iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Barents
Barents itsasoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Barents itsasoa

Koordenatuak: 75°N 40°E / 75°N 40°E / 75; 40
Wikipedia, Entziklopedia askea
Barents» orritik birbideratua)
Barents
OzeanoaOzeano Artikoa
EskualdeaNorvegia, Errusia
KontinenteaEuropa
Koordenatuak75°N 40°E / 75°N 40°E / 75; 40
Azalera1.405.000 kilometro koadro
Luzera1.300 kilometro
Zabalera1.050 kilometro
Sakonerabatez bestekoa: 230 metro

Barents edo Barents itsasoa[1] (norvegieraz: Barentshavet; errusieraz: Баренцево мореtranslit.: Barentsevo More) Ozeano Artikoaren zatia da, ipar Norvegia, Zembla Berria uhartea eta ipar Errusiaren artean dagoena.

1.300 kilometroko luzera, 1.050 kilometroko zabalera eta 1.405.000 kilometro koadroko eremua ditu. Nahiko sakona da: 229 metro batez beste eta 600 metro gunerik sakonenean[2]. Mendebaldean Norvegiako itsasoa du, ipar-mendebaldean Norvegiako Svalbard uhartedia, ekialdean Errusiako Frantzisko Josefen Lurraldea eta ipar-ekialdean Errusiako Zembla Berria. Ekialdeko muturrari Petxora itsasoa deitzen zaio, Petxora ibaiaren ahoa bertan dagoelako.

Murmansk (Errusia) eta Vardø (Norvegia) hegoaldeko portuek urte osoa ematen dute izoztu gabe, Ipar Atlantikoko itsaslasterrari esker. Irailean, ia Barents osoa izotzik gabe egoten da.

Historian zehar beste izen batzuk izan ditu. XVI. mendeko mapetan Murmanskeko itsasoa (errusieraz: Мурманское мореtranslit.: Murmanskoye More) zeritzoten. Egungo izena 1853an erabili zen aurrenekoz, Willem Barents, XVI. mendeko herbeheretar esploratzailearen omenez[2]. 2000ko abuztuaren 12an, itsas honetan hondoratu zen K-141 Kursk errusiar urpekontzi nuklearra.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
  2. a b Barents Sea Global.britannica.com

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]