Asturierazko literatura
Asturierazko literatura Asturiaseko hizkuntza gutxituaz idazten eta idatzi izan duten idazleek eta euren lanek osatzen dute. Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua izan zen bultzatzaile handienetarikoa garai hartan, eta Xosefa Xovellanos arreba izan zen nabarmentzeko lehen emakumea.
XIX. mendean aipagarriak dira Xosé Caveda y Nava, Xuan María Acebal eta Teodoro Cuesta poetak eta, agian hauen guztien gainetik, Fernán Coronas. Egile garaikideen artean, Manuel Asur eta Xuan Bello dira azpimarratzekoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1639an Antón de Marirreguera apaizak argitaratutako Pleitu ente Uviéu y Mérida poles cenices de Santolaya liburua da asturieraz egindako lehen idazlana.1839an, argitaratu zuten Uvieun Colección de poesías en dialecto asturiano, Xosé Cavedak antolaturik.1974tik aurrera, berriz, Surdimientu ('loraldia') izeneko kultur mugimendua piztu zen, Francoren azkeneko urteetan eta Conceyu Bable elkartearen sorrerak bultzaturik.
Idazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xosé Caveda y Nava (1796–1882).
- Xuan María Acebal (1815–1895).
- Teodoro Cuesta (1829– 1895).
- Pepín de Pría (1864– 1928).
- Fernán Coronas (1884– 1939).
- María Xosefa Canellada (1913– 1995).
- Mánfer de la Llera (1918–2005).
- Nené Losada (1921-).
- Vicente García Oliva (1944-).
- Nel Amaro (1946-).
- Manuel Asur (1947-).
- Xuan Xosé Sánchez Vicente (1949-).
- Taresa Lorences (1955-).
- Miguel Rojo (1957-).
- Ramón d'Andrés (1959-).
- Antón García (1960-).
- Milio Rodríguez Cueto (1962-).
- Adolfo Camilo Díaz (1963-).
- Berta Piñán (1964-).
- Xulio Vixil (1964-).
- Xuan Bello (1965-).
- Pablo Antón Marín Estrada (1966-).
- Xaviel Vilareyo (1967-).
- Xandru Fernández (1970-).
- Xurde Álvarez (1973-).
- Martín López-Vega (1975-).
- Ana Vanessa Gutiérrez (1980-).
- Xabel de Cea Gutiérrez (1983-).
- Inaciu Galán y González (1986-).