Barbara Jagellondarra
Itxura
Barbara Jagellondarra (1478ko uztailaren 15a - 1534ko otsailaren 15a) Poloniar printzesa bat izan zen, Jagellondarren dinastiakoa eta, ezkontzaz, Saxoniako dukesa. Sandomierzen jaioa Kasimiro IV.a Poloniakoaren eta Elisabet Habsburgokoa Hungariakoaren seigarren alaba izan zen. Bere birramonaren izena zeraman, Barbara Celiekoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza.
1496ko azaroaren 21ean ezkondu zen Leipzigen Jurgi Saxoniakoarekin. Ezkontzaren helburua Alemania eta Poloniaren arteko harreman diplomatikoak hobetzea zen, eta 6.286 noble gonbidatu zituztela esaten da.
1513an hil zen, 55 urterekin. Bere senarrak, doluan, bizarrik ez zuen egin eta, horregatik "Bizarduna" ezizena eman zioten. Hamar seme-alaba izan zituzten.