasontzi bateko tripulazioa hilabetez izan zen uhartean, eta horrek itsasontziaren kapitainari uhartearen izaera norvegiarra aldarrikatzeko aukera eman zion. Erresuma Batuak urtebete geroago onartu zuen.

1971n uhartea eta inguruko urak erreserba natural gisa hartu zituzten. Uhartea hutsik dago, ez da jenderik bertan, nahiz eta 1977an Norvegiak lehen meteorologia-estazioa ezarri zuen han.

1979ko irailaren 22an Indiako ozeanoko hegoaldeko itsasarte batetik Bouvet eta Eduardo Printzearen uharteen artera bidalitako argi-distiradun satelite bidezko imajinak leherketa nuklear batek eragindakotzat jo ziren. Oraindik ez da afera argitu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]