Bohemian Rhapsody
Bohemian Rhapsody | |
---|---|
Queenen eta Queenen musika-lana | |
Sortzailea(k) | Bruce Gowers (mul) |
Egilea(k) | Queen eta Queen |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | Bohemian Rhapsody |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Rock progresiboa, hard rock eta progressive pop (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Tonoa | Si bemol maior |
Deskribapena | |
Honen parte da | A Night at the Opera (Queen) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Roy Thomas Baker (en) |
Hitzak | Freddie Mercury |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Freddie Mercury |
Bideoa | YouTube |
Bohemian Rhapsody (euskaraz "Bohemiar Rapsodia") Queen rock talde ingelesaren abestia da. Freddie Mercuryk idatzi zuen 1975eko A Night at the Opera albumerako. Bohemian Rhapsody-k ezohiko egitura du, rapsodia klasikoarekin antzekotasun gehiago ditu pop musikarekin baino.
Abestiak sei atal ditu: a capellako sarrera bat, balada bat, gitarra solo bat, opera segmentu bat, rock sekzio bat eta sarrerako baladaren tempoari eta tonalitateari berriro ekiten dion koda bat. Abesti honen gitarra soloa garai guztietako hogeigarren onena izan da kontsideratua Erresuma Batuan.
Single gisa salgai jarri zenean, «Bohemian Rhapsody» arrakasta komertzial bihurtu zen, bederatzi astez zerrenda britainiarren gailurrean egon zena. 1991n, Freddie Mercury hil ondoren, berriro lortu zuen postua. Guztira, 2.176.000 salmenta izan zituen, eta Erresuma Batuan garai guztietako hirugarren single salduena izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |