Basilio II.a Bulgaroktonoa
Basilio II.a Bulgaroktonoa | |||
---|---|---|---|
976ko urtarrilaren 10a - 1025eko abenduaren 15a ← Joan I.a Tzimiskes - Konstantino VIII.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 958 | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 1025eko abenduaren 15a (66/67 urte) | ||
Hobiratze lekua | Agios Ioannis Theologos, Kythnos (en) | ||
Familia | |||
Aita | Erroman II.a | ||
Ama | Theophano | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Macedonian dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Enperadorea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||
Basilio II.a (grezieraz: Βασίλειος Β΄, Basileios II; 958 inguruan - 1025eko abenduaren 15a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 976–1025 bitartean. Bere garaian Basilio Porfirogenitoa edo Basilio Gaztea izenekin ere ezaguna zen. Gaur egun ezagunagoa da Basilio Bulgaroktonoa izenarekin (grezieraz Βουλγαροκτόνος, Boulgaroktonos, "bulgariarren sarraskitzailea"), Bulgaria menderatzeko egin zuen ahaleginagatik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konstantino VIII.a anaiarekin batera enperadore izan zen. Aginpide guztiak hartu zituen honengandik eta handikien aginpidea murriztu ondoren, Errusia alderako joera bultzatu zuen Vladimir Kieveko printzearekin hitz harturik.
Bulgariarren aurka borrokatu zen (989-1018), eta inperio honetako osteak sakailatu zituen: Stumitzako Guduaren ondoren (1014) 15.000 gatiburi begiak lehertzeko agindua eman zuen, horietako 150 begibakar utziz, bulgariarren tsar zen Samuelenganako itzulera bidean gidari izan zitezen. Tristurak eta bihozminak jota hil zen Samuel tsarra, tropak itzuli eta laster. Basilio II.ak Armenia, Kaukaso eta Georgia bereganatu zituen, eta arabiarren aurka borrokatu zen Asia Txikian.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Joan I.a Tzimiskes |
Bizantziar Inperioko enperadorea 976–1025 |
Ondorengoa Konstantino VIII.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basilio II.a Bulgaroktonoa |