iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Azerbaijan
Azerbaijan - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Azerbaijan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Eurasiako herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azerbaijan (argipena)».
Azerbaijango Errepublika
Azərbaycan Respublikası
Ereserkia: Azərbaycan marşı
Goiburua: odlar yurdu (Suko lurra)

Azerbaijango bandera

Azerbaijango armarria
Geografia
HiriburuaBaku
40°22′0″N 49°50′7″E
Azalera86.600 km²
Punturik altuenaBazardüzü
Punturik sakonenaKaspiar itsasoa (−28 m)
KontinenteaAsia eta Europa
MugakideakArmenia, Iran, Turkia, Errusia eta Georgia
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika, Estatu unitario eta erdipresidentzialismo
Azerbaijango presidenteaIlham Aliyev
Azerbaijango Lehen MinistroaAli Asadov (en) Itzuli
LegebiltzarraAzerbaijango Biltzar Nazionala
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria10.145.212
Dentsitatea117,15 bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa2 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak91.820 (2015)
Alfabetizazioa% 100 (2016)
Bizi-itxaropena72,026 (2016)
Giniren koefizientea26,6 (2005)
Giza garapen indizea0,745 (2021)
Ekonomia
MonetaManat azerbaijandar (A.M.)
BPG nominala78.721.058.820 $ (2022)
BPG per capita7.736,7 $ (2022)
BPG erosketa botere paritarioa180.753.518.090 nazioarteko dolar (2022)
BPG per capita EAPn17.764,4 nazioarteko dolar (2022)
BPGaren hazkuntza erreala−3,8 % (2016)
Erreserbak6.680.532.216 $ (2017)
Inflazioa13,3 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1991
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+994
ISO 3166-1 alpha-2AZ
ISO 3166-1 alpha-3AZE
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.europar loki eta Schuko
Internet domeinua.az
mfa.gov.az…

Azerbaijan[1] (azerbaijaneraz: Azərbaycan), ofizialki Azerbaijango Errepublika (azerbaijaneraz: Azərbaycan Respublikası), Asiako hego-mendebaldeko estatua da, Kaukasia eskualdean kokatua, Kaspiar itsasoaren ertzean. Mugakide ditu Errusia iparraldean, Georgia ipar-mendebaldean, Armenia mendebaldean eta Iran hegoaldean.

Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista Sobietar Batasuneko errepublika izan zen, harik eta batasuna desegin eta 1991n Estatu Independenteen Erkidegoa sortu zenean burujabetasuna aldarrikatu zuen arte. 86.600 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 9.754.830 biztanle zituen.[2] Hiriburua Baku da.

Sakontzeko, irakurri: «Azerbaijango geografia»

Azerbaijan Kaukasiaren hegoaldean dago, 38° eta 42°N latitudeen, eta 44° eta 51°E longitudeen artean. Nakhitxevan barrendegia ere hartzen du.

Ekialdean Kaspiar itsasoarekin du muga, iparraldean Errusiarekin, ipar-mendebaldean Georgiarekin, mendebaldean Armeniarekin eta hegoaldean Iranekin. Nakhitxevan barrendegiak Armeniarekin du muga iparralde eta ekialdean, Iranekin hegoalde eta mendebaldean, eta ipar-mendebaldean 11 kilometroko muga dauka Turkiaren.

Azerbaijan mendiz inguraturik dago. Kaukaso Handiko hego-ekialdeko mendiek babesten dute lurraldea iparraldetik Kaspiar itsasoraino (Abseron penintsula). Mendilerro horretan, Errusiako mugatik gertu, Bazardüzü (4.466 metro) dago, herrialdeko mendirik garaiena. Mendebaldean Kaukaso Txikiko hormak ageri dira, eta Talis mendiak hegoaldean. Armeniako mugatik hurbil dago Karabakh goi-ordoki bolkanikoa. Punturik beherena Kaspiar itsasoaren ertzean dago (-28 metro).

Sakontzeko, irakurri: «Azerbaijango hidrografia»

Azerbaijango erdialdea Kura ibaiaren arroak hartzen du, eta bertara biltzen da Araxes ibaiaren ura.

Oso klima ezberdinak daude Azerbaijanen: subtropikala eta erdi-agorra erdialde eta ekialdean; subtropikal hezea hego-ekialdean; epela itsasertzean; kontinentala mendebaldean; eta hotza mendietan[3]. Bakuk klima epela dauka; urtarrileko batez besteko tenperatura 4 °C-koa da, eta uztailekoa 25 °C-koa. Euri urrien ondorioz (200-350 milimetro urtean, batez beste), nekazaritzak ureztapenaren beharra du. Kaukasoko gailurretan eta Lankaranen jasotzen dira prezipitaziorik handienak (1.600-1.800 milimetro urtean). Abseron penintsulan egiten du euri gutxien.

    Datu klimatikoak (Baku)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.6 6.3 9.8 16.4 22.1 27.3 30.6 29.7 25.6 19.6 13.5 9.7 18.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 4.2 7.0 12.9 18.5 23.5 26.4 26.3 22.5 16.6 11.2 7.3 15.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 2.0 4.2 9.4 14.9 19.7 22.2 22.9 19.4 13.6 8.8 4.8 12.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 21 20 21 18 18 8 2 6 15 25 30 26 210
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 6 6 5 4 3 2 1 2 2 6 6 6 49
Eguzki orduak 89.9 89.0 124.0 195.0 257.3 294.0 313.1 282.1 222.0 145.7 93.0 102.3 2207.4
Iturria: worldweather[4]

K. a. VIII. mendetik Eszitiarren lurraldea izan ondoren, Azerbaijan (eskualde historikoa) mediarren Akemenestar Inperioaren barnean geratu zen K. a. VI. mendean.

VIII. mendean, arabiarrek hartu eta Islamera bihurtu zuten Azerbaijan. Persiarrek XVI. mendean hartu ondoren, turkiarren eta persiarren arteko gatazka iturria izan zen.

1828an errusiarrek hartu zuten, eta 90 urtez Errusiar Inperioaren barruan egon zen lurraldea. Azerbaijango Errepublika Demokratikoak bizialdi laburra eduki zuen, 2 urtekoa, 1918 eta 1920 artean. Azken urte horretan, Armada Gorriak lurraldea konkistatu zuen, eta Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista eratu zuten. Sobietar Batasunaren zati bat izan zen 1936tik 55 urtez, harik eta batasuna desegin eta, Estatu Independenteen Erkidegoa sortu zenean, burujabetasuna aldarrikatu zuen arte (1991).

Estatu independentea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiaz Mutalibov buruzagi komunista ohia izan zen Azerbaijango Errepublikako Lehen lehendakaria, 1991n, baina 1992ko maiatzean dimisioa ematera behartu zuen oposizioko Herri Fronteak, Karabakheko egoera kontrolatzerik lortu ez zuelako. Gorabehera askoren ondoren, lehendakaritzarako hauteskundeak egin ziren 1993an, eta Albufaz Elxibey Herri Fronteko burua izan zen garaile, botoen %55 eskuratuta. Presidente hark Errusiatik aldentzeko eta Turkiara hurbiltzeko ahaleginak egin zituen (Estatu Independenteen Erkidegotik atera zen Azerbaijan 1992an) eta Mendebaldeko herrialdeekin petrolioaren esportaziorako hitzarmenak lortzen ahalegindu zen. Baina Elxibeyk ez zuen lortu ekonomiak hobera egitea eta Nagorno-Karabakheko gerra amaitzea.

Hain zuzen ere, gudaroste azeriak zenbait gudu galdu zuen armeniarren kontrako gerran (ikus beherago), eta horren eraginez estatu kolpe bat eman zuten Guseinov koronelaren jarraitzaileek. Elxibeyk ihes egin zuen eta Kontseilu Nazionalak Heydar Aliev komunistaren esku utzi zituen ahalmenak. Heydar Aliev lehendakaria Turkiarekiko harremanak sendotzen saiatu zen, beti agertuz azerien alde eta armeniarren kontra, eta Errusiarekiko hurbiltasuna ere bilatu zuen, etorkizunean mugen kontrola bideratzen lagun ziezaiokeelakoan. Horrela, 1993an Estatu Independenteen Erkidegoan onartu zuten berriro Azerbaijan. Urte hartan bertan, urrian, lehendakari izendatu zuten Aliev (%98,8). 1994ko maiatzean, su-etena sinatu zuen Nagorno-Karabakheko gerran, Errusiaren presioaren eraginez, baina 1996 arte elkarrizketak egon ziren arren, gatazka ez zen erabat konpondu. 1994an Husseynov lehen ministroaren jarraitzaileek estatu kolpea emateko saioa egin zuten, su-etenaren kontra baitzeuden, baina ez zuten beren helburua lortu eta atxilotu egin zituzten.

1995ean hauteskundeak egin ziren, oposizioko alderdien parte-hartzerik gabe, debekatu egin baitzituzten estatu kolpearen saioaren ondoren, eta Alieven Azerbaijan Berria alderdia izan zen garaile; bestalde, 1996an Guliev lehen ministroak dimisioa eman behar izan zuen, eta Rasizade izendatu zuten lehen ministro. 1998ko hauteskundeetan Heydar Aliev komunista aukeratu zuten berriro lehendakari (%76,11), herrialdeari egonkortasuna eman ziolako eta ekonomia hobetzeko lan handiak egin zituelako, batez ere petrolioaren alorrean.

Karabakh Garaiko gerrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentzia lortu eta berehala gatazkak sortu ziren estatu berrian, biztanleriaren osaerari dagokionez lurralde armeniarra den Nagorno-Karabakheko lurraldearen gaineko kontrola zela-eta. 1991an Nagorno-Karabakheko gehiengo armeniarrak (170.000 biztanle, %76 armeniarrak, %23 azerbaijandarrak), estatu burujabe aldarrikatu zuen lurralde hura, baina Azerbaijango sobiet gorenak ez zuen erabaki hura onartu.

1992 eta 1994 urteen artean gerra egon zen Azerbaijan eta indar armeniarren artean Karabakh Garaiko eskualde autonomoaren estatusaren inguruan. Armeniarrek irabazi zuten lehen gerra hura, eta nazioartean onarpenik izan ez zuen errepublika armeniar bat eratu zen bertan, Artsakh izenekoa. Era berean lurralde horrek Karabakh Garaiko mugak gainditzen zituen, eta lur konexioak zituen Armeniako estatuarekin.

2020an, Azerbaijan ekonomikoki eta militarki indartsuago batek Karabakh Garaiko Bigarren Gerra probokatu eta irabazi zuen, armeniarren Lehen Gerrako okupazioetan atzerakada bultzatuz. Hala ere, Karabakh Garaiko lurrik gehienak kontrol armeniarraren pean geratu ziren, eta korridore bat osatu zen gainerako Armeniarekin (Latxingo korridorea), errusiar bake indarren kontrolpean.

1994-2020 urteen bitartean hau izan zen de facto-ko lurralde kontrola Armenia eta Azerbaijan artean:

Karabakhko 2020ko gerraren hasiera.

Bigarren Gerra amaitu zuen itunaren ondorioz, hau izan zen ezarritako egoera berria. Urdinez, Azerbajainek gatazkan irabazi zituen lurraldeak (denak beren konreolpean geratu ziren), berde ilunez Armeniak ebakuatu zituenak Azerbaijanek okupatzeko. Marroiz, armeniar kontrolpeko Artsakh eskualdea, kontrastean sobietar garaiko Karabakh Garai eskualdearen mugekin (marra zuri tartekatua). Artsakh eta Armeniako estatuaren artean, Latxin morez.

Gerra amaitzean, itunek zehaztutako muga berriak.

Gobernua eta administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azerbaijanen banaketa administratibo ofiziala, berdez Karabakh garai ofiziala agertzen delarik.

Azerbaijan errepublika presidentzialista da. Gaur egun indarrean dagoen konstituzioa 1995ekoa da. Organo legegile nagusia Mejlis edo Batzar Nagusia da, bost urtez behin aukeratutako 300 kidez osatua. Estatuburua presidentea da, eta, konstituzioaren arabera, lehen ministroa izendatu eta gobernua osatzeko ahalmena dauka, Mejlisaren onespenarekin, betiere. 1991n 50 kidez osaturiko organo legegile bat antolatu zuen Mejlisak, Nazio Kontseilua. Nazio Kontseiluak indar gabe utzi zuen Mejlisa 1992ko estatu kolpearen ondoren.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Azerbaijanen banaketa administratiboa»

Azerbaijan honela dago banatua:

  • 59 raion edo eskualde (singularrean rayon, pluralean rayonlar),
  • 77 hiri (pluralean şəhərlər; singularrean şəhər),
  • Nakhitxevan errepublika autonomoa (muxtar respublika)
Azerbaijango demografiaren bilakaera 1960-2010 bitartean. Biztanleria mila biztanletan.

Azerbaijan da Mendebaldeko Asiako herrialdeetan biztanle gehien duena; 2016an 9.750.000 baino gehigiago zituen, 112,6 biztanle kilometro koadroko dentsitatearekin[2]. Biztanleen %54,6 bizi da hiriguneetan[5]. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %22,8, 15-24 urte bitartekoak %15,8, 25-54 urte bitartekoak %45,3, 55-64 urte bitartekoak %9,6 eta 65 urtetik gorakoak %6,5[5]. Bizi itxaropena 72,5 urtekoa da, 69,5 urtekoa gizonezkoena eta 75,8 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespenak)[5].

Banaketa etnikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizataldeei dagokienez, etnia askotako jendea bizi da. Gehienak, %91,6, azeriak dira, %2 lezginak, %1,3 armeniarrak, %1,3 errusiarrak eta %1,3 talixak[5]. Gaur egun, Azerbaijango armeniar gehienak Nagorno-Karabakhen bizi dira. Azerbaijanen administraziopean dago, orobat, Nakhitxevan, Armeniarekin mugan dagoen lurraldea, etniari dagokionez azerbaijandarra.

Hizkuntza ofiziala azerbaijanera da, biztanleen %92,5-en ama hizkuntza. %1,4 errusieradunak dira, eta %1,4 armenieradunak[5].

Biztanleen %97 musulmanak dira, gehienak xiiak. Kristauak %3 baino ez dira (2010eko datuak[5]).

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Petrolio erauztea Bakuko aldirietan.

Azerbaijango ekonomia jarduera nagusia industria da, barne produktu gordinaren %61,1 2016an[5], nahiz eta bera den Kaukasiako errepublikarik atzeratuena, industrializazio mailari dagokionez. Petrolioari loturiko industria da bereziki azpimarratzekoa; izan ere, munduko petrolio erreserba nagusietako bat dauka Azerbaijanek. 1997aren amaieran, Kaspiar itsasoan zituen petrolio hobiak zabaldu ziren, gobernuak atzerriko 12 enpresaz osaturiko talde batekin lorturiko hitzarmenari esker. Petrolioaz gainera, aipagarriak dira Kaspiar Itsasoaren inguruko baliabideei loturiko industriak (kimika industriak, altzairua, etab.).

Nekazaritzari dagokionez, barne produktu gordinaren %6.4 bat hartzen zuen 2016an, eta kotoia, laboreak, mahatsa eta tabakoa dira gai nagusiak, baina kotoiaren eta mahatsaren ekoizpenak behera egin du azken urteetan.

Azerbaijango ekoizpenak, oro har, behera egin zuen 1990eko hamarkadan, Nagorno-Karabakheko gerraren ondorioz kostuak garestitu zirelako eta Sobietar Batasun ohiko beste errepublika batzuekiko merkataritza harremanak eten zirelako. Gaur egun, Europako herrialdeekin, Turkiarekin, Iranekin eta Estatu Batuekin ditu merkataritza harreman nagusiak. Sobietar Batasun ohiko herrialdea izaki, arazoak izan ditu merkatuko ekonomiara egokitzeko, baina aberastasun eta energia iturri ugari izateak asko lagun diezaioke.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Beste azpiegitura batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azerbaijandar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]