Atahualpa
Atahualpa | |||
---|---|---|---|
1532 - 1533 ← Huascar | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Quito eta Cusco, 1500 | ||
Herrialdea | Inka Inperioa | ||
Heriotza | Plaza de Armas of Cajamarca (en) , 1533ko abuztuaren 29a (egutegi gregorianoa) (32/33 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cajamarca | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea | ||
Familia | |||
Aita | Huayna Cápac | ||
Ezkontidea(k) | Coya Asarpay (en) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | kitxua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Atahualpa[1] edo —kitxuaz— Ata-wallpa[1] (Quito, egungo Ekuador, 1497 – Cajamarca, egungo Peru, 1533ko uztailaren 26a) Quitoko errege izan zen eta, Huascar anaiaren aurkako gerra irabazi ondoren, Inka Inperioko 13. eta azken enperadorea, 1528tik 1533ra.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enperadore bilakatu zen, Huascar bere anaia gazteagoaren aurkako gerra zibilean garaile irten ondoren. Haien aita Inca Huayna Capac gaixotasun batez hil ostean hasi zen gerra.
Gerra zibilean ari zirenean, Francisco Pizarro espainiar konkistatzailea heldu zen, eta Atahualpa atxilotu zuen. Atahualpa menpeko zuela, Inka Inperioa kontrolatu ahal izan zuen. Huascarrek garaitu zuen ondokoan, Pizarro espainiar konkistatzaileak lagunduta. Pizarroren eta Atahualparen arteko elkarrizketa batean, kristau egin eta Espainiako erregea ezagutzeko aitzakian, atxilotu zuen espainiarrak. Inkak bahisari handi bat (gela bete urre) ordaindu zuen, eta azkenean bataioa onartu zuen, baina hala ere hiltzera kondenatu zuten espainiar konkistatzaileek. Lepoa bihurrituta hil zuten. Halaxe, Inka Inperioa desagertu zen, eta de facto lurralde haiek Espainiar Inperioaren jabetza bihurtu ziren.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atahualpa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.