iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Atlas_Ertaina
Atlas Ertaina - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Atlas Ertaina

Koordenatuak: 33°30′N 4°30′W / 33.5°N 4.5°W / 33.5; -4.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Atlas Ertaina
Datu orokorrak
Mendirik altuenaJbel Bou Naceur (en) Itzuli
Garaiera3.356 m
Motamendikate eta eskualde geografiko
Luzera350 km
Azalera23.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak33°30′N 4°30′W / 33.5°N 4.5°W / 33.5; -4.5
Honen parte daMaroko
MendikateaAtlasa
Geologia
GaraiaTriasiko

Atlas Ertaina (amazigeraz: ⴰⵟⵍⴰⵙ ⴰⵏⴰⵎⵎⴰⵙAtlas Anammas; arabieraz: الأطلس المتوسط‎al-Aṭlas al-Mutawassiṭ) Marokoko Atlasaren zati den azpimendikatea da. 350 kilometrotan zehar hedatzen da, herrialdearen hego-mendebaldetik ipar-ekialdera, Rif eta Atlas Garaiaren artean. 2,3 milioi hektareako azalera hartzen du, hau da, herrialde horretako mendi garaiko domeinuaren % 18.

Khenifra, Ifrane, Boulmane, Sefrou, El Hajeb probintziak okupatzen ditu batez ere, baita Taza eta Beni Mellal probintzien zati bat ere — «Atlas Ertaineko Atea» izenez ezagutzen dena —.

Kate hori Atlas mendigunekoa da, eta, zehazkiago, Marokoko Atlasaren hiru zatietako batekoa — beste biak Atlas Garaia eta Antiatlasa dira.

Atlas Ertaina ezohiko xarma duen lurraldea da, eta fauna- eta flora-biodibertsitatean duen aberastasunak turismorako bokazioa duen eremu bihurtzen dute.[1] Artzaintza lehen baliabide ekonomikoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Marshall Cavendish Corporation. 2006. World and Its Peoples, Published by Marshall Cavendish, ISBN 0-7614-7571-0, ISBN 978-0-7614-7571-2

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Maroko
Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.