iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Araukaria
Araukaria - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Araukaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Araukaria
Jurasiko-gaur egun

[1][2]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaAraucariaceae
Generoa Araucaria
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakaraucaria wood (en) Itzuli

Araukaria Araucariaceae familiaren Araucaria generoaren landareen izen arrunta da. 19 espezie bizirik geratzen dira munduan, Kaledonia Berrian (non 13 espezie endemikoak dauden), Norfolk uhartean, ekialdeko Australian, Ginea Berrian, Argentinan, Txilen eta hegoaldeko Brasilen hain zuzen ere.

Adar hirukoitz zutituak dituzten zuhaitzak dira eta osotara piramide itxura dute. Hosto larrukara gogorrak ditu eta lore dioikoak gerbatan bilduak. Brasil, Txile eta Australiako hamar mota biltzen dira genero honetan; horien artean Araucaria heterophylla: zuhaitz mota hau beti berde egoten da, oso altuera handia har dezake eta apaingarri gisa erabiltzen da. Araucaria araucana Txilekoa da, enbor zuzena du eta altueran 40 bat metro izan ditzake, haziak jateko onak dira. Araucaria bidwillii Australiakoa da, eta bertan bunga bunga izena ematen diote, hosto etzanak ditu eta honen haziak ere jangarriak dira. Txilen badago jateko oso hazi onak dituen beste mota bat, eta orobat Australiako beste bat ere, bunia izenekoa.[3]

Espezieen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Michael Knapp, Ragini Mudaliar, David Havell, Steven J. Wagstaff & Peter J. Lockhart. (2007). «The drowning of New Zealand and the problem of Agathis» Systematic Biology 56 (5): 862–870.  doi:10.1080/10635150701636412. PMID 17957581..
  2. S. Gilmore & K. D. Hill. (1997). «Relationships of the Wollemi Pine (Wollemia nobilis) and a molecular phylogeny of the Araucariaceae» (PDF) Telopea 7 (3): 275–290..
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]