Armorika
Antzinean, Armorika[1] Galiaren zatia izan zen, gaur egun Bretainia dena hartzen zuena[2]. Pornic (Nantestik gertu) eta Dieppe arteko eskualdea izan zen: egungo Bretainiaz gain Loirerriako ipar-mendebaldea eta Normandiako kostaldea ere hartzen zituena.
Izena Galiako zeltazko are mori ('itsasoan') esapidetik dator, Aremorica edo 'itsasoaren aurrean dagoen herrialdea' bilakatu zena.
Erromatar Inperioak eskualdea konkistatu zuenean, Gallia Lugdunensis probintziaren barnean administratu zuen. V. mendean bitan matxinatu ziren Erromaren aurka eta, bigarrenean, erromatarrak bota zituzten. Hurrengo mendeetan Kornualles eta Galestik etorritako etorkin zelta asko izan zituen. IX. eta X. mendeetan, bikingoak bertan geratu ziren eta eskualdeak Normandia izena hartu zuen.
René Goscinnyk eta Albert Uderzok marraztutako Asterix Galiarra bertan bizi da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |