iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Atresmedia
Atresmedia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Atresmedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atresmedia
Datuak
Izen ofiziala
Atresmedia Corporación de Medios de Comunicación, S.A.
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreahedabidea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaJavier Bardaji Hernando (en) Itzuli
ZuzendariaJosé Creuheras Margenat (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
JabeaGrupo Planeta eta De Agostini Editore (en) Itzuli
Historia
Sorrera1989
SorlekuaSan Sebastián de los Reyes
webgune ofiziala
IMDB: co0441969 Facebook: atresmediacom Twitter: atresmediacom Instagram: atresmediacom Edit the value on Wikidata

Atresmedia Corporación Espainiako komunikazio talderik handienetarikoa da. 2012ko urriaren 1ean bi komunikabideen arteko fusioa ofizialdu egin zen Antena 3 eta La Sextaren artean. 2013ko martxoaren 6ean izenaz aldatu ziren gaur egun ezagutzen dugunera, hau da, Atresmedia Corporación.

Telebistan nahiz irratian, hainbat eta hainbat kate ezberdin aurki daitezke, era askotariko programazioarekin: Telebistan Antena 3, La Sexta, Neox, Nova, Mega eta Atreseries aurki ditzakegu; aldiz, irratian Onda Cero, Europa FM eta Melodía FM.

Honetaz aparte, komunikabide talde honek gizartea hobetzen lagundu nahi du, eta horretarako hainbat sekzio ditu, non kanpainak eta programak bultzatzen diren aldaketak gauzatzeko. Hau guztia bi talde ezberdinetan zatitzen da: Compromiso Atresmedia eta Fundación Atresmediak, lana jarraitu ahala azalduak izango direnak.

Aurrekariak: irratia (1982-1989)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antena 3 S.A. sozietatea 1979an sortu egin zen. Haren sortzaileak La Vanguardia (irratiaren %51 jabetza zeukana), ABC - Prensa Española, Manuel Martín Ferrand, Europa Press agentzia eta Zeta Taldea izan ziren. 1978ko konstituzioak onartzen zuen adierazpen askatasuna aprobetxatuz, hainbat enpresa, Antena 3 haien artean, telebista pribatuak sortzeko eskaera egin zuten, baina eskaera guztiak ukatuak izan ziren. Beraien lehenengo ideia zapuztuta, gobernuak 1980 eta 1981 urteen artean lehiaketara atera zituen 300 irrati lizentzietarako aurkeztea erabaki zuen Antena 3 sozietateak. Azkenean, hauetariko bat lortu egin zuen. Antena 3 irrati pribatua 1982an hasi zituen bere emisioak, eta, hamarkada batean Ser Kateak eta RNE zuen duopolioarekin amaitzea lortu zuen, Espainako kate entzunena bihurtuz. Irratiaren funtzionamendua hasi eta urte bat geroago, sozietateak 33 irrati-instalazio zituen bere menpe, eta hurrengo urterako beste 21 irekitzea espero zuten. 1984an izugarrizko aurrerapausoa eman zuten msuikan espazializatuta zegoen Radio 80 katea erosi zutenean 126 milioi peseten eta haien zorrak ordaintzearen truke.

Hala ere, sozietatea eratzen zuten bazkideak ez zuten telebista kate bat sortzeko ideia alde batera utzi, eta presio kanpainaren bitartez bere nahia lortzen saiatu egin ziren. Horregatik, 1988an Gobernuak hiru telebista kate pribatuentzat baimena igorriko zuela berri eman zuenean, irabazteko asmoarekin Antena 3 S.A. Antena 3 de Televisión sozietatean bihurtu zen haien lehiaketan parte hartzeko. Guztira bere kapital soziala 10.000 milioi pesetakoa zen, eta haren akziodun nagusiak Antena 3 irratia (% 7), La Vanguardia (%20), idatzizko hainbat medio espainol (hala nola, ABC, El Correo, ¡Hola!, Diario de Navarra...) (%10), beste motako enpresak (Mercadona, Zara, Orlando...) (%23), nazionalitate askotako bankuak (%20) eta akzionista partikularrak (%10) ziren. Azkenean, 1989 hirutako lizentzia bat lortu (beste biak Gestevisión Telecincorentzat eta Sogecable-rentzat izan ziren) eta 1990an emisio erregularrak hasi zituen.

Sendotzea: Telebista (1990-2010)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antena 3 1990 hasi zen emititzen. 1992an, hainbat aldaketa bizi izan zituen. Alde batetik, bere irudia eta bertan lan egiten zuten profesionalak aldatu ziren eta beste batzuek bere lekua hartu zuten, haien artean adibidez Mercedes Mila eta Pepe Navarro. Urte honetan ere telebista kateak The Simpsons marrazki bizidunen eskubideak lortu zituen eta 20th Century Fox estudioarekin harremanetan hasi zen pelikulak eta serieak erosteko. Azkenik, akziodunen egitura aldatu egin zen, eta Grupo Zeta pasa izan zen akziodun nagusira izatera. 1994ko Apirilean Antena 3 audientzia liderra bihurtu zen, Espainia mailan lorpen hau lortzen zuen lehen enpresa pribatua bihurtuz.

1997an akziodunen egitura berriro eraldatu egin zen Telefonikak Grupo Zetari bere akzioak erosten dizkionean. Bi urte geroago, 1999an, Telefonikak Onda Cero irrati katea erosi zuen eta Antena 3sekin elkartu zuen. 2002an Munduko Futbol Txapelketaren eskubideak erosi zituen, Espainian txapelketa hau igortzen zuen lehen kate pribatuan bihurtuz.

2003an sozietateak aldaketa handiak bizi izan zituen. Urte honetan, Grupo Planeta komunikazio taldeak sozietatearen akziodun nagusira izatera pasa egin zen, honen kapitalaren % 25a erosiz. Aldi berean, Telefonikak sozietatea hutsi egin zuenez, Onda Cero irratia Grupo Planeta-ren menpe egotera pasa zen. Aldi berean, 2003an, Antena 3 burtsan kotizatzen hasi egin zen. Urte honen amaieran telebista kateak bere historiako telesail arrakastatsuenetariko bat estreinatu zuen: Aqui No Hay Quien Viva. Gaur egun, telesail honek Espainako telebistaren hirugarren sail ikusiena da.

2005ean, LTDaren (Lurreko Telebista Digital) agerpenarekin, Antena 3 bi kate berri ireki zituen: Antena.Neox (gaur egun Neox dena ) eta Antena.Nova (gaur egun Nova ). Urte honetan ere UEFA Champions Leagueko eskubideak erosi eta jardunaldi bakoitzeko partidu bat igortzen hasi zen.

2006an, Telecincok Miramón Mendiren (Aqui No Hay Quien Viva saioaren sortzaileak) akzioen % 15a erostearen erruz, Antena 3 bere momentuko telesail arrakastatsuenari amaiera eman behar izan zion. Sozietateak, Telecinco auzitara eraman zuen, baina epaiketa galdu egin zuen. Gaur egun oraindik aktibo dago Telecincok Miramón Mendi produktorarekin sortu zuen sekuela: La Que Se Avecina.

2010ean bi kate berri sortu zituen: Nitro (gaur egun desagertua) eta Antena 3 HD.

Atresmediaren sorrera: La Sextarekin fusioa (2011-2012)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Sextaren historia ez da Antena 3ena bezain luzea. 2005eko azaroaren 25ean, Gestora de Inversiones Audiovisuales La Sextak emanaldi lizentzia lortu zuen, eta abenduaren 12an jada emanaldi probak hasi ziren TDTarekin. Katearen zuzendari nagusia Antonio García Ferreras izango zen. Katearen emanaldiak gutxinaka hobetzen joan ziren, gutxitik hasita: 2006ko urtarrilaren 23an, sustapen bideo batekin hasi ziren, baina ez zen otsailaren 20ra arte izan euren lehenengo benetako proba. Martxoaren 2an, katearen lehenengo zuzenezko emanaldia izan zen, futbol partida bat izanda Kroazia eta Argentinaren artean. Katearen lehen emanaldiak lotura oso estua izan zuten kirolekin, konkretuki futbolarekin: honen hasieratik, Alemaniako futbol mundialaren eta selekzio ezberdinen emanaldiak erosi zituzten 7/; aparte, akordio batera iritsi ziren Audiovisual Sportekin (Mediaprori esker), horrela larunbat gauero futbol partida bat eman ahalko zuten. Ere, saskibaloia eta F1aren emanaldi eskubideak erosi zituen zenbait urterako, erakutsiz berriz ere, katearen interesa kirolengatik. Baina katea ez zen bakarrik kirolak, bazuen ere eduki originala, eduki horietako batzuk oso arrakastatsuak: Sé lo que hicisteis, El Intermedio, Buenafuente, Salvados… Gainera, oso programa onen emanaldi eskubideak erosi zituen, Bones edo El Mentalistarenak adibidez. Apirilaren 2009an, kateak ikusle record-a gainditu zuen bere gailurrera iritsiz: %9,7 bi egun segidan. 2011ko urtarrilean, The Walking Dead eta El Club de la Comediaren emanaldiak emititu zituzten, eta lehenengoak record guztiak hautsi zituen, katearen programarik ikusienak bihurtuz.

2011ko abenduaren 14ean, Grupo Antena 3 eta Gestores de Inversiones Audiovisuales La Sexta akordio batera iritsi ziren, non bigarren enpresak (hau da, La Sextarena) Grupo Antena 3eko parte bihurtuko zen kapitalaren %7 baten trukez. Hala ere, ideia hau alde batera utzi zen 2012ko ekainaren 25ean, izan ere, Administrazio Kontseiluarekin edukitako bilera batean, erabaki zuten aurrera ez jarraitzea. Gobernuak esku hartu zuen egoera lasaitzeko bi komunikazio taldeen artean, honakoa argudiatuz duela gutxiko fusioarekin, Telecinco eta Cuatroren artean. Azkenean, irailaren 6ean, Grupo Antena 3ek konfirmatu zuen fusioa aurrera eramango zela. Urriaren 1ean, fusioa ofizialdu egin zen eta horrela taldeak 7 kate kontrolatzera pasa zen, zeintzuk honako hauek dira: Antena 3, La Sexta (eta bi hauen HD bertsioa), Neox, Nova, Nitro, Xplora, La Sexta 3 eta Gol Televisión (ordain katea). Fusioaren ondoren, Grupo Antena 3 taldeak izenaz aldatu zen eta Atresmedia Corporación deitzera pasa zen 2013ko martxoaren 6ean. Javier Bardajíren hitzak esaten duten bezala: “bi kate hauen arrakasta errespetuan oinarritzen da; handiak ez zuen txikia jan oraingo honetan”

La Sexta 2005ean sortu zen, José Luis Rodríguez Zapatero gobernuan zegoen bitartean, baina ez zen 2006 arte izan telebista kateak lehenengo emisioa egin zuela. Espainiar telebista merkatuan leku bat lortzen hasi zen zailtasun askorekin. Sortu zenetik arazo ekonomiko handiak izan zituzten eta lehenengo 6 urteetan ez zuen mozkinik lortu. Azken datuen arabera, 2011ko kontuek azaltzen zuten enpresa bide txarretik joango zela zeozer egiten ez bazen. Urte horretako etekinak 213,6 milioi eurokoak izan ziren, aldiz 2010eko datuek azaltzen dutenez, etekinak 270 milioi eurokoak izan ziren. %21eko jaitsiera azaltzen duena. Urte honetan telebista kateak 114 milioi euroko maniobra-funts negatiboa azaltzen zuen.

La Sextak lehenbailehen behar zuen fusioa aurrera eramatea, honek katearen biziraupena bermatuko zuelako, beharrezkoa zen egoera finantzario txarra zutela ikusita. Kate berdea, Antena 3ri tentatuz aritu zen zenbait kasutan fusioa egiteko, baina Konpetentziako Komisio Nazionalak (CNC) tratu hori aurrera eramateko baldintzak gogortu zituen Antena 3 proiektutik baztertuz. Azkenean 2012an gobernuak CNCk aplikatutako baldintzak lasaitu zituen, eta modu honetan fusioa egin zen La Sexta hondamenditik ateratzea lortuz.

2011ko abenduaren 14ean Antena 3 Taldeak eta La Sexta Ikusentzunezko Inbertsioen Gestorak elkartzeko akordio batera heldu ziren, non La Sexta bere kapitalaren %7aren truke batuko zen (Mundo de la empresa, 2016).

Desagertutako kateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Sexta 2: Izenaren bidez jakin daitekeen bezala, kate hau La Sextarena izan zen. 2010eko azaroaren 1ean sortua, katea erabilia izango zen La Sextako hainbat programa berriz emateko. 2012ko maiatzaren 1ean, katea itxi egin zen.

La Sexta 3: La Sexta 2 katea bezala, La Sextaren propietatea izan zen. 2010ko azaroaren 1ean sortua (aurrekoa bezala), zinemara dedikatutako katea izango zen gehienbat, sailak eta “teletienda” ere emanez. Bigarren katea baino arrakasta handiagoa izan zuen, baina hala ere, hori ez zen nahikoa izan, eta 2014ko maiatzaren 6ean, katea desagertu egin zen.

Nitro: Beste aurreko biak ez bezala, kate hau Antena 3etik dator eta 2010eko abuztuaren 2an hasi zituen bere emanaldiak. Bertan, publiko maskulinoari eskainitako programazioa emango zen. Hala ere, kateak ez zuen izan esperotako arrakasta eta hiru urte eta erdi ondoren, katea itxi egin zen.

Xplora: 2012ko maiatzaren 1ean sortua, Antena 3en jabetzekoa izan zen ere. Bertan, gaur egungo Mega katearen antzekoa programazioa ematen zen, hau da, mini-sailak, misterio eta fikziozko sailak… dena jende kuriosoarentzat, gehienbat. Honek ere, ez zuen espero izan zen arrakasta lortu eta bi urte ondoren bere emisioak bukatu egin ziren.

Atresmedia gaur egun (2012-)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi taldeak batu eta gero, Antena 3 Taldeak Atresmedia Korporazioa izatera pasa egin zen, eta bere akziodunen eta estatutuen aldaketak jasan zituen. Urte honetatik akziodunen egitura gutxi aldatu egin da, Planeta-D'Agostini izanda akziodun nagusia.

2014an Atresmediak hiru kanal itxi behar izan zituen Espainiako Auzitegi Gorenak aginduta: Nitro, Xplora eta La Sexta 3. Auzitegi Gorenak 2013an erabaki zuen kate horiek itxi behar zirela haiek irekitzeko baimena, lehiaketa publikorik egin gabe esleitu zirelako. Guztira bederatzi telebista kate itxi ziren aldi berean: Atresmediako hiru, Mediaseteko bi (Nueve eta La Siete), Net TVko bi (MTV eta Intereconomia) eta Veo TVko bi (AXN eta Marca TV).

2015an Atresmediak Gol Televisión itxi egin zuen, Mediaprok (katearen sortzailea) eta Al Jazeerak Bein Sports katea Espainian igortzen hasteko akordio batera ailegatu baitziren. Aldi berean, kate hau ixtean, Atresmediak TDTan Mega katea irekitzeko frekuentzia eskuratu zuen, zeinak urte beren hasi zituen emisioak. Urte honetan Antena 3 25 urte bete zituen telebistan, eta lorpen hau ospatzeko, Atresmediak dokumental bat eta ekitaldi berezi bat antolatu zuen aktiboan eta erretiratuak zeuden bere historiako pertsonai guztiak bilduz. Azkenik, 2015ean, Atresmediak Pekin Express reality showa berriro emitituko zuela berri eman zuen, bere lehiakideari, Mediaset, saioa lapurtuz .

2016an, ¡Boom! saioak, Antena 3 katean emititzen dena, telebistako lehiaketen historiako sari handiena eman zuen: 2.326.500 €.

Compromiso Atresmedia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ponle Freno: Sekzio guztietatik, honakoa lehenengoa izan zen sortua, 2008. urtean konkretuki. Honen helburua oso zehatza da: errepideetan geroz eta hildako gutxiago egotea, eta azkenik, 2020era iristea 0 hildakoekin urte osoan. Horretarako, hainbat ekintza ezberdin egiten dituzte gizarteak parte hartu ahal izateko, adibidez karrera popularrak (“correr salva vidas” esloganarekin), iragarkiak telebistan jendea kontzientziatzeko…. Plataforma herrikoia da, hau da, edozein lagundu dezake sekzioan laguntzeko, eta lehen esan dudan bezala, hauen helburu nagusia da errepideetan hildakorik ez egotea 2020. urtean.

Constantes y Vitales: “Un cuerpo no puede vivir sin cerebro y un país no puede vivir sin sus mejores cerebros”. Modu horretan hasten da sekzio honen azken iragarki-spot- a. Horixe bera da beraz helburua: proiektu bat non laguntza ekonomikoak eman zaizkie ikerketa medikuei eta “fuga de cerebros”-a geldiarazi nahi den. 2014ko urrian sortua, herritarrek euren laguntza eskaini ahal izateko, sekzio honek hainbat kanpaina zabaldu zituen gizartean zehar (adibidez desfibriladoreen proiektua, zeinek izugarrizko arrakasta izan zuen eta horrekin batera lagundu zuen hainbat eta hainbat desfibriladore ezartzea leku eta zonalde publikoetan, edozeinek erabili ahal izateko, izan ere, Espainian urtean 30.000 hildako ematen dira bihotzeko geldialdiengatik).

Hazte eco: gizarteaz aparte, Atresmedia Corporaciónek ingurumenaz ere zaindu nahi du, eta horretarako dago sekzio hau. 2010 sortua, Greenpeacen laguntzari esker, hainbat kanpaina eta ekimen ateratzen dituzte jendea kontzientziatzeko zer nolako mina kausatzen diogun inguratzen digun munduari (adibidez pertsonaeta txakurren karrerak, txakurren bazterketaren aurka; edo eta kanpaina ezberdinak non jendearen sinadurak pisu handia daukan klima aldaketaren aurka).Ere bai, hainbat spot ateratzen dituzte jendea kontzientziatzeko.

Tolerancia Cero: seguruenik, garrantzitsuenetariko kanpaina, izan ere, honek duen inpaktua gizartean oso handia da.2015eko azaroan sortua, izenak esaten duen bezala, tratu txarren aurkako kanpainak eta ekintzak egiten diren sekzioa da. Honen aurka joateko, euren webgunean tratu txarrak sufritu dituztenen pertsonentzat laguntza eskaintzen dute, mundu horretatik alde egin ahal izateko. Ere, hainbat spot ematen dituzte telebistatik jendea kontzientziatzeko oraindik asko falta dela tratu txarrak alde batera uzteko.

Crea Cultura: Bere izenak esaten duen moduan, kultura bultzatzeko sortutako sekzioa da. 2014ko irailean izan zen sortua, eta geroztik haziz joan da jendea geroz eta gehiago kontzientziatzen kulturaren garrantziaz gizartean. Webgunean hainbat informazio osagarri aurki daiteke. Horretarako, eta beste sekzioetan bezala, hainbat spot eta ekimen ezberdin egiten dira.

Objetivo bienestar: 2014ko martxoan sortua, izenak oso argi uzten digu sekzio honen helburua: zuk zurekin ondo sentitzea: sano egotea, mentalki ondo egotea… Horretarako, euren webgunean hainbat artikulu eta notizia dituzte, non erakusten dituzte modu ezberdinak bakoitza bere buruarekin gustura egoteko eta besteen aurrean ondo sentitzeko. Ere bai, Objetivo Bienestar Junior sekzioa dago honen barruan, non enfokea jubenilagoa da eta zentratzen dira obesitate infantilean, “bullying”-ean… eta horrela, saiatzen dira laguntzen ahalik eta haurtzaro hoberena edukitzeko.

Fundación Atresmedia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fundazio honen bidez, Atresmediak hainbat helburu betetzea lortu nahi du:

  • Haurtzaroa eta lehen gaztaroa babestea, hauen eskubideen defentsa bultzatuz.
  • Gutxiengoen eta komunikabide taldeen arteko erlazioa hobetzen saiatzea, honako hau erreminta bat bihurtzeko.
  • Humanizazioa bultzatu haurren ospitaletan.
  • Lagundu heziketa-hobekuntzan eta gizartea sartu ekimen honetan.
  • Ikus-entzunezko munduan eta gizartean, gutxiengoen normalizazioari lagundu hauen integrazioa errazteko.
  • Gazteei ahotsa ematea hauen ideiak espresatzeko eta horrela euren arazoei irtenbidea saiatu ematen.

Honako puntu hauek aurrera eramateko, fundazioak hainbat ekimen eta proiektu ezberdin organizatzen ditu:

Juntos X la Educación: izenak esaten duen bezala, honako sekzio hau ezkuntzaren alde bultzatzen du gogor. Horretarako, hainbat ataletan banatzen dituzte indarrak honako hau bultzatzeko: Grandes Profes (hauek egunerokoan egiten duten lan handia onartzeko gizartearen aurrean), Descubre la FP (non goi mailako heziketa bultzatzen saiatzen dira, izan ere, pentsatzen dute gaur egun oso irtenbide ona dela lana lortzeko) eta Acercar la Educación a la Sociedad (pentsatzen dute gazteen heziketa oso garrantzitsua dela, beraz, ekimen honekin saiatzen dira gizarte osoak honetan parte hartzea, ez bakarrik haurren gurasoek).

Asistencia Hospitalaria: programa honi esker, ospitaletan dauden haur eta gazte horiei lagundu nahi diete, euren estantzia ahalik eta zoriontsuen pasatzeko. Honako hau bultzatzeko hainbat tailer ezberdin egiten dituzte (adibidez irrati tailer bat), bisita programa bat dago, non bultzatzen den haurrak bakarrik ez egotea eta azkenik, Canal FAN3 dago, lehenengo telebista katea guztiz haurren programazioari eskegita.

Proiekto PRO: Proiektu honi esker, elbarrituen integrazio laborala bultzatu nahi da ikus-entzunezko hainbat eremu ezberdinetan. Horretarako, Atresmediak hainbat kurtso egiten ditu, elbarritu hauek euren abilezia hobetzeko ikus-entzunezkoetan.

Derechos de la Infancia: Atresmedia taldeak modu berezi batean babestu nahi du haurren haurtzaroa, izan ere, oso kolektibo ahula eta zaurgarria da; horregatik, Una escuela, una vida ekimenarekin, edozeinek hirugarren munduko hainbat haurren alfabetizazioari lagundu diezaioke.

Te Toca!: ekimen honen bidez, gazteen gizarte errealitatea erakutsi eta hauen ideiak aurrera ateratzen lagundu nahi da. Horretarako, on-line den kurtso bat egiten da non, 12 eta 16 urte tarteko gazteek euren ideiak aurkezteko aukera izaten dute. Ideia hauek epaimahai baten aurretik pasatzen dira kategoria ezberdinetan irabazleak hautatzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]