iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Bostak_(musikagile_taldea)
Bostak (musikagile taldea) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Bostak (musikagile taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladimir Stasov
(1824–1906)

Bostak ala Talde sendoa (errusieraz Могучая кучка, Mogutxaia kutxka) 1856 eta 1870 bitartean San Petersburgon (Errusian) elkar ezagutu zuten musikagile taldea da. Mili Balakirev (sortzailea), César Cui, Modest Musorgski, Nikolai Rimski-Korsakov eta Aleksandr Borodin musikagileek eratzen zuten. Taldeak Europako kontserbatorioko heziketa zaharrean oinarritutako musika edo Europako musika klasiko zaharra imitatu beharrean, berezko errusiar musika sortzea zuen helburu. Abramtsevo koloniaren eta Errusiar berpiztearen helburu artistikoarekin bat zetorren. Errusiako nazionalismo erromantiko mugimenduaren inguruan sortu zen.

1867ko maiatzean Moskuko "Errusiako erakusketa etnografikoan" eman zen kontzertuan Mikhail Glinka, Aleksandr Dargomixki, Mili Balakirev eta Nikolai Rimski-Korsakov musikagileen lanak jo ziren. Vladimir Stasov kritikariak balakireve-en kontzertuari buruzko artikulu batean lau musikagileei buruz oso ongi hitz egin zuen eta "talde sendoa" deitu zien (errusieraz Могучая кучка, Mogutxaia kutxka). Kontserbatorio inguruko ikasiek, Errusiako musikari elkarteek eta haien iritziko kritikariek adiera horretaz barre egin zuten. Taldeak erantzun gisa izen horixe hartu zuen. Balakireven inguruan bildutako musikariei Cui, Musorgski, Rimski-Korsakov eta Borodin gehitu zitzaizkien, bost hauei "Bostak" deitu zietelarik.

Taldearen sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1856an sortu zen Mili Balakirevek and César Cuik elkar ezagutu zutenean. 1857an Modest Musorgski elkartu zitzaien, 1861ean Nikolai Rimski-Korsakov eta Aleksandr Borodin 1862an. Bosteko taldeko musikagile guztiak gazteak ziren: Balakirevek 25 urte zituen, Cuik 27, Musorgski 23, Borodinek 28 eta Rimski-Korsakovek soilik 18. Denek haien kabuz ikasi zuten musika eta beste lanbide batzuetan aritzen ziren: Borodin kimikaria zen, Rimski-Korsakov itsasarmadako ofiziala (itsasoz munduari bira ematen hiru urtez bere lehendabiziko sinfonia idatzi ahal izan zuen), Musorgski guardian ibili zen eta zerbitzu zibilean ondoren (bere karreraren sasoirik oparoenean 1870an edaten zuen alkohol guztia ordaintzeko egun osoko lana hartu behar izan zuen Estatuaren Basoetako Sailean).

Hizkuntza musikala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bostek Errusiako berezko musika garatzeko asmoz kontserbatorioko estilotik urruntzen zen estiloa erabiltzen zuten:

  • Haien musikan herrixketan jotzen ziren doinuak, Kosakoen eta Kaukasoko dantzak, elizako kantuak eta kanpaiak islatu zituzten. Errusiako bizimodua soinuen bidez adierazten zuten. Baserritarren abestien lirika eta melisma kopiatu zituzten.

Errusiako folk musikaren ezaugarriak jarraitu zituzten:

    • Tonu aldaketa
    Doinuak hasierako tonutik beste batera modulatzen du, maiz abestia bete tonu batean bukatuko delarik. Abestiaren garapena ez da garbi definitzen, armoniak logika zehatzik jarraitzen ez duelako. Mendebaldeko musikarengandik ezberdina da.
    Bi abeslarik ala gehiagok doinu nagusiaren bariazio ezberdinak abesten dituzte aldi berean, bakoitzak erritmo desberdinarekin ala apaindura ezberdinekin. Abeslariek bukaera arte horrela inprobisatzen dute, bukaeran melodia bakarrean elkartzen diren arte.
    • Bost, lau eta hiru tonuko distantziako mugimendu paraleloak notetan.
    Mendebaldeko musikarengandik guztiz ezberdina da.

Bosteko taldeak mendebaldeko musikaz aldentzen zen Errusiako estilo ezberdina sortzeko armonia ezaugarri berriak asmatu zituzten:

  • Glinkak eskala hau asmatu ez bazuen ere, Ruslan eta Liudmila operan erabili zuen (1842). Maiz Errusiako obretan deabrua edo txarkeria iradoki ditu. Musikagile guztiek erabili zuten: Txaikovskik Ezpaten erregina operan kondesaren mamua agertzean, Rimski-Korsakov-ek Sadko, Kastxei ilezina eta Kitezh hiri ikustezinaren kondaira istorio magikoetako operetan. Claude Debussyk ere bere musikan eskala hau erabili zuen. Beranduago beldurrezko pelikuletan erabili da.
    • Errusiar submediantea.
    Glinkaren Ruslan operan azaltzen da. Modo maiorreko patente armonikoa da. Akorde tonikoko nota dominantea kromatikoki submediantea arte igotzen da, armoniaren gainontzeko notak berdin mantentzen diren bitartean. Rimski-Korsakoven Scheherezade laneko hirugarren mugimenduaren hasieran errusiar submendiantearen adibide garbia dago.
    • Eskala oktatonikoa edo gutxitua
    Rimski-Korsakovek eskala hori Sadko poema sinfonikoan erabili zuen lehendabiziko aldiz. Errusiako musikan magia eta mehatxu leitmotif bilakatu zen. Rimski-Korsakoven jarraitzaileak eskala horrekin aritu ziren: Alexander Scriabin, Maurice Ravel, Igor Stravinski, Olivier Messiaen...
    • Hiruduneko sekuentzien errotazio modularra
    Bostek Franz Liszt-en baliabide hau hartu zuten poema sinfoniko baten antzeko egitura askearen oinarri gisa. Horrela ez zituten mendebaldeko musikako sonataren modulazio arau hertsiak jarraitu behar, konposizioetako egitura musikaren edukiaren inguruan osotuz eta ez simetria arauen arabera. Musorgskik Erakusketa bateko margolanak konposizioan erabili zuen, hauxe izan liteke Errusiar estiloa gehien definitu duen lana.
    Errusiar musikagile nazionalista orok erabili zuen eskala hau. Bost notako oktaba erabiltzen du, eskala heptatonikoko zazpi notak erabili ordez. Eskala pentatonikoak errusiako folk melodia jatorra gogorarazten du eta ekialdeko ikutu bat (Asia erdialdekoa, Asiakoa) ematen dio. Modo maiorreko eskala pentatonikoaren (C-D-E-G-A) adibide melodikoa Borodinen Igor printzea operaren hasieran koroa sartzean entzun daiteke.




Bostak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]