Armand Fallières
Itxura
Clément Armand Fallières (Mézin, 1841eko azaroaren 6a - Paris, 1931ko ekainaren 22a) frantziar politikaria izan zen, 1906 eta 1913 artean presidente izandakoa.
Néracen abokatua zela, ezkertiar errepublikanoen taldean sartu zen. 1906ko hauteskundeetan presidente izendatu zuten. Heriotza zigorraren aurkari sutsua izanda, bere agintaldian indultu asko eman zituen.