iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Antoñana
Antoñana - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Antoñana

Koordenatuak: 42°41′35″N 2°23′42″W / 42.693°N 2.395°W / 42.693; -2.395
Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoñana
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaKanpezu
Geografia
Koordenatuak42°41′35″N 2°23′42″W / 42.693°N 2.395°W / 42.693; -2.395
Demografia
Biztanleria153 (2022)

Antoñana Arabako herria da, Kanpezuko udalerrikoa. Erdi Aroko hiribildua da, 1181. urtean sortua eta 1995ean Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua izan zena[1]. Herri harresitua da.

1965ean Kanpezun fusionatu arte berezko udalerria osatzen zuen, Bujanda bere barnean hartzen zuena.

Kokapena eta deskribapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpezuko kontzejuen artean, ipar-mendebaldera geratzen da. Gune harresitua, iparraldetik hegoalderantz luzatzen den muino batean kokatzen da, eta herriaren parte nagusia huraxe da oraindik 21. mendean.

Herriaren hegoaldean bat egiten dute bi ibaik, mendebaldetik jaisten den Berron ibaiak (edo Ega, zehazki Azazetako Ega) , eta ekialdetik datorren Sabando delakoa (batzuentzat Txikito).

Ega ibaian irin-errota dago, 1617. urtean eraikitakoa. Zenbait zubik zeharkatzen dituzte Azazetako Ega eta Sabando ibaiak, gaztelerazko izen hauekin: Puente del Parador, Puente Alto edo Salzinal zubia (1762) eta Puente Laya (1829). Sabando ibaian gorantz, Aguaqué edo Aguake ur-jauzi edo putzua dago[2], eta oraindik goraxeago, jada Sabando eta Oteo kontzejuekin mugan, Oteoko errotako ur-jauzi eta putzua.

Herriko komunikazio tradizionalek ere bi ibaien bideak segitzen dituzte: Sabando ibaitik bidez zaharrak Sabando eta Oteo herrietara darama, eta Azazetako Egatik lehengo trenbide zaharrak (Anglo-Vasco-Navarro trenbideko adar bat) zein 20.-21. mendeetako errepide modernoak Arraiarantzat darama iparralderantz, Santikurutze Kanpezura hegoalderantz. Trenbide zaharraren geltokia zena, turismo interpretaziorako zentroa da 21. mendean, eta haren inguruan bada etxe batzuz osatutako harresiz kanpoko auzo moduko bat.

Herriaren ekialdean, harresietatik kanpo hau ere, Andre Mariaren baselizaren ondoan, hilerria dago. Aspaldian herriko San Bizente Martiriaren elizan ehortziko zituzten antoñanarrak, eta baita eliza ondoan dagoen plaza batean, egon litezke hilerri zantzu batzuk, baina egun harresietatik kanpoko bazter hau daukate[1].

Herrigune historiko harresitua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antoñanako herrigune historikoaren oinplanoa. Bertan, esparru arkeologikoa zedarrituta agertzen da.

Antso VI.a Jakitunak, Nafarroako Erregeak, sortu zuen herri hau defentsarako helburu garbiekin, Gasteiz, Donostia eta Trebiñurekin bi urteko epe laburrean, Nafarroako Erresuma Gaztelaren erasoen aurrean babesteko. Hirigunea mendebaldera jaisten den mendi-hegal batean dago kokatua, horregatik, babes nagusiak beheko aldean daude. Herriaren plano arkitektonikoan iparraldetik hegoaldera doazen bost kale paralelo daude eta horien ardatza Kale Nagusia da. Kale horren bi muturretan dorre gotor zaharra eta parrokia eliza daude. Kaleak, egurrez estalitako pasadizo, kale estu eta kantoi batzuen bidez lortzen dira[1].

Hiru kale nagusik zeharkatzen dute hiribildua iparraldetik hegoalderantz, eta hantxe aurrealdean armarria duten etxeak daude. Etxe horietatik guztietatik Hurtado de Mendozatarren, Orgaz Konteen etxe-dorrea (XIII. mendea) eta Elorzatarren etxe-jauregia dorrearekin (XVI. mendea) dira aipagarrienak[2].

XVII. mendeko eraikin batean kartzela zegoan, eta gaur egun Erle Zentroa eta Erakusketa Aretoa kokatzen dira eraikin horretan. Hiribilduaren ondoan erlearen omenezko monumentoa dago, eta mahai eta erretegiak dituen parkea ere. Antzinako eskola gaur egun ludoteka bihurtu dute.H iribilduaren erdigunean pilotalekua dago.

Antoñanako harresiaren hasierako funtzioa, babestekoa alegia, aldatu egin da eta etxeak harresiari itsatsi zaizkio haien hormataletan baoak agertzen direlarik. Ekialdean goiko solairuak harresiei itsatsi zaizkie, eta behekoetan, arkupedun kale bat geratzen da. Oin berrikoak diren hiru etxe izan ezik, gainerako guztiek egitura zaharra gordetzen dute, eta horietako askok gainera, sabaiko habeak agerian dituzte. Beste etxe batzuk, egitura zaharra gordetzen duten arren, zaharberrituak daude eta ez dituzte sabaiko oholak agerian.

Oraindik gelditzen den erdi aroko ate bakarra hegoaldean dago, eta kuboa mendebaldean. Harresia pareta moduan erabiliz, etxean barrualderantz eraiki zituzten. Leihoak eta balkoiak harresian bertan daude.

Partzelei dagokienez, bi motatakoak dauzkagu: batetik, 4,5 eta 6 m arteko zabalerako fatxada dutenak eta, bestetik, 8tik 12ra artekoa duen bat. Etxeen altuerak ez dira berdinak, baina bi eta hiru solairutako etxeak nagusitzen dira (%35 eta %31 hurrenez hurren dira horrelakoak). Horiez gain badaude solairu bakar batekoak, beheko solairua gehi teilatu azpia daukatenak, (%19), eta lau solairutakoak ere (%10 baino ez).

Arkeologiaren aldetik Antoñanan aipatu beharreko elementuak hauek dira: harresia, bizitoki edo asentamentuaren jatorria den gaztelua, San Bizente Martiriaren eliza, dorre gotorra eta dorretzarra.

Antoñanako biztanleria

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
19a Alda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñana Alda
Santikurutze

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Antoñanako hiribilduaren izendapena EHAAn
  2. a b Antoñana. (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa